Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iritsi da Euskaraldia, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko garaia! EUSKALDUNTASUNA Arizmendi ikastolako pertsona-ereduaren ezaugarrietako bat da. Ikastola euskaraz sortutako eskola da, euskararena eta euskararentzat; herriarena herriarentzat. Hori guztia BAZARA batzordeak lantzen du, ikasle eta irakasleez osatutako foroa. BAZARAko ikasleen batzordeek hainbat ekimen egiten dituzte gazteen euskararen erabilera areagotzeko. Horren erakusgarri, herriko euskara […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskaraldirako astebete geratzen denean Arizmendi ikastolako irakasle, profesional, ikasle eta gurasoek bat egin dute Euskaraldiarekin. Anima zaitez eta eman izena! Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtearen hasierak sentsazio asko dakartza berekin: urduritasuna, ziurgabetasuna, ilusioa, poza, lagunekin eta irakasleekin berriz elkartzea… Are gehiago ikasturte honetan, hainbeste denbora ikastolara joan gabe egon ondoren. Berezia eta bizia izan da guztiontzat: irakasleentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Arauak eta protokoloa bete beharra, azken orduko aldaketak eta egokitzapenak, beldurrak… Eragozpen guztien gainetik, poza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ekainaren 18an HHkoentzat HOGEILEKU martxan jarri bazen, lana bateratzeko zailtasunak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua, astelehen honetan Lehen Hezkuntzakoak izan dira ikastolara itzuli direnak. Almen, Arimazubi eta Santa Teresan elkartuko dira uztaila osoan zehar. Guztira 90 ikaslek baino gehiagok eman dute izena. Segurtasuna bermatzeko, hainbat taldetan banatu dira, batzuk goizez eta besteak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondo eta Arimazubiko 4. mailakoek, berrogeialdian, ipuin bat sortzen aritu dira meet bidez. Ipuinak sortzeko orduan, ilustrazioak aukeratu behar izan dituzte. Eta zorionekoak! Aukeratutako ilustrazioen sortzaileekin, Artur Laperlarekin eta German Ycobalzetarekin, online egoteko aukera izan dute. Ikasleek aukeratutako ilustrazioak erakutsi dizkiete, eta haiek, era berean, hainbat aholku eman dizkiete ilustrazioak egiten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ointxe Arrasateko saskibaloi taldearen bisita izan zuten ostiralean Gazteluondon. Bertan Euskara, kirola eta saskibaloiaren inguruan hitzaldia eman zieten 2. mailako eta 3. mailako ikasleei. Euskaraz hitzegitearen garratziaz eta honek kirol elkartean duen garrantziaz jabetzeko aukera eman zieten Gazteluondo guneko ikasleei. Horren ondoren Ointxe saskibaloia elkarteko maila desberdinetako kirolariekin saskia probatzeko aukera […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko 1.mailako ikasleek Gorputza zain dezagun proiektuan murgilduta daude. Aste honetan, bi ikasleen senitartekoa den Maialen Aranegiren bisita izan dute. Bera fisioterapeuta da eta gorputza zaintzeko argibide batzuk eman dizkie: bizkarreko arazoak ez izateko, postura ezberdinak landu, luzaketak…Horretaz gain, buruhezur zein bizkarhezurra erakutsi eta hauen inguruko azalpenak eman dizkie. Amaitzeko, haurrek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehean, Arizmendiko Lehen Hezkuntzako 1-4 maila bitarteko ikasleen gurasoek Gozamenezko irakurketari buruzko formazioa jasotzeko aukera izan zuten Intza Alkainen eskutik. Intzak, irakur zaletasuna sustatzeko gomendio batzuk eman zizkien. Horretaz gain, berak ekarritako liburuak ikutu, irakurri eta horietaz gozatzeko aukera izan zuten. Argazkiak.