Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Iñigo Sbeltza zine zuzendaria Arizmendin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, Gaztelupeko DBH 3. mailako “Ikus Entzunezko Kultura” ikasgaikoek Iñigo Sbeltza zine zuzendari, gidoilari eta editore urretxuarraren bisita izan zuten. Lehenik, bere ibilbide profesionala nolakoa izan den azaldu zien ikasleei; gero, zine mundua osatzen duten lanbideen inguruko informazio labur bat eman zien; horrez gain, jolas batzuk proposatu zituen ikasleekin pentsamendu laterala […]

GEHIAGO >

Mimarte antzezpenean alkoholaren kontsumoaz hausnartzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, Gaztelupeko DBHko 2. mailako ikasleek alkoholaren kontsumoa prebenitzeko kanpaina baten parte hartu zuten. Kulturaten, Mimarte ikuskizunaren baitan, tonu desberdinetako (komikoak, hunkitzeko modukoak….) sketxak ikusi zituzten; tonu desberdinetakoak bai, baina guztiak gazteei hausnartu arazteko oso egokiak. Sketx tarteetan, gainera, alkoholak dakarren arazoari buruzko informazioa jaso zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

DIPC zientzia jardunaldiak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, Gaztelupeko Batxilergo Zientifikoko 4. mailako ikasleak, Donostia International Physics Center, DIPCek antolaturiko Passion 4 Knowledge jardunaldietara joan ziren, Donostiara. Illart Azkarate, Gaztelupeko irakaslea, joan zen ikasleekin batera Donostiara. Jardunaldian, Jocelyn BELL BURNELL Oxford University, Erresuma Batua, Jean-Pierre SAUVAGE University of Strasbourg, Frantzia eta Juan Ignacio CIRAC Max Planck Institut für […]

GEHIAGO >

ZIG gelako ikasleen agurra Arantza Urrutiari

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, Iurretako suhiltzaileen parkea bisitatu zuten Gaztelupeko ZIG (Zeregin Ikaskuntza Gela) gelako ikasleek. Azkeneko urteetan gela horretako irakasle izan den Arantzak erretiroa hartu zuen astelehenean bertan, eta hori ospatzeko prestatu zuten txangoa. Suhiltzaileek paregabeko bisita antolatu zieten: ikasleak garabira igo ziren, tirolinan ibili, mangerak probatu, euren arropak jantzi…. Ederto ibili ziren […]

GEHIAGO >

Arantza Urrutiaren agurra

Facebook Twitter Google+ LinkedIn 40 urtez ikastolan lan egin ondoren, agur esateko ordua heldu zaio Arantza Urrutiari. Urriaren 11n egingo dio ikastolak agur ofiziala baina gaurkoan, Gaztelupen, bere lankide gertuagokoenei hamarretako ederra prestatu die. Ziur urte guzti hauetako kontu eta bizitako esperientzien inguruan hitz egiteko parada izan dutela. Argazkiak.

GEHIAGO >

Portugaleko iparraldea ezagutzera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko batxilergo 2. mailako ikasleak Portugaleko iparralde aldera joango dira ikasbidaian irailaren 22tik 27ra bitartean. Bi autobusetan joango dira, guztira 73 ikasle eta 4 irakasle. Lehenengo egunean Penaventura parkera joango dira. Bertan, paintball, alpine coaster eta horrelako aktibitateak egingo dituzte. Ondorengo geltokiak, Oporto, Guimaraes, Coimbra eta Aveiro herriak izango dira.

GEHIAGO >

Mendira indarberritzera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ohi bezala, aurten ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan mendi-irteerak egin dituzte bai Almenen baita Gaztelupen ere. Igandean ikasbidaira joango direnez, Gaztelupeko batxi 2koak izan dira mendira joan ez diren bakarrak. Beste guztiak, Murun, Urkulun, Besaiden, Uribarri Ganboan, Atxorrotzen, Kurtzebarrin, Gatz bidean…. ibili dira sakabanatuta. Ederto ibili gainera, eguraldi eta giro […]

GEHIAGO >

Ane Garciak zilarrezko domina lortu du

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteburuan Carranque kirol-hirian, Malagan, Espainiako Karate ligaren bigarren jardunaldia lehiatu zen junior eta 21 urtez azpiko mailetan. 400 bat karatekak hartu zuten parte, besteak beste, Ane Garcia, Arrasateko Saioa Karate Taldekoa eta Gaztelupeko ikaslea. Anek lan handia eginez, finalean sartu zen igandean. Finala galdu arren, merezitako zilarrezko domina lepoan bueltatu […]

GEHIAGO >

Ikasturte amaierako proiektuak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko 4. mailakoek puntarik punta ibili dira ekintza desberdinak antolatzen: LH 5. eta 6. mailako ikasleekin ginkanak, autodefentsa feminista, defentsa pertsonala Oier Uribarren ikaslearekin, Usakora bizikleta irteera, orienting tailerra, lehen sorospenen tailerra Ferixalekuan, txalaparta tailerra Mikel Egiguren irakaslearekin, LipDub grabaketa eta baita Arrasateko errekak eta inguruak garbitzen ere. Argazkiak eta LipDub […]

GEHIAGO >

Gunez gune bisitan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo Gaztelupeko DBH4ko ikasleak Olarten egon ziren bisitan eta tailer ezberdinak antolatzen. Olarteko 3, 4 eta 5 urteko haurrek goizean zehar aurpegi margoketan, mural erraldoietan, koreografia ezberdinetan… eta beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan zuten. Gainera, 5 urtekoak bisita bueltatu zieten Gaztelupekoei. Bertan, Illart Azkarate irakasleari esker kimikako esperimentu batzuk […]

GEHIAGO >
16 / 39« First...10...1415161718...30...Last »