Santa Teresa gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Zorion etxe hontako denoi, olez egitera gatoz…

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan. Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean […]

GEHIAGO >

Konfiantzaz, zatoz ikastolara     

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]

GEHIAGO >

Julen Rivas komikilaria Santa Teresan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresa guneko guraso den Julen Rivas komikilaria Haur Hezkuntzako haurrengana etorri da,  bere lana zein den, nola lan egiten duen… azaltzera eta Gabonen inguruko  marrazki eta karikaturak egiten ibili da. Primeran pasa dute haurrak! Argazkiak.

GEHIAGO >

“Euri” goxoa San Nikolas egunean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn “San Nicolas Coronado Arzobispo Mariandres a la Luna, noche y día etxeko andre noblia egizu, egizu pilia…” abestuz gozokiz bete zituzten poltsikoak Umezaintza eta Santa Teresako umeek. Santa Teresakoak, gainera,  goizean Eroski bisitatu, ederto abestu eta bertako bolo boloaz gozatzeko aukera izan zuten. Umezaintza eta S.Teresako argazkiak.

GEHIAGO >

Euskaraldia eta Euskararen Eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi.  Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]

GEHIAGO >

Danbolinaren inguruan gaztaina erreak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Suaren txinpartak, bero goxoa… eta gaztaina erre usaina. Sasoiko argazkia. Horrela egin dute Santa Teresan eta baita Umezaintzan ere. Suaren inguruan udazkenari eskainitako abesti eta dantzak. Gaztainak erretzera, nola ez, aitonak eta baita gurasoren bat ere. Santa Teresa eta Umezaintzako argazkiak.

GEHIAGO >

Elkarrekin kontu kontari, bikoteka irakurtzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako maila desberdinetako ikasleak bikote irakurketan aritu dira. Lehen mailan hasi eta seigarren maila arteko ikasleak, adin nahasketa, ipuin desberdinak elkar kontatuz aritu ziren aurreko ostiralean. Bigarren zikloko ikasleek lehen zikoko ikasleen bidelagun izan ziren. Horretarako, ipuin desberdinak erabili zituzten. Esperientzia paregabea izan zen. Ikasleak buru belarri aritu ziren kontu […]

GEHIAGO >

Erronka giroa LHn: matematiketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Dinamika interesgarria jarri dute martxan LH3ko irakasleek. Matematika manipulatiboen ildoari bete-betean heldu diote aurten. Iaz LH1 eta LH2 hasi ziren eta aurten Lh3k eman dio segida. Horren harira, ikasleak biderketa taulak ikasten joateko jolasak sortu dituzte, esate baterako; astero ebazteko  erronka logiko/matematikoak ere jarri dizkiete ikasleei eskura, bakoitzaren ekarpenak jasoaz erantzuten […]

GEHIAGO >

Gurasoekin bilera pedagogikoa Santa Teresan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegunean 40 guraso inguru elkartu ziren Santa Teresako guraso bilera pedagogikoan. Bertan, beraien seme alabek egunerokotasunean bizi eta lantzen dutena ezagutzeko aukera izan zuten ikaskuntza kooperatiboa oinarri izanda. Gurasoak txoko desberdinetan aritu ziren, (matematika manipulatiboa, familia-ikastolaren inguruko eztabaida, sarrera lasaia, mikroespazioak…) eta beraien artean txoko desberdinetan jasotako ezagutza taldean partekatzeko aukera […]

GEHIAGO >

Musakolako Nere Arregi korrikalaria Santa Teresan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Musakolako korrikalaria den Nere Arregiren bisita izan dute ikasleek Santa Teresan. Nere Arregi gure auzokideak Kroaziako 100kmko distantziako mundialean parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin. Hau horrela, LHko 2.zikloko ikasleek asteko galdera oinarri izanda, proiektua burutu dute. Proiektuari bukaera emateko Nere Arregiren bisita izan  eta auzokidea gehiago ezagutzeko aukera izan dute. Ikasleak […]

GEHIAGO >