Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskaraldirako astebete geratzen denean Arizmendi ikastolako irakasle, profesional, ikasle eta gurasoek bat egin dute Euskaraldiarekin. Anima zaitez eta eman izena! Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan zen astean ikasturte berriari hasiera emateko eta bide batez naturaz gozatzeko, Umezaintzako 5 urteko taldekoak Bedoñara joan ziren egun pasa. Jolasteaz gain, Jaren baserrira ere joan ziren. Han zaldiak ikusi, jaten eman, ortuan ibili,, mahats ederra jan eta bueltan etorri ziren poz-pozik. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtearen hasierak sentsazio asko dakartza berekin: urduritasuna, ziurgabetasuna, ilusioa, poza, lagunekin eta irakasleekin berriz elkartzea… Are gehiago ikasturte honetan, hainbeste denbora ikastolara joan gabe egon ondoren. Berezia eta bizia izan da guztiontzat: irakasleentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Arauak eta protokoloa bete beharra, azken orduko aldaketak eta egokitzapenak, beldurrak… Eragozpen guztien gainetik, poza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Santa Agedako koplak herrietako eta ikastolako bazterretan entzun ziren. Almeneko LH3 eta 4koak Aretxabaletara joan ziren Basabeazpikoekin bat egin eta herria kantuz alaitzera. Arimazubiko 1go ziklokoek Uribarriko 4 eta 5 urteko laguntxoekin batera atera ziren. Santa Teresakoek Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten eta Umezaintzakoak aste guztiko entsaioak egin, makilak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzakoak eskrima ezagutzeko aukera paregabea izan dute aste honetan. Gunean bertan praktiketan dagoen Euskadiko eskrima txapeldunak, Igor Zubizarretak, kirol honi buruzko gauza pila bat azaldu dizkie haurrei. Gero denok praktikan jarri dute ikasitakoa ekipazio eta guzti! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako guneetan 2. hiruhilabeteko tailerrekin hasi dira. Aste honetan, Basabeazpi gunean Sukaldaritza tailerrarekin eman diote hasiera eta datorren astean, Olarte gunean patinaje tailerra, Uribarri gunean Zunbakoa, Umezaintza gunean Panderokoa eta azkenik Santa Teresa gunean Joko jolas tradizionalena jarriko dira martxan. Seguru ederto pasatuko dutela ikasleek!! Jarraian tailerren inguruko informazio gehiago: […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.