Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolak “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolako markoa” liburua aurkeztu du gaur goizean Basapeazpin, ikastolak Aretxabaletan duen gunean. Bertan egin den prentsaurrekoan Aitziber Arregi, lehendakaria; Iñaki Etxezarreta, zuzendari orokorra; Amaia Antero, Berrikuntza Pedagogikoen zuzendaria eta liburuaren egilea eta Eli Villar irakaslea eta liburuaren ilustratzailea izan dira. Liburu hau Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrian dauden […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Uztaila eta abuztu bitartean zenbait obra egin dira Ikastolan Arizmendi Ikastolak 2015-16 ikasturteari aurre egiteko obrak egin ditu hainbat gunetan udako oporrak aprobetxatuta. Esanguratsuenak Olartekoak izan dira, izan ere, Haur Hezkuntzako gune horretan ikasle kopuruak nabarmen egin duenez gora, espazioak handitu behar izan ditu. Horretarako behin-behineko hainbat modulu jarri dira goiko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxan dagoeneko ikastolako udalekuak Gaur goizean abiatu dira Acedora eta Zurizara Arizmendi Ikastolako ikasleak. Acedora Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak joan dira eta Zurizara, DBHkoak. Bigarren txanda da honako hau, txikienak asteartean abiatu baitziren Garesera. Oraindik ateratzekoak dira Otsagikoak eta baita Acedo zein Zurizako bigarren txandakoak ere; horiek datorren astean abiatuko dira. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostiral arratsaldean Txorbela otxotea Olarten izan zen kantari. Bertako haurrei hainbat kantu abestu zien taldeak. Afrikar abesti bi, beste bat ingelesez eta beste bi euskaraz. Haurrek beraiek apirilean Abesbatzen Topaketetan kantatu zituzten bi abesti ere kantatu zituzten. Haurrak poz-pozik egon ziren emanaldian, eta ahal izan zuten neurrian, txikiek ere parte hartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostiralean egingo da aurtengo eskolarteko abesbatzen topaketa, Amaia Antzokian. Aurtengo gaia “Rock-and-rolla euskaraz” izango da, eta zazpi taldek hartuko dute parte. Oñatitik hiru talde etorriko dira, Txantxiku Ikastola, Urgain eskola eta Elkar Hezi ikastetxea, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolatik, berriz, Olarte, Gazteluondo, Santa Teresa eta Arizmendi Ikastolako DBHko taldea. Ume eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Korrikarekin bat egin du ikastolak goizean Goizean goiz pasatu da gure bailaratik 19. Korrika. Arrasatera 10:30ak aldera iritsi da bigarrenez. Orduan egin dute bat Arrasateko guneetako ikasle eta irakasleek Korrikarekin. Haur Hezkuntzako irakasle Pili Urizarrek eta Meri Arroyok hartu dute korrikaren lekukoa Arrasateko ikastolako kilometroan, Gaztelupe parean. Arratsaldez egitekoa zen Korrika […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteari jarraituz, gaur ere, mozorro festa Haur Hezkuntzan Uribarrikoak aurreko astean hasi ziren inauteriak ospatzen. Urtero gai bat aukeratu ohi dute hangoek, eta horren gaineko mozorroekin etorri ikastolara. Gaueko animalia izan dira aurten: hontzak, sagu zaharrak… Gaur, berriz, etxetik ekarritako mozorroekin desfilea egin dute, hamarretakoa eta dantzaldia. Umezaintzan irakasleak pailazo […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iaz hasitako esperientziari jarraipena emanez, Donostiako Dantzaz Konpainiako kideak astebete emango dute Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Dantzagela proiektua jarri zuten abian iazko ikasturtean, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz. Horrela, aurten Dantzagela 2.0. proiektuaz jarraituko dute, astebetez unitate didaktiko bat landuz LHko 5. eta 6. mailako ikasgeletan. Aurten, Juan Arriaga “Euskal Mozart” […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iazko ikasturtean marka berriari lotuta eta ikastolako guneei aire berri bat eman nahirik, Arizmendi Ikastolako mantenuko lankideak gune guztietako eraikinak margotzen hasi ziren. Marka berriaren koloreak eta formak eman zizkieten erdiei baino eraikin gehiagori. Aurtengo ikasturterako geratu ziren Almen, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixalekua. Gabonetarako horiek ere pintatuta egongo dira. Ferixalekua margotzen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtea hastearekin batera izan genuen Kaskarotenea ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin zituen arazoen berri. Ordutik, gainera, okerrera egin du egoerak, neurri zorrotzak hartu baititu ikastola kanporatzeko. Bada, azaroaren 8an Ziburun egingo den Euskal Herri mailako manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Arizmendi Ikastolak Aranzadi eta Txantxiku ikastolekin batera. Egun horretan 13:00etan aterako da […]