Gaztelupe gunea Arrasate

gaztelupe
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Modalitateetako proiektuak martxan Batxin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Almeneko eta Gaztelupeko Batxi 1ekoak 2019ko modalitateetako gaiak hartzen dituzten proiektuetan hasi dira. Zer esan nahi duen horrek? Bada, bi astez ohiko orduz orduko jarduna eten eta modalitate bakoitzarekin lotutako gaia garatuko dutela. Modalitateko diziplinarteko 3 proiektu landuko dituzte: Bizikleta, Zanbulu eta Itsaso bat eta mundu bi. Irakurri gehiago.   Teknologoek, […]

GEHIAGO >

Ortutik lapikora: DBHko 4. mailakoen ikus-entzunezko errezeta

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBHko laugarren mailako dibertsifikazioko ikasleek lehenengo hiruhilekoan “Ortutik lapikora” izeneko lana burutu dute, proiektu bidezko irakaskuntzaren urratsak jarraituta. Horren bidez ortua, elikagaiak, sukaldea, osasuna… gaiak jorratu dituzte. Gainera, proiektuak aukera eman die OLH eta Gazteluondoko ikasleekin aritzeko, izan ere, amaierarako burutu duten sukaldaritza saioa (bideoz grabatutako menu osasuntsua) bosgarren mailakoen […]

GEHIAGO >

First Lego League barne txapelketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo izan ziren FLLko barne txapelketak Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte, 60 ikasle guztira, eta Gaztelupetik 8, guztira 85 ikasle. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi, Iñaki Agirrebengoa eta Mikel Egiguren eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Itsaso Arenaza irakasleak ere […]

GEHIAGO >

Euskaraldia eta Euskararen Eguna

Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi.  Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]

GEHIAGO >

Euskaraldia Gaztelupen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bazarako kideekin batera, Euskararen osasuna neurtu zuten batxilergoko ikasleak. Nerabeentzat ohikoak diren eremuak aztertu zituzten bertako euskararen erabilera zenbatekoa zen jakiteko. DBHko geletan ere izan dira behaketak egiten eta datu hauekin, ikasleengana joango dira informazioa partekatzera, azken finean, hizkuntza ohituren aldaketan dago gakoa. Eremu horiek identifikatu eta gero, Euskaraldiak irauten duen […]

GEHIAGO >

Batxilergoko 1. mailakoak Donostiako Merkataritza Ganberan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan egon dira batxi 1eko Giza Zientzietako ikasleak Merkataritza Ganberan. Bertan ikusi ahal izan dute Merkataritza Ganberan zer egiten den eta azalpenetan hainbat kontzeptu ekonomiko benetako egoeretan aplikatuta kokatu ahal izan dituzte. Nagore Iraola eta Esther Merino irakasleak izan dituzten lagun.

GEHIAGO >

Gaztelupekoen errugbi topaketa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, Mojategin, Gaztelupeko DBH 2ko ikasleek errugbi topaketa ospatu zuten. 3. urtea da proiektu  hau  ARTkoekin, Arrasateko Errugbi Taldekoekin, egiten dutena. Hilabete osoan zehar 4 saio egin dituzte talde bakoitzak eta asteazkenean, 4 taldeek topaketa batekin eman zioten amaiera. Bideoa.

GEHIAGO >

Nobel saridunekin zientziaz solasean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, Donostia International Physics Center topaketan egon ziren Batxilergoko 1. eta 2. mailako launa ikasle. Illart Azkarate eta Lurdes Qintanilla irakasleek lagunduta joan ziren Pedro Miguel Etxenikek dinamizatzen duen topaketa honetara. Bertan, Klaus Von Klitzing (1985ean fisikako Nobel saria irabazi zuen), Mairi Sakellariadou Fisikari teorikoa eta Maria Vallet-Regí (iaz Jaime […]

GEHIAGO >

Elkarbizitzarako ikasle batzordeak martxan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean elkartu ziren DBHko gela guztietako ordezkariak “Elkarbizitzarako ikasle batzordea” eratzeko. Ikaslez eta irakaslez eratutako talde horrek lan oso inportantea izango du DBHn egunerokotasunean sortzen diren arazoak  kudeatzeko eta antolatzeko orduan. Talde honetako partaideak izango dira arazoei irtenbidea topatzen saiatuko direnak. Funtzionamendurako hainbat neurri ere elkarrekin eztabaidatu eta adostuko […]

GEHIAGO >

Euskaraldiaren inguruko formazio saioa Bazarako ikasleendako

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Mari Karmen Arrieta eta Iker Agirre, Eskoriatzako eta Arrasateko Euskaraldiko koordinatzaileak, Arizmendin izan dira. Almeneko eta Gaztelupeko Bazara batzordeko ikasleei formazio saioa eman diete. Zenbait dinamika eta tresna erabili dituzte, hizkuntza ohiturak nola eraldatu trebatzeko. Saio polita egin zuten denen artean. Dinamikoa, oso, eta interesgarri eta baliagarria ere bai. […]

GEHIAGO >