Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Minbiziaren aurka EITBren maratoiaren ekimenarekin bat egin dute Gaztelupekoek ere. Ikasleak hainbat instrumentu jotzen, abesten, sudur gorriarekin… ikusi ahal izan ditugu. Irakasleak ez dira atzean geratu. Bertsioa abesteaz gain koreografiak egiten ere animatu dira. Lan hunkigarria bezain ederra. Zorionak guztioi!! Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn 3. postua lortu zuten larunbatean Ariizmendi Gaztelupeko Abesbatzako kideek Santo Domingo de la Calzadako XXIX. Gabon kanten txapelketan. Gaztelupeko 37 kantarik Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Burgosko beste 9 taldeekin lehiatu ziren. 2 gabon kanta abestuko zituzten: “Neguko Mari” David Azurza konpositore Tolosarrarena eta “Gau ilunak ez badu” Xabier Sarasola konpositore […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBH4ko 100 bat ikasle Bizkaiko Zugastieta- La Arboledan egon dira Gizarten lantzen ari direnak ezagutzeko. Industrializazioa garaian meategiz inguratutako auzo honek Euskal Herrian izan zuen garrantzia ikusi zuten bertatik bertara. Bertako adituekin ibilalditxoa bat egin zuten inguruak bisitatzeko. Sasoi hartako lanbideen eta auzoaren ezaugarriak ere ezagutu zituzten. Euskal Herriko langile […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBH3ko ikasle batzuk Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, abenduaren 10ean poster bat osatu zuten musika arloan. John Lennonen “Imagine” kantua entzun, hitzak aztertu eta ikasleek kantuaren esaldi bana idatzi zuten paperetan. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur abiarazi den Durangoko Azokan Ekiñe Casado, Izar Ruiz de Austri eta Maite Lizundia Gaztelupeko ikasleak, Haritz Olaeta oñatiarrarekin batera grabatutako “Erraietan” kanta jasoko duen diskoa izango dugu eskura. EHko Trikitixa Elkartearen diskoaren abesti bat da laukoteak grabatu duena, 3. maketa lehiaketan aurkeztu ondoren.. Durangora hurbiltzeko asmorik izanez gero, horra hor […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan, Gaztelupeko DBHko laugarren mailako ikasleak Gazteluondo, Arimazubi eta Santa Teresako seigarren mailako ikasleekin izan dira ingeleseko ikasgaian jasotako gaiak aurkezten. Hiruhileko honetan DBHko laugarrenekoek Zortzigarren probintzia izeneko unitatea landu dute ingeles ikasgaian, eta bertan Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunez eta migrazioaz aritu dira. Gaztetxoek interesez jarraitu dituzte azalpenak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Datorren martitzenean ospatuko dugun Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan BAZARAko kideak ari dira dagoeneko motorrak berotzen. Batxilergoan guztira 60 laguneko taldea dago, borondatez batzorderako izena emanda. DBHn, berriz, gela bakoitzeko bi kide, gelako ordezkari gisa. Egun inportantea da gure ikastolan Abenduaren 3a. Ederto ospatuko dugu! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Daiteke gizarte aholkularitza taldeak, genero indarkeriari buruzko lau orduko tailerrak eman dizkie Gaztelupeko 3. eta 4. mailakoei. Enplegu, berdintasun eta formazio arlotan egiten du lan Daiteke-k. Saio honetan, prebentzioan jarri dute indarra. Martxoaren 8 aurretik, beste bi orduko saioa egingo dute maskulinotasunaren eta autodefentsaren inguruan.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan elkartuta egon dira Aretxabaletako Otaloran gura ikastolako 16 lankide Riedulab aholkularitza taldeko bi kiderekin. Lan-talde honen helburua beste urrats bat da LH5-6 eta DBH 1-2 ikasturteetarako sortzen ari garen eraldaketa prozesuan. Asteotan izena jarri diogu, gainera etapa horretarako proiektuari; BATU. Kontua da, Otaloran elkartu den taldean 3 gauza uztartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain arte ERDU, GURA, IZEN eta PRO osatzen zuten Arizmendiko egitasmo pedagogikoa. Kide berria jaio da familian: BATU. BATU bi etapa batuko dituen egitasmoa da, LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa hain zuzen ere. Duela 10 urte, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago da BATU. Lehenengoa Haur Hezkuntza […]