Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegunean 40 guraso inguru elkartu ziren Santa Teresako guraso bilera pedagogikoan. Bertan, beraien seme alabek egunerokotasunean bizi eta lantzen dutena ezagutzeko aukera izan zuten ikaskuntza kooperatiboa oinarri izanda. Gurasoak txoko desberdinetan aritu ziren, (matematika manipulatiboa, familia-ikastolaren inguruko eztabaida, sarrera lasaia, mikroespazioak…) eta beraien artean txoko desberdinetan jasotako ezagutza taldean partekatzeko aukera […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Musakolako korrikalaria den Nere Arregiren bisita izan dute ikasleek Santa Teresan. Nere Arregi gure auzokideak Kroaziako 100kmko distantziako mundialean parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin. Hau horrela, LHko 2.zikloko ikasleek asteko galdera oinarri izanda, proiektua burutu dute. Proiektuari bukaera emateko Nere Arregiren bisita izan eta auzokidea gehiago ezagutzeko aukera izan dute. Ikasleak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan, azken ikasturteetan bezala, HHko 4 eta 5 urteko ikasleentzat tailerrak antolatuko ditugu. Tailer hauek normalean gunean bertan ematen dira (patinajea, kirol jolasak, joko-jolas tradizionalak izan ezik gune batzuetan). Ikusi eskaintza.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresan ere familiarizazioari bere denbora eskaini diote eta ekintza desberdinak egin dituzte. Ikasleak gustura aritu dira eta ikasle, txoko zein irakasle berriak ezagutzeko eta hauekin harremanetan jartzeko aukera eman die. Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Santa Teresa eta Gazteluondoko 6.mailako ikasleak Nafarroa eta Lapurdiko txoko desberdinak bisitatu zituzten. Abenturaz betetako irteera izan zen. Senperen hasi, Bidarrai inguruan Raffitingean aritu eta Narbarte aldean bukatu zuten egonaldia. Azken honetan, Bertiz izena duen abentura parkean zuhaitzez zuhaitz ibiltzeko aukera izan zuten. Ikasleak esperientzia ezin hobea bizi izan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako haurrak gorputzaren proiektua lantzen ari dira, eta horren bueltan aste honetan, Aspacekoengana hurbildu dira eurekin egotera. Bisitan, hango lagunek kontatu zieten zein urritasun duten, bertan zer egiten duten, nola bizi diren…. Bisita borobiltzeko haurrek egindako bizkotxoa jan zuten elkarrekin. Polita eta interesgarria oso, goiza! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Belart fisioterapia zentroko eta guneko guraso B. Lagullon Santa Teresan izan zen aurrekoan, haurrei gorputzari buruzko azalpenak ematen eta masajeak nola egiten diren erakusten. Primeran pasatu zuten ikasleek, eta hurrengo ikasturtean berriro etorriko dela agindu die, orduan, mukien inguruan hitz egitera. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, martitzen eta eguaztenean, S. Teresa eta Gazteluondoko laugarren mailakoak Arantzako aterpetxean izan dira. Eguraldia lagun izan ez duten arren, primerako bi egun pasatu dituzte, herri kirolak, jolasak, gaubela eta diskoteka tarteko. Irakasleen esanetan: “Oso nekatuta bueltatu gara, baina balio izan du”. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko eguabakoitzean, Santa Teresako ikasle, irakasle eta gurasoek azken jaialdia ospatu zuten. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldiak sorpresa ugari izan zituen, horien artean, gurasoen parte-hartze aktiboa, Eukeneren ikasle ohien omenaldia, luntxa … Ikasle eta gurasoek ginkana burutu behar izan zuten, askotariko pistak jarraituz eta oholtza gainean euren trebeziak erakutsiz. Polita esperientzia! […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martitzenean, ikasturte bukaerako bertso jaialdia ospatu zuten Santa Teresakoek Arrasateko beste ikastetxe batzuekin batera. Argazkiak.