Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lanbide Heziketan izen-emate epea ekainaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Egun horietan Goi eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan (Ferixalekua gunea) eta Oinarrizko Lanbide Heziketan (Zaldibar gunea) eman ahal izango da izena. Bi aukera daude tramitea egiteko. Lehena, gune bakoitzeko idazkaritzetan (goizetan). Ezinbestekoa da NAN eta maskarilla ekartzea. Bigarren aukera, ONLINE Eusko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Egoera berrira egokituz, aste honetan ate irekiak online egin dituzte Lanbide Heziketan. Asteartean, Gizarte eta Kirol Animazioren Irakaskuntza eta Mikroinformatika zikloenak egin ziren, eta asteazkenean, Erizaintzako Zaintza Osagarriak eta Osasun Larrialdikoak. 130 lagunek baino gehiagok eman dute izena Arizmendi Ikastolak eskaintzen dituen lau heziketa-zikloetako ate irekietan. Gogoratu aurrematrikula epea ekainaren 1etik […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn ArizmendiPro-k ere Heziketa Zikloen ate irekiak ONLINE egingo ditu. Bi egunetan izango dira, maiatzaren 20an eta 21ean, arratsaldeko 18:00etan. Arizmendi Ikastolako Heziketa Zikloak lan esparruarekin duten lotura estuagatik eta ikaste-eredu praktikoagatik desberdintzen da. Guztira lau dira Arizmendin eskaintzen ditugun Zikloak eta, guztiak, lanerako bidea egiteko geltoki bat dira. Informazio gehiago.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lanbide Heziketako Osasun Ziklokoek osasun-materiala eman diete Arrasate, Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleei, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako nagusien egoitzei, Aretxabaletan dagoen anbulantzia-baseari eta baita ikastolari berari ere. Banatutako materiala: 41 maskara zurrun, 26 maskara kirurgiko pantailekin, 50 paperezko maskara, 65 mantal kirurgiko, 400 txano kirurgiko, 100 galtza-kirurgiko eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolako beste etapetan lez, Lanbide Heziketan ere ametsetan hasteko gogoarekin daude. Hori dela eta, aurreko astean hasi ziren ziklo guztietakoak Erronketan Oinarritutako Metodologiako inguruko formakuntzan. Formakuntza Tolosako LBHko Inmakulada ikastolako adituak eman zuen. Ikasturte honetako helburuak egiten dituzten lanei forma eman eta proiektu edo erronka bezala lantzea eta erronka berriak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Konfiantzaren Pedagogiaren markoan etengabeko aldaketan bizi da Arizmendi ikastola. Eredu pedagogikoak kudeaketa ereduan ere aldaketak eskatzen ditu. Eta horretan ari dira Arizmendiko zerbitzuetako profesionalak. Atzo Ferixalekuan MEPko Unai Eloza eta Ane Sanchez aholkularien eskutik formazio saioa izan zuten. Bertan, antolaketa, ekoizpena, talde lana, informazioaren kudeaketa eta beste hainbat gai landu zituzten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean, Lanbide Heziketako GIKAI, Erizaintzako Zaintza Osagarriak eta Osasun Larrialdietako ikasleek Retinosis Gipuzkoa Begirale elkarteak ikusmen murriztua duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko egin duten erakusketa interaktiboan parte hartu zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, Mikroinformatikako 1. mailakoak bisitan izan ziren MGEPn. Bertan, erabiltzen duten prozesamendu azpiegituraren eta sarearen zati bat ikusi ahal izan zuten. Gainera, iaz Ferixalekutik MGEPera ASIER Goi Mailako zikloa egitera joan ziren ikasleen eskutik zikloaren inguruko zuzeneko informazioa jaso zuten. Ondoren, MGEPak eskaintzen duen Robotikako Heziketa Zikloen berri izan zuten. Bisitan […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.