Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Bizikletaren Nazioarteko Eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteko ekainaren 3an, Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Bizikleta eta bizikleta munduaren atzetik dauden aurrerapen teknologiko eta zientifikoen inguruan hausnartzeko eta etorkizunera begira hobetu beharko liratekeen abiapuntuez hitz egiteko helburuarekin, PTGaraian Enrique Alonso, Markel Irizar, Xubane Garai eta Patxi Juaristi bailarako txirrindulariekin mahai inguru bat antolatu zen.  Gaztelupe guneko DBH3ko […]

GEHIAGO >

USE probak datorren astean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Datorren astean, asteartetik aurrera hiru egunetan, USE probak (Unibertsitaterako Sarbide Probak) egin beharko dituzte batxi 2ko 127 ikaslek. Aurten, gainera, Covidaren eraginez azterketok ohiko moduak malgututa egingo dituzte. Gaztelupe gunekoek Eibarren egingo dute eta Almen gunekoak, ohituraz Eibarrera joan badira, aurten Donostiara joan beharko dira; psikologiako fakultatera, zehazki. Osasun neurriak ere […]

GEHIAGO >

ZIG gela ezagutzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn ZIG gelakoek, aste honetan beraien blogera bideo berri bat igo dute. Bertan, ZIG gela zein modutan berritu duten eta gelako funtzionamentua zein den azaltzen dute. Lan ederra. Segi horrela!

GEHIAGO >

Musikariak ikastetxeetan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, hilak 31, Gaztelupeko 4. DBHko ikasleek, Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan, Ines Osinagarekin saioa izan zuten. Saioan zehar, hainbat abesti eta bertsioz gozatzeko aukera izateaz gain, sorkuntza prozesuaz, plazara emakume irtetzeari buruz edota euskal kulturari buruz hitz egin zuten, besteak beste.

GEHIAGO >

EUSPOT sari banaketaren ekitaldia

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo Aretxabaletako Arkupe Kultur Aretoan egindako EUSPOTeko sari banaketan bi sari jaso zituzten Arizmendi ikastolako ikasleek. Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) Joanes Aranak, Erlantz Negrok eta Ugaitz Gruzteak irabazi zuten “Ez izan tuntuna, erosi Km0” bideoarekin eta aurten lehen aldiz ekitaldi ofizialean banatu den Arizmendi saria Leire Calvo, Lur Bengoa eta […]

GEHIAGO >

Arizmendiko ikasleak protagonista AED literatur lehiaketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Nabarmentzekoa da Arizmendi ikastolako ikasleek AED elkarteak sustatutako Arrasate literatur lehiaketaren 34. edizioan lortutako sari kopurua. Aurtengo gonbidatu berezia, gainera, Oihana Arana ikastolako ikasle ohia izan da. Beraz, zalantza barik, aurtengoan Arizmendi ikastola izan da protagonista Arrasate literatur lehiaketan. LHko, DBHko eta Batxilergoko ikasleen 159 lanen artean erabaki dituzte epaileek arlo […]

GEHIAGO >

Oxford B2: ingeleseko titulua ateratzeko azterketa Arizmendin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan ibili dira zenbait ikasle ingeleseko B2 mailako titulua ateratzeko probari begira Mireia Muruamendiaraz irakaslearen azalpenak entzuten. Arizmendi ikastolak baimena du azterketa hauek bertan egiteko. Urtean zehar 3 deialdi egiten dira, eta batean edo bestean izena emanda, makina bat ikaslek egin dute saiakera.  Aurten DBH3 eta DBH4ko ikasleei ere egin […]

GEHIAGO >

DBH 4koak Jakiundeko azken ekitaldian

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honen hasieran joan ziren Gaztelupe eta Almen guneko DBH4ko ikasleak Jakiunderen Jakin-Min programaren azken ekitaldian parte hartzera. Jakin-Mina programaren bitartez, aukera  izan dute gure ikasleek urtean zehar hainbat hitzaldi eta eztabaida zientifikoetan egoteko.  Azken ekitadia Donostiako Akuariumeko aretoan izan zen eta gure ikasle eta beste kide batzuen artean,  hainbat ordezkari […]

GEHIAGO >

Dont worry be api! azken proiektua martxan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, DBHko 1. mailako ikasleek hasiera eman diote ikasturteko azken proiektuari “Dont worry be api!”. Galdera gidaria hau da: Nola sentsibilizatuko dugu gure herria biodibertsitatearen galeraren aurrean? Gaztelupekoek, proiektua martxan jartzeko, ibilbide bat egin dute, ingurumen eskolak antolatuta, Arrasateko natur ondarean barrena, eta honako leku hauek bisitatu dituzte: Gaztelupe – […]

GEHIAGO >

Bizikleta buelta Gorputz Hezkuntzako ibilbideari agur esateko

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko Batxiko ikasleek, bizikleta gainean, agur esan diote Gorputz Hezkuntzan urte hauetan egindako ibilbideari. Asteazkenean azterketak bukatu, kaskoa jantzi eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren Urkulura.  Aurreko asteetan,  bizikletan trebatzen ibili dira Kobandin. Sasoi ona eta talde bikaina osatzen dutela erakutsi dute ikasle zein irakasleek.  Argazkiak.

GEHIAGO >
2 / 3912345...102030...Last »