Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Gaztelupeko familiarizazioan fokua ingurunean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ikasturtean ikasle berrien eta beraien arteko harremanetan jarri zuten fokua Gaztelupen. Aurtengoan, ikasleek hala eskatuta, fokua ingurunean jartzea erabaki dute. Gelak margotu, pasilorako altzariak eta apaingarriak sortu eta patinetean datozenentzat parkinga prestatu dute, besteak beste. Horrekin batera, DBHra etorri diren ikaskide berriei gunea ezagutzeko bisita gidatua eskaintzeaz gain, elkar ezagutzeko […]

GEHIAGO >

Gaztelupeko batxikoak ikasbidaira

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako 41 ikasle eta 3 irakasle, irailaren 24tik 29ra bitartean, hegazkinez Berlinera joango dira ikasbidaian. Hiriko tour gidatuaz aparte (memorialaren bisita, parlamentua…), beste hainbat toki bisitatuko dituzte, hala nola, Postdam, Sachsenhausen konzentraio zelaia izandakoa…

GEHIAGO >

Ikasturtea hasteko proiektu berriak batxilergoan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoan gogoz eta indarrak berriturik hasi dira ikasturtea. Etapa berrirako konfiantzazko harremanak lortzeko proiektu desberdinak landu dituzte, Harremanak ez ezik, ezinbestekoa da konfiantzazko espazioak ere sortzea. Testuinguru honetan, J. Iñaki Etxezarreta Almenera hurbildu zen saio bat ematera. 1. mailan, harremanak, lan egiteko modua eta ikastola zer den azaltzeko. Kooperatiba izaeraren barruan […]

GEHIAGO >

HI gazte! ekimenerako laguntza eske Gaztelupeko ikasle talde bat

Facebook Twitter Google+ LinkedIn “IepaKaixo!!! Gaztelupeko DBHko laugarren mailako ikasle talde bat gaituzue eta Hi Gazte lehiaketan parte hartzen gabiltza. Hi Gazte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Goiena komunikazio taldeak elkarlanean sortutako ekimena da, eta helburu nagusia da euskarazko youtuberrak sustatzea. IepaKaixo! izenez aurki gaitzakezue Youtuben, eta jadanik lehen bideoa grabatuta dugu. Horrez gain, Instagram kontua […]

GEHIAGO >

Bigarren Hezkuntzan, azken asteetan, proiektu bereziak lantzen ditugu

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Zergatik? alde batetik, ez ohiko ebaluazioa prestatu behar dutenei errefortzua giro lasai eta egokian eskaintzeko; bestetik, azken asteetan ikasleak ohiko jardueretarako nekatuago egoten direlako eta, azkenik, proiektu bidezko ekimenek aukera anitzak ematen dituztelako. Horrela, Gaztelupen lau proiektu sortu dira laugarren mailan (Eskurik esku, Youtuberrak, Gipuzkoan Gazte eta Gurean sortuz). Almenen, berriz, […]

GEHIAGO >

Congoko haurrei elkartasuna erakutsiz mugikor zaharrak biltzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko eta Almeneko DBHko hirugarren mailako ikasleak Congori buruzko proiektu bat burutzen ari dira gizarten. Helburu du gure inguruan bertan gertatzen ari denaren berri ematea eta bertakoei laguntzea. Horretarako, mugikor zaharrak biltzea pentsatu dute, GKE batera bidaltzeko. Bada, hainbat lekutan ari dira informazio hori zabaltzen, eta aurrekoan, Gaztelupekoak Olartera joan ziren. […]

GEHIAGO >

Amaitu da selektibitatea!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean hasi eta gaur amaitu dute gure ikasleek Unibertsitateko Sarbiderako probak. Gaztelupetik 56 ikasle joan dira eta Almenetik, 63. Datorren eguenean, ekainaren 14an, jakingo ditugu emaitzak, eta ez ohiko deialdia uztailaren 4tik 6ra izango da. A ze bakea orain bertan gure ikasleek izango dutena! Hemen argazki batzuk.

GEHIAGO >

Agenda 21eko ordezkariak Arrasateko udal-plenoan proposamenak aurkezten

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean, Gaztelupeko ikasleak Arrasateko Udaletxean izan ziren Agenda 21 programan landu duten gaiari buruz proposamenak egiten. Aurtengoa ura izan da. Plenoan, Gaztelupeko Agenda 21eko ordezkariek (Carmen Murillo, Maria Murillo, Iraia Nieto, Julen Aiastui eta Ekain Lopezek) aldez aurretik landuta zuten dokumentua irakurri zuten eta ikastolako proposamenak aurkeztu.

GEHIAGO >

Gaztelupekoak sare sozialei buruzko hausnarketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, DBHko lehenengo mailako ikasleek ertzaintzatik bideratutako hitzaldia jaso zuten delitu informatikoen eta sare sozialen arriskuen inguruan. Ikasleek gaia landuta zutenez bizikidetzan zein gaztelanian (En sus redes. Los medios de comunicación social ikastunitatearen bidez), ederto etorri zitzaien saioa, gaiari amaiera emateko. Argazkiak.

GEHIAGO >

Ointxe-Araski taldekoak hirugarren Espainiako txapelketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eta telebistaz jarraitu zenutenek izango duzue, bai, azken momentura arteko emozioaren berri. Izan ere, azkeneko segundoetan gure ikasle Irene Muruak lortutako hiru puntuei esker irabazi zuten Barçaren  aurka  45 –  44. Zorionak, Naia, Alaitz, Irene eta Haizea! Argazkiak.

GEHIAGO >
25 / 39« First...1020...2324252627...30...Last »