Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresa eta Gazteluondoko 6. mailakoak Nabartera joan ziren aurreko astean. Egonaldian zehar, askotariko ekintzak egin zituzten: Senpereko lakua bisitatu eta bertan bazkaldu, eta arratsaldean Bidarraiko errekan rafting egin zuten. Ondoren, Narbarteko aterpetxera abiatu ziren, bertan gaua pasatzera. Ostiralean berriz, Bertizeko abentura parkean, zuhaitzetan ibili ziren goiz aldean eta bazkaldu ostean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, Gazteluondoko lehenengo mailako ikasleak Olartera joan ziren bisitan. Bisita egiteaz gain, 5 urteko ikasleei ikasitako bi abesti abestu zizkieten. Ondoren, Olartekoak izan ziren abestiak abestu zituztenak eta horrela pasa zuten asteleheneko goiza. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondon 6.mailako ikasleei agur esateko hainbat ekitaldi egin zituzten asteazkenean. Lehenik eta behin, guneko arduradunak hitz batzuk eskaini zizkien hemendik aurrera biziko duten etapa berri honetan indarrak izan dezaten. Jarraian, aurreskua dantzatu zieten ikasle talde batek. Honen ostean, lehenengo mailakoek norberaren bidelagunari opari bana eman zioten, urte honetan egin duten lana […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arrasate musikaleko 3. mailako ikasleek, Asun Azurmendi gitarra andereñoa eta Ohiane Altunaren gidaritzapean, saio polita eskaini diete Gazteluondoko 2. eta 3. mailako ikasleei. Gitarra zer den ikusteko aukera izan dute eta bien artean, haurren galderak eta zalantzak argitzen aritu dira. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean tronpeta ikuskizun batez gozatzeko aukera izan zuten Gazteluondoko 1. eta 2. mailako ikasleek. Arrasate Musikal eskolako irakasle den Edorta Ayastui izan zen, 2.mailako tronpeta jotzaileekin batera, emanaldi txiki bat eskaini zuena. Hasteko tronpetaren ezaugarriak azaldu zituen eta ondoren ikasleek abesti bana jo zuten. Gazteluondoko ikasle batzuk tronpeta jotzeko aukera ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko 6.mailako ikasleak, “Agur Gazteluondo” izeneko proiektua burutzen ari dira. Bertako helburua mural bat diseinatu eta egitea da, horretarako Arrasateko mural ezberdinak aztertzeaz gain hainbat muralista gonbidatu dituzte zalantzak argitzeko. Maiatzak 29an Lexuri eta Joana hurbildu ziren eta Maiatzak 31n Helena hurbilduko da. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko edizioetan bezala, larunbat honetan bete egin zen Amaia Antzokia Arizmendi ikastolak antolatutako Eskolarteko Abesbatzen 31. Topaketa ikusteko. Guztira izan genuen: musika, umorea, koreografiak, raperoak… Arratsaldeko 5etan aretoko argiak itzali eta Amaia Antzokiko pantaila handian Peru Arrese, Gazteluondoko ikaslea, eta Txomin Maidagan, Gaztelupekoa, agertu ziren ekitaldiari hasiera emateko. Tarteka ekitaldia eten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arrakastatsua izan da AED elkarteak antolatutako Literatur Lehiaketako sari banaketa Arizmendi ikastolako ikasleentzat. Sari ugari jaso zituzten atzo Kultruaten ospatu zen sari banaketan. Sarituak eta ikastolakoak nortzuk izan diren zerrenda honetan. Zorionak guztioi!!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero bezala, herriko ikasleek Agenda 21 egitasmoaren baitan landutakoak Arrasateko zinegotziei helarazi zizkieten asteartean egindako plenoan. Aurtengo gaia baserria izan da, eta horrekin lotutako hainbat irteera eta azterketa egin dituzte Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneetako ikasleek, Arrasateko beste ikastetxekoekin batera. Arrasaten 200 baserri inguru daudela ondorioztatu dute Agenda 21 […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilean, DES erakundeak antolatutako jardunaldietan, Kirola eta ohitura osasuntsuaren kontzientzia sortzeko aurkeztutako proiektuetariko bat da No elevators day. Aste honetan Arizmendiko hainbat guneetan igogailua alde batera utzi eta erronka politak jarri dituzte ohitura hauek sustatzeko. Lehenik eta behin, ikasleek 8milako 14 mendiak ikasi zituzten. Ikasleek zenbat metro egiten zituzten jakiteko zotzak […]