Santa Teresa gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

HUMANITY at Music ikuskizuna prestatzeko bidean, Santa Teresara bisita

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko egubakoitzean, bisita berezia jaso zuen Santa Teresak. O. Enbeita, A. Egaña, A. Arzallus, O. Iguaran eta J. Soto bertsolariak izan ziren bertan, Copreciko Iñigo Albizurirekin batera. Aurtengo azaroan MONDRAGONek, Humanity at Music izeneko ikuskizunean, korporazioaren ereserkia aurkeztuko du. Hori dela eta, sortze lanetan diharduten artista ezagun batzuk zenbait kooperatiba ezagutzen […]

GEHIAGO >

Urrezko Astakiloak E. Mondragon irakaslearentzat eta S. Teresarentzat

Facebook Twitter Google+ LinkedIn San Isidro jaien bueltan banatu ohi diren Urrezko Astakiloak, aurtengoan, ikastolan geratu dira. Auzotarrek Santa Teresari aitortu nahi izan diote azken urteotan auzoaren alde egin duen lana, eta bide horretan ezinbesteko giltza izan den Eukene Mondragon irakasleak ere jaso du eskerrona. Santa Teresako kideek hunkituta, hurrengo urteetan ilusio berberaz jarraitzeko gogoa […]

GEHIAGO >

Santa Teresako danborradak 25 urte bete ditu aurten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko egubakoitzean ederto ekin zioten egunari Santa Teresan. Goizean goiz eguzki izpiak agertu zirenerako, ikasle eta irakasleak ilusio bereziaz hurbildu ziren ikastolara, ez zen nolanahiko eguna! 25. urtez entzungo baitziren auzoan euren danbor hotsak. Lehenengo orduan, ohiko marrazki lehiaketarako tartea hartu, eta ondoren, 11:00etan, danborradari ekin zioten. 25. urteurrenari kolore berria […]

GEHIAGO >

Makina bat sari aurten ere AEDko 31. literatur lehiaketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hauek dira gure ikasleen artean saria jaso dutenak: Santa Teresakoa Maren Tena (ipuina),  Maren Tena eta Josune Nieto (poesia) eta Maren Tena eta Miriam Moya (bertsoa). Gazteluondoko Alaitz Etxebarria eta Lide Azkarate. Almeneko Kattalin Linazisoro (ipuina), Malen Basabe, Haizea Arana eta Oihana Arana (bertsoa) eta Esti Benitez (poesia). Gaztelupetik, azkenik, Olatz […]

GEHIAGO >

Santa Teresakoak OLHn sukaldaritza lantzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketako gunea ezagutzeko aukera izan dute orain gutxi. Bi guneok elkarlanean burutu duten proiektua medio, ikasleek elikadura orekatuaren inguruko lanketa egin dute. Bukaera emateko helburuarekin errezeta goxoak prestatu dituzte Lanbideko sukaldean, eta bertara egindako bisitaren amaieran ikasle bakoitzak letxuga sorta bat landatu zuen lanbidekoen ortuan. Mila […]

GEHIAGO >

Santa Teresan matematika bikote osatuz aritzen dira

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lehen mailan hasi eta seigarren mailara arteko ikasleak aurrekoan, adinak nahastuta, problemak ebazten aritu ziren. Bigarren zikloko ikasleak lehen zikoko ikasleen bidelagun izan ziren. Horretarako, material manipulatibo eta askotariko baliabideak erabili zituzten.  Ikasleak buru belarri aritu ziren lanean eta elkarrengandik asko ikasi zuten. Esperientzia paregabea! Argazkiak.

GEHIAGO >

Maider Alcelay ipuin kontalaria Santa Teresan, Liburuaren Egunean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, eta Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzakia, Maider Alcelay  ipuin kontalariaren bisita izan dute Santa Teresako ikasleek (lau urtekoetatik hasita 6.mailara arte). Aho zabalik jarraitu dituzte Maiderren istorio eta ipuinak. Maiderrek, Gazteluondoko guraso ere badenak, bere blogean bizipenaz jasotakoa. Argazkiak.

GEHIAGO >

No Elevator Day egunarekin bat egin dute hainbat gunek ikastolan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Apirilak 25ean, igogailurik gabeko eguna ospatu zen. Hori dela-eta gune batzuetan astean zehar bizikidetzan landu dute gaia, aurkezpen baten bitartez. Horretaz gain, Gazteluondon aste osoko Heziketa Fisikoko saioak baliatu dituzte bizitza osasungarriagoa bultzatzeko. Gainera, gune ondoko eskaileradun bideak aztertu dituzte eta Arrasateko dragoiraino lasterketak egin. Arimazubi eta Almen guneetan ere LHko […]

GEHIAGO >

Santa Teresako ikasleak Udalako Ingurugiro Eskolan uraren gaia jorratzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresako bigarren mailako ikasleak Udalan izan dira aste honetan. Eguraldi ederra lagun, urarekin lotutako hainbat ekintza egin zituzten, hala nola uretako bizidunak ezagutu, herriko iturriak…. Horretaz gaiz, lagunekin jolasteko eta egun paregabea pasatzeko aukera ere izan zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Arrasateko Lehen Hezkuntzakoak, alkatearekin Agenda 21 programan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean, ikastolako Agenda 21eko ordezkariak Arrasateko alkate Maria Ubarretxenarekin elkartu ziren Kulturaten. Bertan, alkateak aurreko urtean zehaztutako proposamenen inguruko informazioa eta azalpenak eman zien ikasleei. Ikasleek, berriz, euren arazo edo proposamenak luzatzeko aukera izan zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >
10 / 16« First...89101112...Last »