Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolako Batxilergoko proiektu eraldatzailea ezagutzeko hurrengo apirilaren 14an bilera informatiboak egingo dira online. Almenekoa 17:30ean izango da eta Gaztelupekoa 18:30ean. Bilera hauetan parte hartzeko hurrengo formulategia bete beharko da apirilaren 6a baino lehen.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan den astean aurreratu genuen bezala, astean zehar, eta bereziki gaur, Arizmendi ikastolak bat egin du AEK-k antolatutako Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimenarekin, eta jai giro ederrean ospatu dira Korrika Txiki sinbolikoak ikastolaren gune desberdinetan. Jaiaz gozatzeaz gain, AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa ere egin da. Bildutakoari buruzko informazio […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lehen Hezkuntzako 6. mailarako eta DBHko 2. mailarako BATU proiektuaren materiala ekoizten ari den lantaldeak urratsak ematen jarraitzen du hurrengo ikasturtean ezarriko diren PROIen prototipoen ekoizpenean. Asteazkenean Unai Legardak eta Jaione Uriartek, BATUko arduradunek, Ibon Goitia Lekeitioko ikastolako zuzendaria, Ritxi Abril eta Jon Akarregi DBH eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn MUk aurten lehenengoz antolatu duen MONDRAGON CITY CHALLENGE lehiaketan, Gaztelupe guneko bi talde bigarren faserako hautatuak izan dira: EKM S. KOOP eta IZAERA HUMANISTIKOA hain zuzen ere. Lehiaketa honetan 7 herrialdeetako 279 ikaslek parte hartu dute bi kategoria desberdientan. 16 eta 18 urte bitarteko kategorian 10 talde baino ez dira aukeratu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko 4. DBHko Dibertsiko ikasleak bukatu berri den hiruhilekoan egin duten Elkartasun tallerrari amaiera emateko Donostiako Tabakaleran izan dira AGIFES, Buru Osasun Arazoa duten elkarteko lagun berriekin mahai jokoetan jolasten. Buruko gaisotasunak zer diren landu dituzte gelan, eta horiek pairatzen dituzten pertsonek egungo gizartean nola aurre egiten duten bertatik bertara ikusteko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskal Giroan Jolasean ekimenaren harira, azken aste honetan herri kirolen inguruko saioa izan dute DBH1.mailako ikasleek. Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaren eskutik jaso dituzte saioak bai Almen eta baita Gaztelupe gunean ere. Baserriko lanetatik eratorritako jarduera hauen jatorrian sakontzeaz gain, froga desberdinetan jarduteko aukera izan dute gure ikasleek; hala nola, txinga […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergoko ikasleek Oxford B2ko azterketa egiteko aukera izan zuten astelehenean. Aurten egiten den bigarren deialdia da, aurrekoa abenduan izan zen. Hurrengo aukera ekainean izango dute ingeleseko B2 titulua atera nahi dutenenek.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batxilergokoak proiektu berri batean murgilduta daude: XNO, Personal Trainer eta Eraikuntza. Ikastetxe baten espazioa diseinatu beharko dute, entrenatzaile profesionalen enpresa bat sortu eta albistegi bat egin. Ibilbide teknologikokoek ikastetxe baten espazioa diseinatuko beharko dute, energetikoki eraginkorra eta pedagogia berrietara egokitua. Horretarako, kalkuluak egiteaz gain, planoak irudikatu beharko dituzte espazio hori behar […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko 4.DBHko Dibertsiko ikasleak ikasturte honetan garatzen ari diren bigarren tallerrean, batetik, HHko eta LHko hiru gunetan jostailu eta ipuinen jasoketa egin dute. Jasotako jostailuak eta ipuinak Caritasera eraman dituzte. Agurne Juldain, bertako arduradunaren eskutik Caritas zer den eta bertan egiten dituzten guztiak ezagutzeko aukera izan dute gazteek. Ikasleek han egiten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur goizean Gaztelupeko DBH4ko ikasle talde bat Galdegazte saiorako elkarrizketa grabatu dute Goienan. Idoia Asurmendi aramaiotarra izan dute gonbidatu, eta izugarrizko sorpresa hartu du bere senitarteko eta kultura munduko ezagunen bideoak eraskutsi dizkiotenean. Uxue Arregi, Sara Yan Azkarate, Malen Gonzalez, Alaitz Sanchez eta Itxaso Plazak osatu dute taldea, eta Goienatik esan […]