Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 23an Debagoieneko hiru ikastolok antolatutako krosean ikasle zein herritar ugarik hartu zuen parte, giro alaian. Orduan ere euria lagun, goizeko krosak bertan behera geratu ziren, baina arratsaldez denetariko ekimenak antolatu ziren krosaren bueltan: tonbolak, bigarren eskuko azokak, dantzak, txosnak….. Egunean zehar Etxepare lizeoko laugarren mailako ikasle eta irakasleak Gaztelupen eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresan bikoteak osatuz ere lantzen dute irakurketa sarritan, bai HHn baita LHn ere. Oraingoan ere horrela egin dute, maila desberdineko ikasleak elkartu dira, eta binaka irakurri. Esperientzia polita izan ohi da eta ikasleek elkarrengandik asko ikasten dute. Harreman berriak egiteko ere zita garrantzitsua! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako haurrek garapen jasangarriarekin lotutako proiektu bat egin dute, eta bertan egindako ekintzen arteko bat izan da birziklatutako materialarekin txotxongiloak egitea. Arrakasta handia izan du eta txotxongilo politak eta originalak egin dituzte! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko lehenengo zikloko natura tailerreko ikasleak F. Lezeta basozainarekin ibili dira lanean. Lau saiotan kaskabeltza eta amilotxarendako kabi-kutxak nolakoak diren eta nola egiten diren ikasi dute. Txori horiek zuhaitz zaharretan egin ohi izan dituzte habiak, baina aspaldi honetan inguruetan zuhaitz zahar gutxi ditugunez bost kabi-kutxa egin dituzte. Ikastolan bertan jarri dute […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako bi eta hiru urteko haurrak koloreen gaia lantzen aritu dira eta proiektuari amaiera emateko LHkoei ikasi dutena ikuskizun bidez eskaini diete. Abesti emanaldirako haurrak kolore desberdinetako kamisetak jantzita etorri ziren, eta txiki zein nagusi primeran pasatu zuten dantzan eta abesten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azkenaldian S. Teresako ikasleek askotariko tailerrez gozatzeko aukera izan dute; horien arteko bat, sukaldaritza. Garaia kontuan hartuta, karapaixoak egin dituzte. Sukaldari ederrak eginda daudela demostratu dute Santa Teresako ikasleek! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako azken zikloko ikasleek ONCE fundazioak antolatutako eskola inklusiboaren aldeko lehiaketan parte hartu dute, eta lehen faseko (probintzia mailakoa) irabazleak izan dira. Ikasleak sorpresaz jaso dute berria, eta itxaropentsu ekingo diote hurrengo faseari. Zorionak! Fundazioaren zorion-gutuna, eta ikasleen lana paperean eta audioan.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Aitor Etxagibelen bisita izan zuten Santa Teresakoek. Sarrera malgua dela-eta, ikasle askok xakearekin ematen diote hasiera egunari. Hori horrela, xakean aditu Aitor Etxagibelen bisita izan berri dute. Ikasleek galdetzeko zein zenbait jokaldi egiteko eta ikasteko aukera paregabea izan zuten. Mila esker, Aitor! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako hirugarren mailako ikasleek Goyeneche Fundazioaren eraikina bisitatu zuten aurreko astean. Arrasate Hezik proiektuaren baitako tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten, koadro batzuk margotzeko eta beste hainbat ekintza egiteko. Polita, esperientzia! Hurrengo hilabetean Santa Teresa bisitatuko dute fundazioko kideek. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, hirugarren mailatik seigarrenera arteko Lehen Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzako haurrei musika emanaldia eskaini diete. Saioan biolina, gitarra eta biolontxelo soinuak izan dira protagonista. Haurrek aho zabalik eta gustura entzun zituzten musikari bikainen doinuak! Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.