Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Matematika manipulatiboa: L. Aranaren saioa, Lehen Hezkuntzako gurasoentzat

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Leire Aranarekin izan dira asteon bai Arrasateko gurasoak (Gaztelupen) baita Aretxabaleta eta Eskoriatzakoak ere (Almenen). Leire matematika eta fisikako irakaslea da, eta matematika irakasteko bide manipulatiboa jorratu, sakondu eta praktikan jarri du. Aste honetako saioetan horren berri eman die bertaratu diren gurasoei.

GEHIAGO >

Ikasleak, irakasle

Facebook Twitter Google+ LinkedIn DBHko hirugarren mailako talde bat Galdegaztelupe izeneko elkarrizketa saioa prestatzen ari da, eta euren asmoa da bideoz sei elkarrizketa grabatzea Gabonen inguruan. Bada, saiorako introa edo sarrera nola egin azaltzeko euren adineko Oihan Loiti ikaslea izan dute irakasle. Eguaztenenean, eskola ordu baten Oihanek nola editatu daitekeen azaldu zien, eredu bat tarteko. […]

GEHIAGO >

Ikastolako partaideak “HBE” aditu tituluko ikasleen agur ekitaldian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Garabidek eta Huhezik elkarlanean antolatu ohi duten Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluko ikasleak izan dira oraintsu gurean. Batxilergoko ikasleekin solasean aritu ziren bai Almenen, baita Gazteldupen ere. Euren herrialdeetako jatorrizko hizkuntza eta kultura gutxituen berri eman zieten, eta gure errealitatearekin duten harremanaz mintzatu ziren. Horrekin batera, egubakoitzean gure ikastolako hainbat ordezkari […]

GEHIAGO >

Aisialdi batzordea martxan Gaztelupeko lehenengo zikloan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Elkarbizitza hobetzeko asmoz eta bereziki atsedenaldiei begira, ikasle eta irakaslez osatutako batzorde bat jarri berri da martxan Gaztelupen. Bertan gela bakoitzeko ordezkari bat dago -zortzi ikasle guztira- eta bi irakasle (Jaione Uriarte eta Leire Zamakola). Batzorde horretako kideek ekintzak antolatuko dituzte eta funtzionamenduaz arduratuko dira. Aste honetan izan dute lehen bilera. […]

GEHIAGO >

DBHko laugarren mailakoak Gure Kasa programan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte honetan DBHko etapa bukatuko duten ikasleak hasita daude ikasbidaiarako dirua aurrezten eta pilatzen; izan ere, baldintzatako bat da gastu osoaren %75 ikaslearen ekarpena izatea. Hori dela-eta, atsedenaldietan bokadiloak saltzen dihardute, pagatik hilero dirutxo bat aurrezten…. Atzo Gaztelupeko talde bat EITBko Miramoneko plato baten publiko gisa izan zen. Argazkiak.

GEHIAGO >

Batxilergokoen lehenengo proiektua abian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan hasita eta hurrengo bi asteetan zehar, batxilergoko lehenengo mailako ikasleak “Kulturartekotasuna” izeneko proiektuan murgilduta egongo dira. Batxilergoan martxan jarritako proiektu bidezko irakaskuntzaren baitan kokatzen da egiteko hori eta Konfiantzaren Pedagogiaren markoak planteatzen duen ikaskuntza aktiboagoa du xede. Disziplina artekoa da: Gorputz Hezkuntza, filosofia eta hiru hizkuntza batzen ditu. Ikasleek […]

GEHIAGO >

Gaztelupeko talde bat GALDEGAZTE saioa prestatzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, GOIENAko Jokin Bereziartua kazetaria DBHko hirugarren mailako ikasle talde batekin egon zen Gaztelupen kazetaritzari eta Galdegazte programari buruzko azalpen bat ematen.Talde horretako hiru ikaslek otsailean pertsona ezagun bat elkarrizketatuko dute, eta astelehenekoa hori prestatzen hasteko jarduera bat izan zen. Goiena eta bailarako udalen arteko ekimena da saio hori eta aurten […]

GEHIAGO >

Arrasate Rugby Elkartekoak Gaztelupen eta Almenen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urriaren 3an eta 4an AREko Igor Isasi eta Julen Barrutia DBHko ikasleekin izan ziren, ikasleei kirol horren berri emateko eta parte hartzera animatzeko helburuarekin. Solasaldian rugbyaren balioak azpimarratu zituzten (kooperazioa, errespetua eta anaitasuna) eta aurreko ikasturtean bezala, Mojategira hurbiltzeko gonbidapena jaso zuten, rugbya bertatik bertara ezagut dezaten. Bestalde, DBHko bigarren mailan […]

GEHIAGO >

Eguenean, selektibitatearen emaitzak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean egin zituzten batxilergoko ikasleek Unibertsitaterako Sarbiderako Ebaluazio probak (USE). Guretik 97 ikasle aurkeztu ziren (Gaztelupetik, 59 eta Almenetik, 38). Aurten hainbat berrikuntza izan dituzte. Horietako bat, ikasgaien ordena. Orain artean, lehengo azterketa Lengua Castellana y Literatura izan da (ikasleei gogorra egiten zaiena), eta aurten Euskal Hizkuntza eta Literaturarekin hasi […]

GEHIAGO >

Ostiralean Ikastolaren Eguna, Biteri plazan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten Ikastolaren Egunaren ekintza gehienak, aurrekoetan bezala, ostiral arratsaldez ospatuko diren arren, goizetik hasiko da jaia. Alde batetik Olarteko haurrek 10:30ean danborrada egingo dute Olartetik Seberora eta ondoren herriko plazara. Bestetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek ginkana egingo dute Biteri plazan 9:00etan hasi eta 12:00ak bitartean. Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean Ospakizunaren irekiera 17:15ean […]

GEHIAGO >