Facebook Twitter Google+ LinkedIn Duela aste batzuk, KULTURARTEKOTASUNA proiektuaren barnean garatu behar izan zituzten produktuen harira, Gaztelupeko Irene Salaberri, Leire Mateo, Nahia Zuazubiskar, eta Maite Caballero ikasleek, Goienak grabatutako dokumental batean parte hartu zuten. Orain lana ikusteko aukera dugu. Ikusi dokumentala.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko 4.mailako ikasleek, Gizarte ikasgaitik mahai jolasak sortu dituzte historiako gaiak ardatz hartuta. Ohiko antzarraren edo tribial jokuei, itzuli bat eman eta historiako edukiekin ordezkatu dituzte. Jorratu dituzten gaiak; I. Mundu Gerra, Espainiako Gerra Zibila eta II. Mundu Gerra izan dira. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko eta Gaztelupeko Batxi 1eko 12 ikaslek, martxoaren 8, 9 eta 10ean, Bilbon ospatu zen Europako Gazte Parlamentuan parte hartu zuten. Gaur eguneko hainbat gai hizpide hartuta, Brexit-a, Hizkuntza Minoritarioak edo Aldaketa Klimatikoa besteak beste, Europako Parlamentuan lez, erresoluzioak idatzi eta berauek debatera eraman zituzten, beste 8 eskoletako ikasleekin batera. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hau da ONCE erakundeko 35 Concurso Escolar lehiaketako pedagogiako aholkulariak Arizmendiri bidalitako mezua: “Lo primero, ¡daros la enhorabuena por ser el centro educativo con mayor participación de la provincia! Desde la organización ONCE, os damos las gracias por vuestra gran implicación en este proyecto de Recreo Inclusivo, 35 Concurso Escolar ONCE […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko ikasle talde batek lezio ederra eman digu klimaren aldaketaren kontrako egunean. Gaurko egunean beraien ekarpena egin nahi izan dute eta Arrasateko txoko zikinen garbiketa egin dute goizean zehar. Zorionak eta mila esker!! Mila esker egindako lanagatik eta emandako lezioagatik. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almenen eta Gaztelupen frantsesa eta alemana ikasten ari diren DBH3ko ikasleak egun hauetan trukea egiten ari dira Bretainiako Quimper eta Vannes hirietako eskolekin. Lehenengora Almeneko 26 ikasle joan dira eta bigarrenera, Gaztelupeko 21. Irati Urbelua eta Pepe Arregi irakasleak joan dira Almenekoekin eta Gaztelupekoekin Ana Aranzabal eta Aintzane Gardoki. Maiatzean aldiz, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astebukaeran DBH 1. eta 4. maila bitarteko 113 ikasle Aretteko eski estaziora egin zuten irteera. Ikastolen Elkartearekin batera antolatutako eski irteera honetara ikastolatik 4 arduradun eta Ikastolen Elkartetik beste arduradun 1 eta 11 monitore joan ziren. Azken hauek lanpetuta ibili ziren; egunez gure ikasleei eski ikastaroak ematen eta afal orduan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den ikasturtean lortu zuen Arizmendi ikastolak Oxford-eko azterketak kudeatu eta egiteko eskubidea. Azterketa hauekin B2 titulua lortzeko aukera daukate gure ikasleek. Aste pare bat dela egin zen proba hori Ferixaleku Gunean; 22 ikasle eta 2 ikasle-ohi izan ziren azterketa egiteko izena eman zutenak. Ea titulua lortzen duten!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko 4.mailako ikasleek, Gizarte ikasgaitik mahai jolasak sortu dituzte historiako gaiak ardatz hartuta. Ohiko antzarraren edo tribial jokuei, itzuli bat eman eta historiako edukiekin ordezkatu dituzte. Jorratu dituzten gaiak; I. Mundu Gerra, Espainiako Gerra Zibila eta II. Mundu Gerra izan dira. Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.