Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan mugimendu handia egon da Almeneko batxiko ibilbide guztietako taldeetan. Zientzia eta teknologiaren esparruan ari direnak, Arrasateko Garaia Enpresa Parkea ezagutzera joan dira eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte Kiro Grifolds eta Saiolan bezalako enpresak. Leku bakarrean zenbat lanbide ezberdin elkartu daitezkeen ikusita etorri dira harrituta. Zienzia eta teknologiaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendiko DBH4ko 5 taldek hartuko dute parte microFLL Mondragon-Innobasque ekimenean. Zapatuan, urtarrilaren 19an, jokatuko da Arrasaten, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean, eta EAEko hogei talde elkartuko dira. Gaztelupetik 3 talde eta Almenetik 2 talde joango dira, guztira 60 ikasle inguru. Irudimena martxan jartzea, talde lanean jardutea, zehaztasun teknikoaz eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan etorri da Goienako kazetaria den Jokin Bereziartuta DBH4ko ikasleekin Galdegazten programan parte hartzeko lanketa egitera. Aurtengoa bosgarren denboraldia izango da. Galdegazte, 14-18 urte arteko gazteak protagonista diren elkarrizketa saioa da. Saioko elkarrizketatzaileak gazteak dira. Haiek aukeratutako Euskal Herriko pertsona famatu bati galderak egingo dizkiote Goiena telebistako platoan. Programan berrikuntzak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko eta Gaztelupeko Batxi 1ekoak 2019ko modalitateetako gaiak hartzen dituzten proiektuetan hasi dira. Zer esan nahi duen horrek? Bada, bi astez ohiko orduz orduko jarduna eten eta modalitate bakoitzarekin lotutako gaia garatuko dutela. Modalitateko diziplinarteko 3 proiektu landuko dituzte: Bizikleta, Zanbulu eta Itsaso bat eta mundu bi. Irakurri gehiago. Teknologoek, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBHko laugarren mailako dibertsifikazioko ikasleek lehenengo hiruhilekoan “Ortutik lapikora” izeneko lana burutu dute, proiektu bidezko irakaskuntzaren urratsak jarraituta. Horren bidez ortua, elikagaiak, sukaldea, osasuna… gaiak jorratu dituzte. Gainera, proiektuak aukera eman die OLH eta Gazteluondoko ikasleekin aritzeko, izan ere, amaierarako burutu duten sukaldaritza saioa (bideoz grabatutako menu osasuntsua) bosgarren mailakoen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo izan ziren FLLko barne txapelketak Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte, 60 ikasle guztira, eta Gaztelupetik 8, guztira 85 ikasle. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi, Iñaki Agirrebengoa eta Mikel Egiguren eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Itsaso Arenaza irakasleak ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bazarako kideekin batera, Euskararen osasuna neurtu zuten batxilergoko ikasleak. Nerabeentzat ohikoak diren eremuak aztertu zituzten bertako euskararen erabilera zenbatekoa zen jakiteko. DBHko geletan ere izan dira behaketak egiten eta datu hauekin, ikasleengana joango dira informazioa partekatzera, azken finean, hizkuntza ohituren aldaketan dago gakoa. Eremu horiek identifikatu eta gero, Euskaraldiak irauten duen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan egon dira batxi 1eko Giza Zientzietako ikasleak Merkataritza Ganberan. Bertan ikusi ahal izan dute Merkataritza Ganberan zer egiten den eta azalpenetan hainbat kontzeptu ekonomiko benetako egoeretan aplikatuta kokatu ahal izan dituzte. Nagore Iraola eta Esther Merino irakasleak izan dituzten lagun.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.