Ferixalekua gunea Arrasate

Ferixalekua
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Ikasturte hasierarekin, ekintza bereziak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten ere, ikasturte hasierarekin ekin diogu ekitaldi bereziei. Almen zein Ferixalekuko mikroinformatika eta larrialdietakoak, bailarako mendi tontorrak bisitatzen ibili dira. Kurtzetxiki, Urbia, Muru, Atxorrotx, San Adrian, Gatzaga, Urkulu, Aranguren, Kurtzebarri, Elizabarri… Hamaika txokotan ikusi ahal izan dira gure ikasleak! GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) heziketa ziklokoak, urtero legez, taulak hartu […]

GEHIAGO >

Ikastola BIZITZAZ bete da berriz!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udako oporrak bukatu dira eta Ikastola bizitzaz bete da berriz. Ilusioa, urduritasuna, poza, beldurra, konfiantza, ez-jakintasuna… Mota guztietako zirrarak bizi izan ditugu ikasgelatan; guztiak, ondo etorriak. Pandemia hasi zenetik bigarren ikasturtea da abiatzen duguna. Protokoloei eutsiz eta aurreko urtetako esperientzia aintzat hartuz, etor daitezkeen aldaketei aurre egiteko prest gaude. Ilusio eta […]

GEHIAGO >

Zure lanerako bidea!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, maiatzak 31, irekiko da Lanbide Heziketako aurrematrikula epea eta ekainaren 18ra arte luzatuko da. Lanerako bidea Arizmendi Ikastolan egiteko lau Heziketa Ziklo eskaintzen dira: Erizaintzaren Zaintza Osagarriak, Osasun Larrialdiak, Mikroinformatika eta Gizarte eta Kirol Animazio Ikaskuntza. Ziklo bakoitzeko proiektuak bertatik bertara ezagutzeko asteartean egin zituzten ate ireki presentzialak.  LAU HEZIKETA […]

GEHIAGO >

Maiatzaren 25ean ate ireki presentzialak Lanbide Heziketan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Kirola gustuko duzu? Eritzaintzako profesionala izan nahi duzu? Informatikaren arloan lan egin nahi duzu? Osasun-larrialdietako profesionala izatea eta lehen lerroan lan egitea nahi duzu? Zatoz hurrengo asteartean, maiatzak 25, atsaldeko 5:30etan Ferixalekua gunera Lanbide Heziketako ate ireki presentzialetara. Bertatik bertara ezagutuko dituzu Arizmendi ikastolak eskaintzen dituen Heziketa Zikloak. Eman izena.

GEHIAGO >

Maiatzak 4 eta 5: Lanbide Heziketako ate irekiak online

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gure eguneroko bizitzako alderdi batzuei pandemia honek balioa eman badie, osasuna, kirola eta teknologia izan dira. Horren ondorioz, Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketak eskaintzen dituen heziketa-zikloak oso erakargarriak dira etorkizunean lan-irteera izateko. Ate irekietan izen ematea: – GIKAI eta Mikroinformatika: asteartea, maiatzak 4, 18:00 – Erizaintza eta Osasun Larrialdiak: asteazkena, maiatzak 5, […]

GEHIAGO >

Espazioa, ongizatea eta ikaskuntza eskolan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn GRAO editorialak eskolako espazioaren, ongizatearen eta ikaskuntzaren arteko harreman positiboari buruzko monografikoa argitaratu du Aula de Innovación Educativa argitalpenean. Beste esperientzia batzuekin batera, J.Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendari nagusiak Arizmendi ikastolak 2009tik aurrera bizi duen hezkuntza eraldaketaren relatoa egin du. Azaldu du, halaber, ikastolak, Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, pertsona-eredu komunitarioa garatzen laguntzen […]

GEHIAGO >

Udalekuetan izen ematea zabalik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Apirilaren 21etik 28ra egongo da zabalik Arizmendi ikastolako Udalekuetan izena emateko epea. Bizi dugun egoera dela eta aurten oso beharrezkoa ikusten du ikastolak ikasleei udalekuetara joateko aukera eskaintzea: lagun artean ondo pasatzera, ingurune naturalaz gozatuz eta aisialdi euskaldun hezitzailea bidelagun. Plaza kopuru erdiak izango dira aurtengoan eta izen emate gehiago egonez […]

GEHIAGO >

CORONAVIRUSetik isolatzeko babesa 

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Lanbide Heziketako Erizaintzako ikasleek Norbera Babesteko Ekipamenduaren (EPI) gaia garatu dute, bai eta horiek erabiltzeko irizpideak ere COVIDaren esposizioaren aurrean. Pandemiaren ondorioz, irakasgai berria eta berezia da. Aurreko ikasturtean online eman zuten ekainean, eta konfinamenduaren ondoren, tailer praktiko labur bat egin zuten. Tailer hauetarako, oso lagungarria izan zen aurreko urteko martxoan […]

GEHIAGO >

Mikroinformatikakoak MGEPn bisitan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Opor aurretik Lanbide Heziketako Mikroinformatikako 1.mailako ikasleak Mondragón Goi Eskola Politeknikoan bisitan izan ziren. MGEPko goi mailako heziketa zikloko Informatiko titulua,  ASIR,  Sareko informatika Sistemen administrazioko  eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakasle eta ikasleek egin zieten harrera. Bideoa eta informazio gehiago.

GEHIAGO >

Bultza EUSKARA! Bultza KORRIKA!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan den astean aurreratu genuen bezala, astean zehar, eta bereziki gaur, Arizmendi ikastolak bat egin du AEK-k antolatutako Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimenarekin, eta jai giro ederrean ospatu dira Korrika Txiki sinbolikoak ikastolaren gune desberdinetan. Jaiaz gozatzeaz gain, AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa ere egin da. Bildutakoari buruzko informazio […]

GEHIAGO >
1 / 712345...Last »