Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Udalekuak prestatzen Galartzan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteburuetan Galartzako etxea bizitasunez bete da. Izan ere bertan elkartu dira datorren udan udalekuetan lanean arituko diren begiraleak eta txandetako arduradunak talde-giroa sortzeko jarduerak egiteko. Etorkizun hurbileko begiraleen lana izan da udaleku txiki bat antolatzea Galartzan bertan. Otorduak antolatu eta prestatu, ekintzak diseinatu, gaubelak prestatu… Jende gaztea, lana erruz egiteko […]

GEHIAGO >

DBH2koen Olinpiadak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Oporren aurreko azken egunean Almeneko eta Gaztelupeko DBH2koek VII. Olinpiadan parte hartu zuten Arrasaten. Goiz osoa eman zuten bertan mota ezberdinetako kirol-probak egiten. Batxilergoko ikasleak, beste behin, begirale lanetan aritu ziren. Olinpiada hau 2. hiruhilabetean lantzen dute Heziketa Fisikoko ikasgaian, hala nola, eskubaloia, floorball-a, atletismoa eta euskal dantzak. Disziplinartekotasuna ere lantzen […]

GEHIAGO >

PROI garaiari amaiera Batxilergokoek

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Gaztelupekoek eta gaur Almenekoek amaiera eman diote PROI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) garaiari. Azken aste hauetan  “Personal Trainer”, “Eraikuntza ” eta “XNO” modalitateetako disziplinarteko proiektuak landu dituzte. Albistegi kritikoa, osasun eta kirol aholkularitza zerbitzua eta behar pedagogikoei erantzungo dion proposamen arkitektonikoa sortu dituzte batxiko ikasleek. Gaztelupe eta Almeneko argazkiak.

GEHIAGO >

Ibaizabal ikastolakoek bisitan Batxilergora

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean, Durangoko Ibaizabal Ikastolako zuzendaritza taldeko hiru kide izan genituen Gaztelupen, Batxilergoan egiten ari garen eraldaketa bertatik-bertara ezagutzeko. Elena Errasti, guneko zuzendariak gidatuta, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaren bidez ikasleek nola diharduten ikusteaz gain, gazteekin egon eta hitz egiteko aukera izan zuten. Proiektuen bidez lan egitearen onurak bikain agertu zizkieten bisitariei gure gazteek!

GEHIAGO >

Ikas-bidaia aurkezten euren gurasoei

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Datorren astean, Poitiers eta Bordele aldera egingo duten ikas-bidaiaren nondik-norakoak aurkeztu zizkieten Gaztelupeko DBH 4ko ikasle ordezkariek euren gurasoei. Bisitatuko dituzten tokiez gain, bidaia finantzatzeko egin duten autogestio prozesu eta lana eman zuten ezagutzera. Bidaiaren kostearen zatirik handiena beraiek burututako ekintza eta jarritako kuoten bidez lortutakoa izan da. Aurkezpen bikaina eta […]

GEHIAGO >

Orientazioa batxi 2n: ate irekiak EHUn

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko ate irekien jardunaldiak eta, beraz, gure ikasleak bisitan joan ziren fakultate ezberdinak ikustera. Urtean zehar beste leku batzuk bisitatzera joaten dira edo gunera ekartzen ditugu informazio saioak. Ikastolan bertan daukagun heziketa zikloen eskaintzaren berri ematen zaie, esate baterako, edo MU edo Deusto eskaintzen berri […]

GEHIAGO >

Pertsona garatzeko Hezkuntza-diseinua

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur, goizeko 10:30ean, egin da Batxilergoko Gaztelupeko espazio berrien inaugurazioa. Honekin Konfiantzaren Pedagogiak bide berriak urratzen jarraitzen du eta aurreko urtean Almenen egindako lanekin, Batxilergoaren espazio eraldaketari amaiera eman dio Arizmendik ikastolak. Bertan izan dira Udaleko, Eusko Jaurlaritzako, Aldundiko eta proiektu hau aurrera ateratzen lagundu duten erakundeetako ordezkariak. Ekitaldiari hasiera emateko […]

GEHIAGO >

Idazleak ikastetxeetan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskal Idazleen Elkarteak aurrera ateratzen duen programa da “Idazleak ikastetxeetan”. Programaren helburua, idazleak eta ikasleak aurrez aurre jarriz, ikasleak euskal literaturara hurbiltzea eta gozatzea da. Honen harira, Iñaki Friera eta Iñaki Zubeldia idazleak izan ditugu ikastolan. Lehena Gaztelupeko Batxi 1ekoekin eta bigarrena Arimazubi 4. mailakoekin. Iñaki Friera idazle barakaldoarra Batxilergoko ikasleek […]

GEHIAGO >

Agenda 21 inguruan alkatesaren azalpenak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astelehenean, martxoaren 25ean, Eskolako Agenda 21eko jarraipen bilera ospatu zen Kulturaten. Iazko gaia ura izan zen eta iaz Udaletxean izandako foroan hartutako konpromisoen inguruan hitz egin zuten bertan. Honetarako, Arrasateko ikastetxe guztiak elkartu ziren, eta hauen artean, Arizmendiko Gazteluondo, Arimazubi, Santa Teresa eta Gaztelupeko guneetako ordezkariak alkatesarekin bildu ziren. Jarraipen […]

GEHIAGO >

BIDEOKLIKA, KORRIKAko bideo-lehiaketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Debagoienako Korrika batzordeak BIDEOKLIKA, KORRIKAko bideo-lehiaketa antolatu du. Almeneko LH2koek Korrikako proiektua landu dute azken egunetan. Koreografia desberdinak asmatu dituzte eta bideo polita osatu dute. Gaztelupeko DBH4ko ikaslea den Oihan Loitik ere lehiaketan parte hartu du. Ohi duen bezala, lan ederra egin du Oihanek. 21. Korrikaren abestia oinarri hartuta koreografia bat […]

GEHIAGO >
19 / 39« First...10...1718192021...30...Last »