Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarteko 4 urteko ikasleak, Udalaitz taldekoak, azken aste hauetan itsasoko animalien inguruko proiektuan murgilduta ibili dira, itsasoko ur gazitan barrena. Itsasoko bizitzara gerturatu, bertako hainbat biztanle ezagutu eta ingurumenaren zaintzaz sentsibilizatzea izan dira besteak beste proiektuaren helburu nagusiak. Hori dela eta, proiektuari amaiera eman eta borobiltzeko, Donostiako akuariumera egin zuten bisita […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarte guneko 5 urteko haurrak, Anboto taldekoak, hilabete honetan BIZITZA OSASUNTSUA izenburupean, proiektu motibagarri eta esanguratsua jorratu dute. Jarduera anitzez osaturiko proiektua: dantzaldiak, kirola, fisioterapeutaren bisita, elikaduraren garrantzia…eta proiektuari bukaera emateko Olarten bertan GOSARI OSASUNTSU bat egin zuten denon parte hartzeaz. Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3-6ko irakasleek PROI metodologian sakontze formazio saioa izan zuten Almenen. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ohiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen den metodologia da eta ikasteko zein irakasteko beste modu bat proposatzen du. Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, metodologia honen bitartez ikasleak goi mailakoak diren prozesu kognitiboak (pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea) […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko 1. eta 2.mailako ikasleek azken hilabeteetan ikasitakoaren aurkezpenak egin dituzte aste honetan. 1.mailakoek Dinosaurio garaiaren eta Lehen gizakien bizimoduaren aurkezpena prestatu dute. 2.mailakoek, berriz, Unibertsoaren sorrerari buruzko aurkezpena egin dute. Astearte goizean Olarteko 5 urteko haurrak etorri ziren Gazteluondora eta bertako aretoan ikuskizuna prestatu zuten; 1.mailako ikasleak eta baita 2.mailakoak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan. Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan, azken ikasturteetan bezala, HHko 4 eta 5 urteko ikasleentzat tailerrak antolatuko ditugu. Tailer hauek normalean gunean bertan ematen dira (patinajea, kirol jolasak, joko-jolas tradizionalak izan ezik gune batzuetan). Ikusi eskaintza.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarteko nagusienak (Anbotokoak) Arrasate ezagutzera irten dira aste honetan. Herriko bazterrak gertutik ezagutu dituzte eta hainbat bitxikeriaren berri izan dute (astelehenean talde erdiak eta eguaztenean beste erdiak). Euripean egin behar izan zuten bisita gidatua, baina oso gustura ibili ziren, eta gure txikiek jakin-min handia erakutsi zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, maiatzaren 10etik 11ra bitartean, Olarteko bost urtekoak Beizamara joan ziren. Bertan, hainbat ekintzatan parte hartu zuten: ogia egin zuten, askotariko jolasetan jardun, astoan ibili, baserriko lan eta ohiturak ezagutu, eskulanak sortu, dantzaldiaz gozatu… Gaua ere ederto igaro zuten, goxo-goxo lagunartean. Esperientzia ahaztezina beraientzat.Primeran ibili ziren! Irudiak.