Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteburuan, Gipuzkoako European Youth Parliament jardunaldietako saioan izan dira batxilergoko hamabi kide. Bada, hurrengo fasera joateko, espainiar estatukora, horietariko hiru ikasle sailkatu dira, Almeneko Nerea Fernandez de Antona, Asier Mongelos eta Lierni Castilla. Ikasle horiek apirilean Gironan izango den National Sessionerako txartela lortu dute. Zorionak ikasle horiei eta baita beraiekin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbatean, Arizmendi Ikastolako lau talde Zamudion jokatu zen First Lego Leagueko EAEko txapelketan izan ziren, eta haietako batek robotaren diseinu mekaniko onenaren saria jaso zuen. Talde horretako partaideak Gaztelupeko ikasle hauek dira: Ion Elosegi, Oier Abarrategi, Mikel Barrena, Alain Egia, Julen Abarrategi, Andoni Narbaiza, Aimar Mijangos, Gorka Ruiz de Eguino, Gorka […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EYP simulatu zuten aurreko astean 75 ikaslek Almenen European Youth Parliament ekimenean parte hartzen dihardu ikastolak azken zazpi urteotan. Batxilergoko lehen mailako ikasleak prestatzen dira bertan aritzeko, eta hainbat fase egonik (EAEkoa, Espainiakoa, Europakoa), guztietan gai baten inguruko debate parlamentarioa planteatzen da. Gure ikastolan ingeles ikasgaiko curriculumean barneratuta dago proiektua. Berez, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko ikasleek hainbat lan partekatu dituzte proiektuaren amaieran Gabon aurretik batxilergoko lehenengo mailako ikasleak proiektu bidezko ikaskuntzan aritu ziren. Gaia kulturartekotasuna izan zuten eta eragiteko asmoz sortutako askotariko ekoizpenak sortu zituzten: batzuek bideo bidez islatu zuten landutakoa, beste batzuek kantu bat sortuz, izan ziren irudiarekin lotutako lanik sortu zutenak ere (komikia, logoa, ….) […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilaren 28an izango da FLLeko EAEko kanporaketa Zamudion, eta DBHko laugarren mailako teknologiako ikasleak dagoeneko txapelketarako prestatzen hasita daude. Gaur, hilak 29, barne kanporaketa jokatu da Gaztelupeko aretoan. Almeneko eta Gaztelupeko 80 ikaslek, taldeka antolatuta, misioaren proba egin dute, eta bertatik aukeratuko dira Zamudion ikastola ordezkatuko duten lau taldeak. Aurtengo gaia […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Igandean, Arizmendi Kirol Elkarteko neskek jubenil mailako boleiboleko play off-a jokatu zuten Donostian, eta laugarren postua lortu zuten. Finalaurrekoa Mundaiz taldearen aurka jokatu zuten, eta bi eta biko emaitzaren ostean, azkenengo set-a 15 eta 11 galdu zuten Arizmendiko jokalariek. Mundaiz taldeak lortu zuen lehenengo postua finalerako. Partidu benetan bizia. Hirugarren eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EHko Eskola mailako 1. Kristalizazio lehiaketan kristal onenaren saria jaso zuen ikastolak ostiralean Bilbon. Azken fasea jokatu zen bertan, eta han izan ziren barne-txapelketan sailkatu ziren sei ikasleak: Almeneko Elaitz Iregi, Julen Bastardo eta Alex Benitez eta Gaztelupeko Victor Garcia, Urtzi Urizar eta Hugo Teruel. Gaztelupeko taldeak jaso zuen banatu ziren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostiralean, apirilaren 29an, batxilergo 1. mailako ikasleek ikuskizuna eskainiko dute 18:00etan, Amaia antzokian. Ohikoa da Arizmendi Ikastolan ikuskizun hori, izan ere, batxilergoko azken urteari begira antolatzen den ikasbidairako finantza bideetako bat da. Modalitateko talde bakoitzak hainbat esketx edo koreografia prestatu ohi du eta irakasleek beraiek ere ezustekoren bat prestatzen dute. Antolatzaileek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almenekoak Aste Santuetako opor aurretik aritu ziren eta gaur hasiko dira Gaztelupekoak Almenen, batxilergoko lehenengo mailako 46 ikasle PBL-POPB lanetan aritu ziren martxoaren 8tik 18ra. POPBL metodologiaren helburua diziplina arteko lanak egitea da. Honela, ikasleak konpetentzien lanketarako arazo/egoeren aurrean jartzen dira. Lan hauek modalitateka egiten dituzte, eta hauek dira aurten egiten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskal giroan jolasean” bigarrenez ospatu dute bailarako ikastolek Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi Ikastolako DBHko lehenengo mailako ikasleak (ia 350 ikasle) elkartu ziren eguaztenean Oñatin kirol eta jolasarekin lotutako jardueretan parte hartzeko. Arduradunek lau kokagune antolatu zituzten herrian zehar denetariko jolasak txandaka probatzeko, eta amaieran denon artean egindako euskal dantza batekin esan […]