Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Dibertsifikazio taldeko ikasleak  Arrikrutzeko kobetan eta suhiltzaileen parkean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko egubakoitzean, Gaztelupeko dibertsifikazio taldea Arrikrutzeko kobak ezagutzen izan zen. Bi ordu eta erdiko bisitan koben berezitasunak aztertu zituzten, eta interesez jarraitu gidariaren azalpenak. Gizarte arloko gaiarekin lotuta antolatu zen bisita. Haranzkoan suhiltzaileen parkean izan ziren, bertakoen azalpenak entzuten eta hainbat praktika egiten (kamioian buelta bat eman, garabian ibili….). Eskerrik asko, […]

GEHIAGO >

Aurkeztu da Euspot ikastolan, eta ikasleak hasita daude lanak prestatzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSPOT euskarazko spot lehiaketa bat da, Artemanek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako udalak, beste batzuekin batera, martxan jarri dutena zazpigarrenez. Bada, aste honetan ikastolan Artemaneko ordezkaria izan dugu lehiaketa aurkezten. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da, eta bertan ikasleek  30-40 segundoko spot bat egin behar dute. Aurtengo gaia: irudi digitala gure bizitzako harremanetan. […]

GEHIAGO >

Gaztelupeko DBH 4ko ikasleen zozketan saritutako zenbakiak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko laugarren mailako ikasleek ikasbidaia finantzatzen laguntzeko errifak atera zituzten lau afari zozketatuz. Atzo, martxoaren 8an, egin zuten zozketa eta honako hauek dira irabazi duten zenbakiak: 4913 (Larrinetxe jatetxea), 831 (Hilarion jatetxea), 5425 (Arteaga jatetxea) eta 5073 (Errastiko jatetxea). Saridunak zozketa-txartelarekin joan daitezke zuzenean jatetxera. Gaztelupeko ikasle eta irakasleek […]

GEHIAGO >

Gaztelupeko ZIG gelakoak Olarte eta Umezaintzako jardueran laguntzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn ZIG gelan (Zereginen Ikaskuntzarako Gela) zazpi ikasle ditugu aurten, eta euren programan, ikastolako informatikoek emandako ordenagailuen kaxak sailkatzea eta birziklatzea dago, besteak beste. Bertako materialari Haur Hezkuntzakoek erabilera eman diezaioketela pentsatuz, aurreko astean eta honetan, Olartera eta Umezaintzara eraman dituzte. Bertako umeek gustura hartu zituzten ZIGeko ikasleak, eta eraman zuten materialari […]

GEHIAGO >

Ethan Ugartetxe batxilergoko ikaslea, hedabideetan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ethan batxilergoko lehenengo maila egiten ari da Gaztelupen, eta mutil transexuala da. Aurreko asteburuan, DVko erreportaje baten agertu zen bere gurasoekin batera, azken urteotako bere bizipenak kontatzen. ¿Con lo que te quiero, que más me da que seas chica o chico? Kazetariak aitaren elkarrizketatik nabarmendu zuen esaldia.

GEHIAGO >

Jasone Osoro idazlea Gaztelupeko DBHko ikasleekin, solasaldian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Irakurketa motibazio duten ikasleei eskaini zitzaien idazle baten obra irakurri eta berarekin elkarrizketa bat izateko aukera. Horrela, hainbat ikaslek azken asteotan Jasone Osororen liburuak irakurri dituzte (Ezekiel, Casting….), eta eguaztenean, horietako 40  (DBHko 2., 3. eta 4. mailakoak) idazlearekin elkartu ziren. Osorok, sormenaren gaitasunaz aritu ondoren, ikasleen galderak erantzun zituen. Amaieran, […]

GEHIAGO >

Merke-merkauan, bigarren eskuko postua jarriko dute Gaztelupeko ikasleek

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eta zerbait erostera etor zaitezten animatzen zaituztete. Euro bat, bi, bost, hamar eta hogeiko produktuak dituzte. Denetarikoak dira, baina batez ere, osagarriak (bitxiak, zapiak….), liburuak eta CDak. Aurreko asteburuan 270 euro jaso zuten, hori gutxiago etxean ikasbidaiarako eskatzeko. Eta bide batez, gizarte jasangarriaren aldeko keinua! Aurreko asteko argazkiak.

GEHIAGO >

DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasleen ordezkariekin lan-saioak greba araudia berrikusteko.

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzoko egunean, Gaztelupeko DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasle ordezkariek lan-saioa izan zuten, indarrean dagoen greba araudia berrikusteko. Gabon aurretik abian den prozesuaren baitan, 13 ikasle eta bi irakaslez osatutako mahaia ari da araudi berria izango denaren proposamena lantzen. Ondoren,  planteamendu berria kontrastera eramango da eta iritzi jasotzea egingo da gurasoekin, […]

GEHIAGO >

FLL: Almeneko talde batek, robot-diseinu onenaren saria

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Zapatuan, Gasteizko Europa jauregian, First Lego Leagueko Euskadiko txapelketa jokatu zen, eta bertan Arizmendi ikastolako lau talde egon ziren. Arduradunen esanetan, oso lan ona, giro bikaina, umore aparta eta jarrera izugarri ona erakutsi zuten ikasleek. Espainiako txapelketara joateko saririk ez zuten lortu, baina ikasleak eta irakasleak egindako lanaz harro egoteko moduan […]

GEHIAGO >

Atzo, haurren minbiziaren aurkako egunean, Gaztelupen elkartasun keinuak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haurren minbiziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egin zuten atzo Gaztelupen, eta horretarako, Aspanogi elkarteak luzatutako proposamen bat oinarri harturik, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak aretoan elkartu, argiak itzali, linternak piztu eta urre koloreko lazo handi baten inguruan eseri ziren. Hori baino lehenago, urre koloreko lazoak banatu zizkieten ikastolako gainerako ikasleei […]

GEHIAGO >