Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, hilak 16, Arimazubiko 3.zikloko ikasleek mendi irteera egin zuten. 5.mailakoak Kurtzetxiki eta Bedoña aldean egon ziren eta 6.mailakoak aldiz, Udala eta Besaiden. Argazkiak. Gaurkoan aldiz, Gaztelupeko DBHko 3. mailakoak izan dira mendira joan direnak. Gela bakoitzak leku desberdin bat aukeratu du: Besaide, Bedoña, Kurtzetxiki, Udala… Argazkiak. Eguraldi aparta bidelagun, baso […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Leire Izagirre atxabaltarrak Gaztelupen egin ditu DUAL praktikak ikasturte honetan. Leire, HUHEZIko ikaslea, ikastolako ikasle ohia da, eta Jaione Uriarteren tutoretzapean masterreko azken lanerako diseinatu duen PROI batek STEAM zigiluaren saria jaso du. STEAM proiektuek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika uztartu nahi dituzte, beti ere humanitateak ahaztu gabe. Proiektua Almen eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Datorren astean Batxilergoko 2. mailako ikasleek 3 egunetan egingo dituzte USE probak. Almenetik 47 ikasle joango dira Eibarrera eta Gaztelupetik 75, lehenengoak Ingeniaritza Eskolara eta bigarrenak Armeria Eskolara. Covid-19aren ondorioz, sekula baino beranduago egingo dira USE azterketak. Azterketen eredu eta edukiak malgutu eta moldatu egin dituzte, hainbat ikastetxetan programazioa garatzeko arazoak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Leire Toledano, Gaztelupeko DBH 3ko ikasleak, Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako Komikia edo Bineta atalean 1. saria lortu du. Lehiaketa honek haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Hiru modalitate daude: ipuinak, ilustrazioak eta komikiak edo binetak. Sari moduan tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta 70 eurotako opari […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko 4X dibertsiko ikasleek Goienako Galdegazteren saioa grabatu zuten ekainaren erdialdean. Egoerak eraginda, elkarrizketa etxetik egin zuten, Goienako platoan egin beharrean. Alex Altuna, Mikel Aranburuzabala eta Araitz Guirado ikasleek, Arrasaten bizi den Sergio Ruiz Gonzalez de Txabarri abeslari zarauztarrari egin zioten elkarrizketa. Eraso eta Ossoko abeslari izateaz gain, bakarka ere aritzera […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Oso bitxia izan da ikasturte hau. Konturatu orduko, ikasturtearen amaiera iritsi da. Ikasle batzuentzat, ikasturtea amaitzeaz gain, bizitzako etapa baten amaiera ere izaten ari da. Horrela, ZIG gelako irakasle eta gelakideek agur hunkigarria eskaini diete Paula Marcosi eta Jon Ayesari. Izan ere, lau urteren ondoren ZIG gelan amaitu dute eta lan-mundura […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikastaroaren amaieran zerbait modan jarri bada, streaminga edo online saioak izan dira. Arlo hauetan lortutako trebezia aprobetxatuz, ikasturte streaming saio batekin amaitu nahi izan dute Gaztelupekoek. Teknologiaz gain, emozioak azaleratu dira. Horren adibide dira kantatutako bi bertsoak. Heme egin duten bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Batxi 2ko ikasleak izan baziren geletara bueltatu zirenak, aste honetan Batxi 1ekoak eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak izan dira. Egoera familiarraren eta akademikoaren arabera, ikasle batzuek etxetik lanean jarraitzea erabaki dute baina gehienek aurrez aurreko errefortzu-lana aukeratu dute. Egun hauetan, datorren ikasturteari begira, lan egiteko hainbat modu probatzen jarraitzen dute, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo bueltatu ahal izan ziren batxi 2ko ikasleak Almen eta Gaztelupera. Hurrengo astean batxi 1ekoen txanda izango da. Batxi 2koek USE probak prestatzeko edo ikasturtea gainditzeko lanak dauzkate aurrean. Babes neurriak hartu behar izan dituzte, noski: geletan eta batxiko eremuetan distantziak neurtuta kokatu dituzte mahaiak; komunak, mahaigainak eta aulkiak erabili aurretik […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orientaziorako on-line saio informatiboak izan dira aste honetan DBH 4ko gurasoentzat. Derrigorrezko hezkuntzaren ostean, gazteek dituzten aukera ezberdinei buruzko azalpenak eman ditu Eli Mendia, ikastolako orientatzaileak. Lanbide Heziketa eta Batxilergoaren nondik-norakoak eta irtenbide akademiko zein profesionalez jardun zuen ordu erdi luze batean eta ondoren, gurasoek galderak egiteko, zalantzak argitzeko beta izan […]