Olarte gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Down sindromearen egunean, Goienetxekoak Olartekoekin arratsalde pasa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Down sindromearen nazioarteko egunari ukitu berezia emanez, aste honetan Goienetxe elkartekoen bisita jaso dute Olarteko haurrek. Urritasunen bat daukaten hainbat kide bertaratu ziren euren hezitzaileen laguntzaz, eta hiru urteko umeei (Murukoei) aniztasunaren inguruko ipuin bat kontatu zieten. Ostean, arratsaldea haurrekin pasatu zuten, mikroespazioetan jolasean. Ahaztezina, esperientzia!  Argazkiak.

GEHIAGO >

Gaztelupeko ZIG gelakoak Olarte eta Umezaintzako jardueran laguntzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn ZIG gelan (Zereginen Ikaskuntzarako Gela) zazpi ikasle ditugu aurten, eta euren programan, ikastolako informatikoek emandako ordenagailuen kaxak sailkatzea eta birziklatzea dago, besteak beste. Bertako materialari Haur Hezkuntzakoek erabilera eman diezaioketela pentsatuz, aurreko astean eta honetan, Olartera eta Umezaintzara eraman dituzte. Bertako umeek gustura hartu zituzten ZIGeko ikasleak, eta eraman zuten materialari […]

GEHIAGO >

Olartekoak hasita daude Eskolarteko Abesbatzen Topaketa prestatzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarteko bost urtekoek, ohi bezala, Abesbatzen Topaketan hartuko dute parte martxoaren 17an, eta hori dela-eta, egunotan fin-fin entsegutan murgilduta dabiltza. Aurtengo topaketak “Munduko abestiak” dauka gaitzat, eta Olartekoak bi abesti afrikar eta “Munduko dantzak” izeneko  hirugarren bat ari dira prestatzen Amaia Udal Antzokiko saiorako. Laguntzaile dabiltzenen hitzetan, “inguratzen diren guztiak ahozabalik […]

GEHIAGO >

Olartekoak Iturbideko egoitzan bertakoekin arte-lan bat egiten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean Olarteko bost urtekoak, Iturbide egoitzarekin duten azken urteotako harremanari eutsiz, Iturbiden izan ziren hango aitona-amonekin neguko murala egiten. Gero, bertan izan ziren hamabi ikasleek Olartera eraman zuten murala horma apaintzeko. Ederra esperientzia! Argazkiak.

GEHIAGO >

Txapelgames: jolasten ikastearen artea

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joko hezitzaile bilduma bat aurkeztu du Gestionet enpresak. Eduki osoa euskaraz dago, eta arlo askotariko jolasak dira: osasuna eta higienea, ortografia, literatura, geografia, musika, mitologia…. Profesionalentzat ez ezik, Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoentzat ere interesgarria! Informazio gehiago.

GEHIAGO >

Olarten ere haurren minbiziaren eguna ospatu zuten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Sinboloaren bueltan hainbat ekimen egin zituzten Olarten: kanpoaldean haurrek egindako sinbolo erraldoi bat jarri zuten, Irakasleak urre koloreko sinboloa jarri zuten amantaletan, eta haurrek koloreztatu egin zuten bakoitzak berea. Argazkiak.

GEHIAGO >

Inauteriak Olarten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarten, inauterietako martitzenean, andereño guztiak sagu mozorrotu ziren; mota askotako sagu: Perez sagutxoa, sagutxo kaskarina, sagutxo andereñoa, sagukumea ….Haurrak, aldiz, soinean mozorro gogokoenaz agertu ziren. Jai giroan ibili ziren egun osoan Olarten: desfilea, sagutxoek ekarritako gaztaren dastatzea, ipuin antzeztua…. Argazkiak.

GEHIAGO >

San Nicolas Eguna, hainbat gunetan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresakoek gunean bertan zein Eroskin ospatu zuten eguna. Guraso ugari hurbildu ziren, eta, hotzari aurre eginda, gustura ibili ziren. Arimazubin, berriz, aurten bolo bolorako irakasleek hirugarren mailako ikasleak izan zituzten lagun. Olarteko argazkiak ere badira.

GEHIAGO >

Olarteko haurrek Iturbideko aitona-amonak bisitatu dituzte

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero legez, aurten ere adinen arteko komunikazioaren proiektua landuko dute Olarteko nagusiek. Hori dela-eta aste honetan proiektuari hasiera eman diote, Iturbidera bisita eginez. Eguazten arratsaldea horretarako aprobetxatu zuten, eta nagusi zein haurrak primeran ibili ziren kontu, kantu eta istorioak tarteko. Argazkiak.

GEHIAGO >

Zirkoa iritsi da Olartera!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eta ezohikoa, gainera: animaliarik gabekoa! apropos, baina, animalien eskubideei keinu eginez. Olarteko bost urtekoak izan dira protagonista, Anboto gelakoak. Hori izan dute aztergai azken asteotan, eta zirkoarekin  gaiari “errematea” eman diote. Ikusi nahi?

GEHIAGO >