Umezaintza gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Euskaraldia eta Euskararen Eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi.  Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]

GEHIAGO >

Danbolinaren inguruan gaztaina erreak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Suaren txinpartak, bero goxoa… eta gaztaina erre usaina. Sasoiko argazkia. Horrela egin dute Santa Teresan eta baita Umezaintzan ere. Suaren inguruan udazkenari eskainitako abesti eta dantzak. Gaztainak erretzera, nola ez, aitonak eta baita gurasoren bat ere. Santa Teresa eta Umezaintzako argazkiak.

GEHIAGO >

Baga, biga, higa… Umezaintzakoak Izenaduban

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur, Umezaintzako 4 urteko haurrak Izenadubara txangoa egin dute. Azken asteetan euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzen aritu dira ikastolan. Abestiak, olerkiak, marrazkiak, argazkiak, hormairudiak… Baina gaurkoan bertatik bertara pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, Lamia, Basajaun, Galtzagorriak ezagutu dituzte… Eta Gabonak gero eta gertuago daudenez Mari Domingi eta Olentzero ere […]

GEHIAGO >

HH Hezkuntza ez Formala

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan, azken ikasturteetan bezala, HHko 4 eta 5 urteko ikasleentzat tailerrak antolatuko ditugu. Tailer hauek normalean gunean bertan ematen dira (patinajea, kirol jolasak, joko-jolas tradizionalak izan ezik gune batzuetan). Ikusi eskaintza.

GEHIAGO >

Umezaintzakoak Bedoñan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean Umezaintza guneko haurrak Bedoñara egin zuten egun osoko irteera. Mendiko bidetik igo ondoren, bi umeen aiton-amonen baserriak ezagutu zituzten. Bertan, animaliak eta baratzak ikusteko aukera izan zuten eta ondoren, jolasten pasatu zuten eguna. Bokadiloak jan ostean, arratsaldean ikastolara bueltatu ziren egun eder bat igaro ondoren. Argazkiak.

GEHIAGO >

Lurraskan izan dira Umezaintzako bost urteko haurrak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko martitzenean, Umezaintzako bost urteko haurrak Lurraskara joan ziren gaua pasatzera. Ilusioz beteta hartu zuten autobusa, eta poz-pozik egin zuten bidaia. Arrasaten utzi ei zuten eguraldi txarra, bertara heldu eta bi egunetan ez zuten euririk izan eta. Bertan erroskillak egin zituzten, ortua eta basabereak zaindu, ponian ibili, mendi bueltatxo bat egin… […]

GEHIAGO >

Umezaintzako gurasoak doluaren inguruko gogoeta

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko zapatuan, Umezaintzako familiei eta langileei zuzendutako tailerra antolatu zen  dolua eta heriotzaren inguruan. Bertan, 40 bat lagun elkartu ziren, eta gai horretan aditu eta Umezaintzako guraso Maite Urzainen eskutik emozioz betetako goiza pasatu zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Joxe Mari Velez de Mendizabal idazle eta historialaria, Umezaintzan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain lau-bat urte ere izan zen bertan, beraz, ez da lehen aldia. Oraingoan ere bertako txikiei Arrasateko historia kontatzera joateko gonbitari erantzunez hurbildu zen Umezaintzara, eta Etorkizuna etorkizun bere blogean idatzi duenari erreparatuta, bizipen ederrak izan ditu oraingoan ere. Blogean, beste ideia interesgarri batzuen artean honakoa dio: (…) Umeekin konektatzeko erabili […]

GEHIAGO >

Umezaintzakoak Almenera eta piraten parkera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzako bi urtekoak, ikasturte amaierako irteeran, Aramaiora joatekoak ziren, baina eguraldiak ez zuenez lagundu Almenera joatea erabaki zuten. Eta baita asmatu ere! Hasteko, ongietorri bikaina egin zieten bertako ikasleek eta, ondoren, goiz ederra pasatu zuten batean txitatxoak ikusten, bestean ikasle nagusiekin jolasten… Frontoia ere aproposa ogitartekorako zein jolaserako. Hain ederto ibili […]

GEHIAGO >

Umezaintza eta Olarteko bost urtekoen bisita, Gazteluondon

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintza eta Olarteko bost urteko haurrak Gazteluondo ezagutzen izan berri dira. Bisita aprobetxatuz, bertako lehenengo mailakoek, Grezia eta Erroma lantzen ibili direnez, honen inguruko bi dantza eskaini zizkieten. Egun zoragarria pasatu zuten! Argazkiak.

GEHIAGO >
2 / 612345...Last »