Facebook Twitter Google+ LinkedIn Musika eskolako biolentxelo irakaslea den Igor etorri zen atzo Gazteluondora, 3.mailako Marixe ikaslearekin pare bat abesti jotzera. Biolontxeloa ezagutu eta jotzeko aukera izan zuten gure ikasleek! Irudiak. Eskerrik asko Igor! Testua: Gazteluondoko taldea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Mondragon Unibertsitateak antolatutako zientziaren asteko egitarauaren baitan, arrautza jaurtiketa txapelketan hartu dute parte Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, lurrera osorik heltzea izan da. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klaseetan azpiegiturak sortu behar izan dituzte, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte hasierako ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure guneetan! Gazteluondoko LH 1ekoak Garagartza aldera egin zuten txangoa. LH 2koak, berriz, Udala auzora igo eta bertan pasatu zuten goiza. Arimazubiko LH 3 eta 4koak, Arrasateko ospitale atzetik Kurtzetxikira igo, bertan hamarretakoa jan, eta ondoren Bedoñara jaitsi ziren. LH 3 mailako ikasle baten amonak, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan berrikuntza betean murgilduta gaude azken urteotan. 2009an hasi zen Uribarri gunean, eta ondoren beste etapa batzuetara hedatu zen. Eraldaketa pedagogikoak, eraldaketa arkitektonikoa ekarri du, ikaskuntzak testuinguru berri bat behar duelako. Ikasturte honetan Gazteluondo, Almen eta Arimazubi guneak berriztu eta BATU egitasmo pedagogikoa abian jarri dugu. Ikasleak hasi dira espazio […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolan, bizitzen ari garen eraldaketa pedagogikoaren zerbitzura dauden konfiantzazko espazioak sortzen ari gara. Honen erakusle dira Gazteluondo, Arimazubi eta Almen guneetan estreinatu berri ditugun eremu berriak. Hauek LH 5-6 eta DBH 1-2 etapak batzen dituen BATU egitasmo pedagogiko berriari erantzuten diote. Ikastola ezberdin batekin amesten dugulako!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte honetan, BATU egitasmo pedagogikoaren lehenengo elementuak esperimentatu ditugu Lehen Hezkuntzako 5. eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan eta honi TRE-BATU izena jarri diogu. Ikastola aurrera eramaten ari den eraldaketa pedagogiko honi jarraipena emateko, hurrengo urtean BATU egitasmoa lau mailetara zabalduko da eta LH 5. mailatik DBH 2. mailara hedatuko da. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn LHko 5.mailako ikasleak Osasuntuber izeneko PROIa lantzen aritu dira. Nola sortuko dugu YouTubeko bideo bat ohitura osasungarriak sustatzeko? galderari erantzuteko, amaierako produktu moduan jarraian ikusi ditzakezuen YouTuberako bideoak sortu dituzte. Proiektuan zehar, ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeko aukera izan dute eta baita sare sozialen inguruko iritzi kritikoa garatzen hasteko ere. Hemen gela […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ekaineko azken aste honetan, LHko gune guztietako ikasleek, Piktoidazketaren metodologiari bukaera eman diote sortutako ipuinaren ospakizunarekin. Ikasleek Aste Santuetatik bueltan, beraien argitalpenaren sorkuntzan, idazketan, maketazioan eta ilustrazioan ikasitakoa aplikatu dute eta irakasleak beraien sormen-prozesu honetan bidelagun izan dira. Emaitza oso polita izan da eta ospakizuna be gustokoa! Lan bikaina! Ondo pasau […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondo guneko 1.mailako ikasleak aste honetan Andres udaltzaingoaren bisita izan dute. Andresek udarako gomendio batzuk eman dizkie ikasleei, hala nola, galdu ezkero zer egin eta oporretan bidaiak egiterakoan kotxean nola jokatu esate baterako. Honetaz gain, bizikletaren eta patinetearen erabilera egiterakoan kaskoa jartzea derrigorrezkoa dela azaldu die. Zebrabideetan nola pasa behar den […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Musika arloari amaiera emateko 3. eta 4. mailako hainbat ikaslek Beethovenen 5.sinfoniari lagundu diote erritmograma baten bitartez eta Gazteluondoko beste hainbat ikasleri eskaini diote ikuskizuna. Artistak! Bideoa.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.