Olarte gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Oñatin egun pasa egin zuten Olartekoek

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarteko 2 eta 3 urteko haurrek Oñatira egin zuten txangoa. Baratzeko Pikuak parkean egon ziren jolasten, eta bertako elementuekin esperimentatzen. Goizarekin amaitzeko, guztiek batera ondoko zelaian bazkaldu zuten. Argazkiak ikustea besterik ez dago, goiz ederra pasatu zutela ikusteko! Argazkiak.

GEHIAGO >

Txoriendako kabiak sortu dituzte Olarteko haurrek

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarteko 3 urtekoak negua lantzen egon gara, eta txoriak urtaro honetan babesteko, kabiak sortu ditugu familiekin. Ondoren, kabiak Santa Barbara parkean jarri ditugu! Argazkiak. Testua: Olarteko taldea

GEHIAGO >

Familiarizazioa, mendi irteerak eta ekintza bereziak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte hasierako familiarizazio, mendi irteera eta ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure Ikastolan! Umezaintza gunean, HH urtebeteko haurrak pausoka-pausoka aurrera doaz. HH 5 urtekoak, berriz, zuhaitz motak bereizten eta hauei izenak jartzen ibili dira aste honetan.  Arimazubiko gunean, LH 1eko haurrak joan zen ostiralean Garagartzara egin zuten irteeratxoa. Eguna amaitzeko, Iturripen egin […]

GEHIAGO >

Hamarretako osasuntsua… eta goxoa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur bisita berezia izan dute Zaldibar gunean. Olarte gunean elikadura osasungarria lantzen ari dira. Hori dela eta, Olarteko 5 urtekoak, Lourdes Uribarren eta Alaitz Morras irakasleekin batera, Zaldibarko OLHra hurbildu dira hamarretakoa egitera. Bertan, OLHko sukaldaritzako 1. mailako ikasleek eta Arantzazu Ruiz de Azua eta Iñaki Olalde sukaldariek sagar, platano eta […]

GEHIAGO >

Espazioa, ongizatea eta ikaskuntza eskolan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn GRAO editorialak eskolako espazioaren, ongizatearen eta ikaskuntzaren arteko harreman positiboari buruzko monografikoa argitaratu du Aula de Innovación Educativa argitalpenean. Beste esperientzia batzuekin batera, J.Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendari nagusiak Arizmendi ikastolak 2009tik aurrera bizi duen hezkuntza eraldaketaren relatoa egin du. Azaldu du, halaber, ikastolak, Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, pertsona-eredu komunitarioa garatzen laguntzen […]

GEHIAGO >

Udalekuetan izen ematea zabalik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Apirilaren 21etik 28ra egongo da zabalik Arizmendi ikastolako Udalekuetan izena emateko epea. Bizi dugun egoera dela eta aurten oso beharrezkoa ikusten du ikastolak ikasleei udalekuetara joateko aukera eskaintzea: lagun artean ondo pasatzera, ingurune naturalaz gozatuz eta aisialdi euskaldun hezitzailea bidelagun. Plaza kopuru erdiak izango dira aurtengoan eta izen emate gehiago egonez […]

GEHIAGO >

Bultza EUSKARA! Bultza KORRIKA!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan den astean aurreratu genuen bezala, astean zehar, eta bereziki gaur, Arizmendi ikastolak bat egin du AEK-k antolatutako Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimenarekin, eta jai giro ederrean ospatu dira Korrika Txiki sinbolikoak ikastolaren gune desberdinetan. Jaiaz gozatzeaz gain, AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa ere egin da. Bildutakoari buruzko informazio […]

GEHIAGO >

Erantzun bikaina matrikulazioko lehenengo astean antolatutako jardunaldietan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Matrikulazioko lehenengo astean, ikastolak ateak ireki dizkie familiei ikastolako hezkuntza eredua, espazioak, egunerokotasuna… ezagutzera emateko. Beti talde txikietan, familia ugari hurbildu dira ikastolara. Hurrengo asterako ere ate irekien hainbat jardunaldi antolatu daude. Matrikulazio kanpainaren barruan egin diren ekintzen artean, Gaztelupeko DBH 1ekoek LH 6ko guraso eta ikasleei BATU proiektua aurkeztu ez […]

GEHIAGO >

Ametsak betetzeko daudelako! urte berrirako oparia profesional eta familientzat

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendik aurrera jarraitzen du. Ezuste, oztopo eta eragozpen guztien gainetik segitzen du bere hezkuntza-eraldaketan. 2019an Ametsak betetzeko daudelako! izenburuarekin dokumentua sortu zuen eta 2019-2020 ikasturtean zehar aurkeztu zitzaien, bai gurasoei, bai profesionalei. Talde-dinamikak antolatu ziren eta iritziak jaso ziren, baita aldaketa-proposamenak ere. Covid-19 pandemiak lan franko zaildu bazituen ere, denei erantzuten saiatu zen ikastola. […]

GEHIAGO >

MATRIKULAZIOA 2021-22

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, urtarrilak 18, zabalduko da 2021-22rako matrikulazio epea urtarrilaren 29ra arte. Gaurtik hasita, Basabeazpi gunean 17:30etan, guneetako ateak parez pare zabalduko ditugu Arizmendi ikastolako Hezkuntza Proiektua, egitasmo pedagogikoa, instalakuntzak, espazioak, testuinguruak eta Konfiantzaren Pedagogia gertutik ezagutu ahal izateko.  Aurtengo egoera kontuan hartuta, segurtasun neurri guztiak bermatzeko saioak talde txikietan egingo dira. […]

GEHIAGO >
1 / 812345...Last »