Facebook Twitter Google+ LinkedIn Olarteko bost urtekoek eta Gazteluondoko lehenengo eta bigarren mailakoek musikaz gozatzeko aukera izan dute berriz ere. Aretoan ikasle taldetxo batek, Arrasate Musikaleko irakasleen laguntza tarteko, emanaldia eskaini zuten. Gainerako ikasleek gozatzeko ez ezik, musika tresna horiek gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute. Eskerrik asko Arrasate Musikaleko irakasle Edorta, Karmele eta Zigorrri! […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn S. Teresa eta Gazteluondoko bigarren mailako ikasleak, ziklo amaierako irteera dela eta, aste honetan Lekeition izan dira gau bat pasatzen.. Lehenengo egunean, Lekeitio ezagutu zuten eta oinez Garraitz uhartera joan ziren. Arratsaldean, berriz, Santa Catalina itsasargia bisitatu zuten. Bigarren egunean, arraunean ibili ziren. Primeran pasatu zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Erroma eta Grezia gaiari bukaera ederra emateko, Gazteluondoko lehenengo mailakoek bisita bitxia izan zuten. Koldo Ortegaren bisita (Aitz Ortega ikaslearen aitttitta) izan zuten. Koldo garai bateko erromatar jantzita agertu zen hitzaldia ematera. Erromari buruzko kontu asko zituen kontatzeko, eta ikasleak aho zabalik egon ziren hari entzuten. Ederra arratsaldea! Eskerrik asko, Koldo! […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko seigarren mailako bidelagunek lehenengo mailako ikasleei beraiek asmatu eta sortutako ipuin bana oparitu berri diete. Oparitu ez ezik, biek batera ikusi eta irakurri ere egin zuten. Ondoren, lehenengo mailakoek irakurgai horiek Umezaintza eta Olarteko txikiei kontatzeko baliatu zituzten. Ibilbide bikoitza eta aberatsa ipuintxoena! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, eguena, Gazteluondoko bigarren mailakoak GOIENAn izan ziren. Telebista ez ezik, irratia, erredakzioa, bulegoak… bisitatu zituzten, eta bertakoek Puntua zein Goiena aldizkaria nola egiten duten azaldu zieten. Denetariko azalpenak jaso zituzten interes handiz. Argazkiei begira, badirudi kamera aurrean eta atzean ederto pasatu zutela!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtean zehar bertsolaritzako saioak jaso dituzte Gazteluondoko ikasleek, eta orain iritsi da egindako lana plazaratzeko momentua. Duela bi aste, laugarren mailakoak igo ziren Amaia Antzokiko oholtzara; aurrekoan, bosgarrenekoak eta datorren astean, berriz, seigarren mailakoen txanda izango da. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondoko lehenengo eta bosgarren mailakoek sexu- eta genero-aniztasuneko bi formazio saiotan parte hartu berri dute. Bertan, besteak beste, pertsonak ezberdinak garela eta ezberdintasunak onartu behar ditugula aztertu dute. Formazioari bukaera emateko denon artean horma-irudi ederra sortu zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hauek dira gure ikasleen artean saria jaso dutenak: Santa Teresakoa Maren Tena (ipuina), Maren Tena eta Josune Nieto (poesia) eta Maren Tena eta Miriam Moya (bertsoa). Gazteluondoko Alaitz Etxebarria eta Lide Azkarate. Almeneko Kattalin Linazisoro (ipuina), Malen Basabe, Haizea Arana eta Oihana Arana (bertsoa) eta Esti Benitez (poesia). Gaztelupetik, azkenik, Olatz […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero bezala, bosgarren mailako ikasleek mural lehiaketan parte hartu dute aurten ere. Bertan hemendik 50 urte barru Arrasate nola ikusten duten irudikatu dute. Ia zortea duten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, maiatzaren 4an Eneko Garaialde idazlea eta ipuin kontalaria Gazteluondoko hirugarren mailakoengana hurbildu zen eta beldurrezko hainbat ipuin kontatu zien. Neska-mutikoek izugarri gozatu zuten. Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.