Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lurraska baserrian izen ginen 2 egun pasatzen Umezaintzako 5 urtekoak. Gogotsu geunden Lurraskara joateko, eta aurreikuspenak betez, egun ederrak pasatu genituen! Animaliak gobernatu, ortua zaindu, erroskikak egin…. Bizi guztirako oroitzapena izango dugu! Bideoa. Testua: Umezaintzako taldea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Umezaintzakoak Mirandaolan egon ziren, Olentzeroren etxea bisitatzen. Bertan, Olentzero, Burduntzi eta ipuin kontalariarekin egoteko aukera izan zuten. Olentzeroren abestiak esaten duena gogoratu, eta txondorra nola egiten den azaldu zieten hauek. Gero, Olentzerok haurrak launaka hartu, eta elkarrizketan egon zen guztiekin. Goiza borobiltzeko, Legazpin bazkaldu, eta ondoren Arrasatera bueltatu ziren. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzako HH 4 urtekoak kanpo espazio zabaletan duten baratzarekin lotutako PROIa lantzen ari dira. “Nola zaindu gure ortua janari osasuntsuak lortzeko?” galdera gidariari jarraituz, hazia landatzetik landarea hazi arteko prozesu guztia ezagutzen ari dira; ureztatzen, belarrak kentzen, egunero landareak nola dauden ikusten, zein zomorro agertzen diren eta zer egin dezaketen zomorro […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintza guneko HH 5 urtekoak, Egiptoren inguruko PROIa lantzen ibili dira aste hauetan. Taldeko ikasle bat Egipton dago oporretan eta honen ondorioz, jakingura sortu zitzaien Umezaintzako haurrei; “Nolakoa izango da Egipto?”, “Zer egongo da han?” galderari jarraituz, ikerketa eta gozamen lanari ekin diote. Galdera hauei erantzuna eman ondoren, Egiptorekin lotutako hainbat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte hasierako familiarizazio, mendi irteera eta ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure Ikastolan! Umezaintza gunean, HH urtebeteko haurrak pausoka-pausoka aurrera doaz. HH 5 urtekoak, berriz, zuhaitz motak bereizten eta hauei izenak jartzen ibili dira aste honetan. Arimazubiko gunean, LH 1eko haurrak joan zen ostiralean Garagartzara egin zuten irteeratxoa. Eguna amaitzeko, Iturripen egin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Umezaintzako guraso talde batek, guneko burdin hesia margotzeko auzolana antolatu zuen, pasa den uztailean. Egoera kaskarrean zegoen hesia, berri-berri utzi zuten. Mila esker guztioi, egindako lanarengatik! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Konfiantzaren Pedagogian, familiarizazioa edo etxekotzea deitzen diogu egokitzapena edo adaptazioari. Ikaslea etapa batetik bestera, eraikin batetik bestera, gela batetik bestera edota ikastetxe batetik bestera aldatu daiteke eta askotan, beldurra, urduritasuna, ezjakintasuna… sentitu dezake. Baina ez dira ikasleak egokitu behar diren bakarrak; gurasoak, irakasleak eta gainerako ikaskideak ere murgiltzen gara prozesu honetan. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udako oporrak bukatu dira eta Ikastola bizitzaz bete da berriz. Ilusioa, urduritasuna, poza, beldurra, konfiantza, ez-jakintasuna… Mota guztietako zirrarak bizi izan ditugu ikasgelatan; guztiak, ondo etorriak. Pandemia hasi zenetik bigarren ikasturtea da abiatzen duguna. Protokoloei eutsiz eta aurreko urtetako esperientzia aintzat hartuz, etor daitezkeen aldaketei aurre egiteko prest gaude. Ilusio eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero bezala, Umezaintza guneko 5 urteko haurrak “Arrasate Gure Herria” proiektua lantzen ari dira. Honekin lotuta, hainbat irteera egin dituzte Udaletxea, ateak, kaleak, errekak… ezagutzeko. Oraingoan ere parkeetako ibilbidea egin dute. Goiza Sta. Barbaran pasatu dute, bertan jolastu eta hamarretakoa egin ondoren ahateen parkera joan dira, handik Monterronera bazkaltzera eta bukatzeko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohiturari jarraituz, Umezaintzako gunean aurten ere 4 urteko haurrekin txorimaloa egin dute. BaStartxo izena jarri diote. Hemendik aurrera San Andreseko Basterretxe etxeko ortuen poz-pozik biziko da! Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.