Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, hirugarren mailatik seigarrenera arteko Lehen Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzako haurrei musika emanaldia eskaini diete. Saioan biolina, gitarra eta biolontxelo soinuak izan dira protagonista. Haurrek aho zabalik eta gustura entzun zituzten musikari bikainen doinuak! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joko hezitzaile bilduma bat aurkeztu du Gestionet enpresak. Eduki osoa euskaraz dago, eta arlo askotariko jolasak dira: osasuna eta higienea, ortografia, literatura, geografia, musika, mitologia…. Profesionalentzat ez ezik, Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoentzat ere interesgarria! Informazio gehiago.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresak eguraldiari aurre eginez, giro ederrean ospatu zituen inauteriak. Aurten ere, ohi denez, seigarrena mailakoak arduratu ziren antolaketaz, eta karaokea aurkeztu zuten. Egunari amaiera emateko, arratsaldean txokolatea hartuz agurtu zituzten haratuzteak. Seigarren mailakoak antolatzaile lanetan ez ezik, argazkilari bihurtuta ere ibili zirenez, oraingoan eurena argazki muntaia.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Txikienek bizi-ohitura osasungarriak ikastea du helburu programak, eta profesional espezializatuek sortutakoa da, EROSKI Fundazioaren babesean. 2017-2018 ikasturtean, laugarren aldia betetzen du, eta hasi zenetik, LHko 2.821 ikastetxe eta 400.000 ikasle aritu dira. Gurean, Santa Teresan, bi saio egingo dituzte aurten, eta lehenengoan bigarren zikloko ikasleek parte hartu dute. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten ere Santa Ageda eguna ospatu dute Santa Teresakoek. Ikasleak ahotsa findu eta Santa Ageda eta Elurra teilatuan abestiak kantatu zizkieten senitartekoei. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Matrikulazio garaia iritsita, hainbat gunetan, Santa Teresan eta Gaztelupen kasu, ate-irekiak eta informazio-bilerak izan dira. Gurasoek aukera izan dute gure lan egiteko modua, gure espazioak, KPan oinarritutako eguneroko bizitza… bertatik bertara ikusteko. Santa Teresan, bisita gidatuan, ardatz izan dute sarrera malgua, irakurketa-idazketa prozesua, matematika manipulatiboa, IKTen erabilera, hainbat hizkuntzen lanketa…; Gaztelupen, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean, irakurketarekin lotutako saio baten parte hartu zuten LHko laugarren mailakoek, Kulturaten. Ikasleak taldetan banatuta labirintoan zehar abiatu ziren. Ibilbidean talde bakoitzak ipuin bat sortu zuen bidean aurkitu zituzten hainbat sekretu tarteko. Ederto ibili ziren! Gazteluondokoen argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresakoek gunean bertan zein Eroskin ospatu zuten eguna. Guraso ugari hurbildu ziren, eta, hotzari aurre eginda, gustura ibili ziren. Arimazubin, berriz, aurten bolo bolorako irakasleek hirugarren mailako ikasleak izan zituzten lagun. Olarteko argazkiak ere badira.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azaroaren 24an, Arrasateko Olgeta zerbitzuko I. Pagoaga Santa Teresako ikasleekin izan zen. Olgeta haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua da. Santa Teresan sarrera malguaren jarduera hasi berri dute, eta denbora horretan txokoetan aritzen dira. Horietako bat mahai jolasena denez, Itsasok hainbat mahai jolasen nondik norakoak azaldu zizkien haurrei eta aholku batzuk […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, Santa Teresako adin desberdinetako ikasleak (haur hezkuntzan hasi eta seigarren mailara artekoak) elkartu, eta ipuin-kontalari lanetan aritu ziren, irakurketaz gozatuz. Gazteluondon, berriz, azken hiru asteotako martitzenetan seigarren mailako ikasleek euren bidelagun diren lehenengo mailako ikasleei ipuinak kontatu dizkiete.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.