Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehean, Arizmendiko Lehen Hezkuntzako 1-4 maila bitarteko ikasleen gurasoek Gozamenezko irakurketari buruzko formazioa jasotzeko aukera izan zuten Intza Alkainen eskutik. Intzak, irakur zaletasuna sustatzeko gomendio batzuk eman zizkien. Horretaz gain, berak ekarritako liburuak ikutu, irakurri eta horietaz gozatzeko aukera izan zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBHko hirugarren mailako ikasleek, Heziketa Fisikoa ikasgaian hainbat trebetasun landu ondoren, postu ugariz osatutako feria antolatu zuten atzo Gaztelupen. Ikasle nagusiek denetariko jolas guneak jarri zituzten: malabarak, punteria eta trebezia jolasak… eta baita dotore mozorrotu ere. Gonbidatu gisa Arimazubi, Gazteluondo zein Santa Teresako ikasleak izan zituzten. Argazkiotan ikus dezakezuenez, ederto […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilaren 29an, Arizmendiko Osasun Heziketa Ziklokoen eta Gurutze Gorrikoen bisita izan zuten Gazteluondoko 3. ziklokoek. Lehen sorospenen inguruan aritu ziren, teoria eta praktika landuz. Bizitzarako oso baliagarria da eta. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn BATU Proiektu Pedagogiko berriaren diseinua amaitu ondoren ekoizpen fasera pasatzeko ordua heldu da: otsailean LH5n eta martxoan DBH1n egingo da. Horretarako, PROI metodologiari buruzko formazioa jasotzen ari dira ekoizpenean arituko diren LH eta DBHko irakasleak, Agurtzane Mujika eta Mireia Muruamendiaraz Berrikuntza Pedagogikoaren Lantaldeko kideen eskutik. Guztira 28 irakaslek hartu dute parte […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko 2.mailako ikasleak unibertsoaren gaian murgilduta ibili dira azken hilabetean eta gaia amaitutzat emateko gurasoentzako ikuskizuna egin zuten abenduak astelehenean. Unibertsoaren sekretuak kontatzeaz gain dantza ere egin zuten!! Primerako ikuskizuna izan zen!! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko hainbat familia eta irakasle lantaldetan ari dira euskararen inguruan hausnartzen. Iazko martxoan abian jarritako ekimena,Gazteluondoko euskararen erabilera eta kalitatearen kezkak bultzatuta, bere fruituak ematen hasi da. Hiru lantalde antolatu dituzte: 1) Lehiaketak, txapelketak, jolasak. 2)Transmisioa nola egin? 3) Euskarazko bilduma. Dagoeneko taldeak martxan daude eta hau izan da egindako lehen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astearte eta ostegunean Gazteluondoko 1 mailakoak Olartera eta Umezaintzara hurbildu ziren azken hilabete honetan lantzen aritu diren Dinosaurioen inguruko aurkezpena egitera. Txalotzeko aurkezpena eta giroa sortu zuten: abesti, dantza eta guzti!!! Arratsaldean gurasoei aurkeztu zien ikasitako guztia eta txalo zaparrada artean bukaera eman zioten proiektu honi!! Gora Gazteluondoko txikiak! Olarteko eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan elkartuta egon dira Aretxabaletako Otaloran gura ikastolako 16 lankide Riedulab aholkularitza taldeko bi kiderekin. Lan-talde honen helburua beste urrats bat da LH5-6 eta DBH 1-2 ikasturteetarako sortzen ari garen eraldaketa prozesuan. Asteotan izena jarri diogu, gainera etapa horretarako proiektuari; BATU. Kontua da, Otaloran elkartu den taldean 3 gauza uztartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain arte ERDU, GURA, IZEN eta PRO osatzen zuten Arizmendiko egitasmo pedagogikoa. Kide berria jaio da familian: BATU. BATU bi etapa batuko dituen egitasmoa da, LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa hain zuzen ere. Duela 10 urte, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago da BATU. Lehenengoa Haur Hezkuntza […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.