Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain arte ERDU, GURA, IZEN eta PRO osatzen zuten Arizmendiko egitasmo pedagogikoa. Kide berria jaio da familian: BATU. BATU bi etapa batuko dituen egitasmoa da, LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa hain zuzen ere. Duela 10 urte, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago da BATU. Lehenengoa Haur Hezkuntza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astearte arratsaldean, Santa Teresa gunean, LHko familiek beraien seme alabek egunerokotasunean bizi dutena bizitzeko aukera izan zuten. Gai desberdinak landu zituzten elkarrekin eta hausnartzeko eta beraien ikaste-prozesuko garrantzitsuak izan daitezkeen gakoak identifikatzeko aukera izan zuten. Familia-irakasle talde polita batu zen eta oso aberasgarria izan zen. Familiek erakutsitako konpromisoa, ilusioa eta gogoa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udazkenarekin batera, gaztaina garaia ere badator. Hori aprobetxatuz, urtero bezala Santa Teresako Haur Hezkuntzako hiru lau eta bost urtekoek gaztaina erre eguna ospatu zuten aste honetan. Beste urte batzuetan bezala, Jose Juan eta Patxi etorri ziren gaztainak goxo goxo danbolinean erretzera. Gaiaren inguruko marrazkiak margotu zituzten, Errekinaren abestia abestu zuten eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondo eta Santa Teresa guneko 5.mailako ikasleak Nafarroan barrera murgildu ziren aurreko ostiralean. Goizean goiz motxilak bete era Iruñarako bidea hartu zuten. Bertan, unibertsoa gehiago ezagutzeko parada izan zuten eta Iruñako Planetariuma ezagutu zuten. Behin unibertsoan murgilduta Leitzarako bidea hartu eta euskal kulturaren alderdi desberdin zein garrantzitsuak ezagutzeko aukera izan zuten. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresa eta Gazteluondoko 6. mailakoak Nabartera joan ziren aurreko astean. Egonaldian zehar, askotariko ekintzak egin zituzten: Senpereko lakua bisitatu eta bertan bazkaldu, eta arratsaldean Bidarraiko errekan rafting egin zuten. Ondoren, Narbarteko aterpetxera abiatu ziren, bertan gaua pasatzera. Ostiralean berriz, Bertizeko abentura parkean, zuhaitzetan ibili ziren goiz aldean eta bazkaldu ostean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iraila, hasiera hilabetea da eta baita urre kolorea duen hilabetea ere. Azken aste honetan, #paintgold ekimenarekin bat egin dute Santa Teresan. Kolore hori ardatz hartuta ekintza ezberdinak burutu dituzte haur minbiziarekiko elkartasuna adierazteko. Apaingarriak eta mezuak egin eta ikastolan zehar jarri dituzte. Gainera, urre koloreko lazoak margotu dituzte aurpegietan, horrela guztiek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako 3-6 bitarteko hezitzaileek irakurketa eta idazketa formazioa jaso dute. Agurtzane Mujikak, HHko Berrikuntza Pedagogiako zuzendariak, izan du ikastaroa emateko ardura. Hiru orduko saioa izan zen. Lehenengo zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa. Helburua, Konfiantzaren Pedagogiarekin koherentea den irakurketa-idazketa proposamena garatzea eta adostea eta gune bakoitzean nola gauzatuko den irudikatzea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Gazteluondo eta Santa Teresako 1.mailako ikasleak kurtso amaierako irteera egin dute. Goizean Busturi aldera joan ziren eta hamaiketakoa bertako parke batean jan zuten, bertan jolas pixka bat egin eta gero, Sukarrietako hondartzaz gozatzeko aukera izan zuten, eguraldia paregabea. Bertan bazkaldu eta arratsaldean Madariaga dorretxera joan ziren. Bertan dagoen naturari buruzko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteartean abesbatzako kideak grabaketa saio batean parte hartu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin. Humanity at Music proiektuan ere parte hartuko dute pailazoek eta irailaren 14an Buesa Arenan eskainiko den ikuskizun erraldoiari oihartzuna emateko “Etorkizuna” kantua koreografiarekin grabatu zuten. Goizean Gaztelupeko abesbatzakoek eta Santa Teresako haurrek, Santa Teresa gunean parte […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur goizean, Ibon Martin idazle donostiarra egon da bisitan Santa Teresan. LH-ko ikasleek aurrez Oninen abenturak irakurri dituzte eta gaur altxorraren bila aritu dira idazlearen laguntzaz. Horretaz gain berarekin elkarrizketa atsegina izan eta Ibon gehiago ezagutzeko parada izan dute. Mila esker Ibon! Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.