Oporretako zaintza zerbitzua

Oporretako zaintza zerbitzua ARIZMENDI

Opor garaian ­–abuztuan izan ezik– ikasleei eskaintzen zaien zerbitzua da.

Norentzat 1. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat.
Ordutegia 07:30etatik 18:00etara.
Non Arrasateko Arimazubi gunean; bertan elkartzen dira Arizmendi osoko ikasleak.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko hiru aukera daude:

  • Urte osoko opor garaiak: 55,55 € x 11 hilabete.
  • Iraila­uztaila: 44,55 € x 11 hilabete.
  • Astebetez bakarrik erabiltzeko aukera: 146,50 € (hilabete lehenago abisatu beharko da).

Oharrak:

  • ­ Aretxabaletan eta Eskoriatzan gutxieneko ume kopurua batzen denean eskaintzen da zerbitzua. Programazioa guztiz ludikoa da. Jantoki zerbitzua dago.
  • ­ 09:30etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:30etara umeak bertan egon daitezen komeni da, taldea delako oinarri.
  • ­ Taldeko jolasa sustatzen duten jostailuak eraman ahal izango dira zaintza zerbitzura, baina debekatuta dago bakarkako jolasak eramatea (“game boy” eta antzerakoak).
Gunea Arduraduna e-posta
Arimazubi Maider Herze mherce@arizmendi.eus