Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Santa Teresa eta Gazteluondoko 6.mailako ikasleak Nafarroa eta Lapurdiko txoko desberdinak bisitatu zituzten. Abenturaz betetako irteera izan zen. Senperen hasi, Bidarrai inguruan Raffitingean aritu eta Narbarte aldean bukatu zuten egonaldia. Azken honetan, Bertiz izena duen abentura parkean zuhaitzez zuhaitz ibiltzeko aukera izan zuten. Ikasleak esperientzia ezin hobea bizi izan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako haurrak gorputzaren proiektua lantzen ari dira, eta horren bueltan aste honetan, Aspacekoengana hurbildu dira eurekin egotera. Bisitan, hango lagunek kontatu zieten zein urritasun duten, bertan zer egiten duten, nola bizi diren…. Bisita borobiltzeko haurrek egindako bizkotxoa jan zuten elkarrekin. Polita eta interesgarria oso, goiza! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Belart fisioterapia zentroko eta guneko guraso B. Lagullon Santa Teresan izan zen aurrekoan, haurrei gorputzari buruzko azalpenak ematen eta masajeak nola egiten diren erakusten. Primeran pasatu zuten ikasleek, eta hurrengo ikasturtean berriro etorriko dela agindu die, orduan, mukien inguruan hitz egitera. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, martitzen eta eguaztenean, S. Teresa eta Gazteluondoko laugarren mailakoak Arantzako aterpetxean izan dira. Eguraldia lagun izan ez duten arren, primerako bi egun pasatu dituzte, herri kirolak, jolasak, gaubela eta diskoteka tarteko. Irakasleen esanetan: “Oso nekatuta bueltatu gara, baina balio izan du”. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko eguabakoitzean, Santa Teresako ikasle, irakasle eta gurasoek azken jaialdia ospatu zuten. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldiak sorpresa ugari izan zituen, horien artean, gurasoen parte-hartze aktiboa, Eukeneren ikasle ohien omenaldia, luntxa … Ikasle eta gurasoek ginkana burutu behar izan zuten, askotariko pistak jarraituz eta oholtza gainean euren trebeziak erakutsiz. Polita esperientzia! […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martitzenean, ikasturte bukaerako bertso jaialdia ospatu zuten Santa Teresakoek Arrasateko beste ikastetxe batzuekin batera. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako laugarren mailako ikasleek Jon Suinaga komikigilearen bisita izan dute aste honetan. Komikigilaren gidaritzapean ikasleek marrazkiak burutu zituzten, hainbat teknika eta ideiari jarraituz. Orain ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute. Mila esker, Jon, zure ekarpenagatik! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn S. Teresa eta Gazteluondoko bigarren mailako ikasleak, ziklo amaierako irteera dela eta, aste honetan Lekeition izan dira gau bat pasatzen.. Lehenengo egunean, Lekeitio ezagutu zuten eta oinez Garraitz uhartera joan ziren. Arratsaldean, berriz, Santa Catalina itsasargia bisitatu zuten. Bigarren egunean, arraunean ibili ziren. Primeran pasatu zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko egubakoitzean, bisita berezia jaso zuen Santa Teresak. O. Enbeita, A. Egaña, A. Arzallus, O. Iguaran eta J. Soto bertsolariak izan ziren bertan, Copreciko Iñigo Albizurirekin batera. Aurtengo azaroan MONDRAGONek, Humanity at Music izeneko ikuskizunean, korporazioaren ereserkia aurkeztuko du. Hori dela eta, sortze lanetan diharduten artista ezagun batzuk zenbait kooperatiba ezagutzen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn San Isidro jaien bueltan banatu ohi diren Urrezko Astakiloak, aurtengoan, ikastolan geratu dira. Auzotarrek Santa Teresari aitortu nahi izan diote azken urteotan auzoaren alde egin duen lana, eta bide horretan ezinbesteko giltza izan den Eukene Mondragon irakasleak ere jaso du eskerrona. Santa Teresako kideek hunkituta, hurrengo urteetan ilusio berberaz jarraitzeko gogoa […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.