Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBH1ekoek ikusmen murriztuaren inguruan egin dute tailerra. Begisare elkartetik ikastolako lankide ohiak diren Itsaso Nuin eta Xabier Latorre etorri ziren beste elkartekide batzuekin batera. Ekintza ezberdinak egin zituzten bai gelan eta baita patioan ere ikusmen murriztua duten pertsonen bizipenak praktikatzeko. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den ostiralean Gaztelupeko DBH 1 eta 2ko areto futboleko eta saskibaloiko finalak jokatu ziren. Urtarriletik ekainera arte ibili dira errekreo garaian txapelketa jokatzen. Areto futbolean 8 talde aritu dira eta saskibaloian, 3×3 modalitatean, 7 talde. Gainera, boleibola, futbolina, pilota, mahai tenisa eta KO-ko txapelketak ere egin dituzte. Areto futbolean irabazlea […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBH2ko ikasleak, munduko biztanleria eta honen ondorioak aztertu dituzte hiruhilabete honetan Gizarten. Honen harira bertan izan da, Ana Rodriguez, Malen Gonzalezen ama. Ana fisioterapeuta da eta UPVn adin nagusiko pertsonen bizi kalitatea heziketa fisikoa eginez nola hobetzen den ari dira ikertzen. Ikasleek garbi ikusi dute, zein garrantzitsua den heziketa fisikoa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBH2koak Madrilen egon ziren ekainaren 5etik 7ra arte ikasbidaian. Bidaiko kronika egiteko, irakasleek hurrengo bertsoak abestu zizkieten ikasleei amaieran. Argazkiak. Bukatu da bidaia bagoaz etxera, egindako guztiak Mondran kontatzera gure ohean ere atseden hartzera ta datorren astean berriz Lekeitiora. Oroitzapen politak ditugu gogoan Lagun artean bizi dugun abenturan kokakola mordoa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astea egin zuten egonaldia Baionako Bernat Etxepare institutuko 53 ikaslek Galartzako etxean. Haientzat ikasbidaia izan da eta mendebaldeko euskalkia ezagutzeko aukera. DBH4koen adinekoak izan dira hona etorri direnak; hemen, beraz, Almeneko eta Gaztelupeko DBH4 eta baita Batxiko Bazara batzordeko ikasle eta irakasleen harrera izan zuten. Gaubela eta egun pasa ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan egon dira batxi 2ko ikasleak Eibarren selektibitateko azterketak egiten. Asteazken, ostegun eta ostiralean izan dira azterketok. Urduritasuna eta tentsioa izaten dira nagusi azterketen aurretik eta nekea eta poza edo tristura egunaren bukaeran. Ostiralean, dena bukatu ostean, berriz, mundu berria irekitzen zaie begi aurrean. Emaitzak Ekainaren 13an jasoko dituzte eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko ordezkariendako arratsalde borobila izan zen atzokoa, Udalak antolatutako Kirol Sarien ekitaldian erabateko protagonista izan zirelako. Espainiako Aerobik Txapelketan egindako lanagatik Izaskun Garciak, Nahia Irazolak eta Uxue Azkuek, Arrasateko gimnastak eta Gaztelupeko ikasleak, jaso zuten ekitaldiko sari nagusia. Kirol ibilbidearen gaineko saria ere talde berera joan da. Zorionak!!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Emoki ongizate integrala, emozioak, sexualitatea, generoa eta IKTak lantzeko duela gutxi sortutako kooperatiba da. Aurreko astean Gaztelupeko DBH 2.mailako ikasleekin eta aste honetan 1.mailakoekin egin dituzte 3 orduko tailerrak eta horietan, bideojokoek erakusten dizkiguten estereotipoak izan dituzte hizpide besteak beste.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Gazteluondo eta Santa Teresako 1.mailako ikasleak kurtso amaierako irteera egin dute. Goizean Busturi aldera joan ziren eta hamaiketakoa bertako parke batean jan zuten, bertan jolas pixka bat egin eta gero, Sukarrietako hondartzaz gozatzeko aukera izan zuten, eguraldia paregabea. Bertan bazkaldu eta arratsaldean Madariaga dorretxera joan ziren. Bertan dagoen naturari buruzko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo izan zen EUSPOT lehiaketaren sari banaketa Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Aurten inoiz baino parte hartze handiagoa izan da. 18 urtetik gorakoen mailan 36 lan eta 18 urtetik beherakoenean 62, hauetatik 35 Arizmendi ikastolakoak. Edizio honetan ere Arizmendiko spotak sarituak izan dira. BHklip saria Oihan Loitik lortu du “Ez zaitez aldrebestu, […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.