Arimazubi gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Arimazubikoak, Udalako Ingurugiro Eskolan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Arimazubiko bigarren mailakoen txanda izan da. Oraingoan, maila horretako neska-mutikoek gozatu dute Udalako Ingurugiro Eskolako ekintzekin. Aurretik izan diren ikasleek bezala, hauek ere uraren zikloa landu dute. Argazkiak.  

GEHIAGO >

Bainonako B. Etxepare lizeoaren aldeko krosa, iruditan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 23an Debagoieneko hiru ikastolok antolatutako krosean ikasle zein herritar ugarik hartu zuen parte, giro alaian. Orduan ere euria lagun, goizeko krosak bertan behera geratu ziren, baina arratsaldez denetariko ekimenak antolatu ziren krosaren bueltan: tonbolak, bigarren eskuko azokak, dantzak, txosnak….. Egunean zehar Etxepare lizeoko laugarren mailako ikasle eta irakasleak Gaztelupen eta […]

GEHIAGO >

Arimazubin adinen arteko interakzioaren onurak bultzatuz, irakurketa saioa

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain urte batzuk hasi ziren interakziorako ekintzak egiten Arimazubin, eta ordutik ez dute etenik egin, irakasleek onurak baino ez dizkietelako ikusten sortzen diren esperientziei. Oraingoan ere, maila desberdinetako haurrak (lehenengo eta laugarren mailakoak) elkartu dituzte irakurketa saio baten bueltan. Argazkiotan, nagusiak txikiei ipuinak irakurtzen.

GEHIAGO >

Azoka Solidarioan jasotako dirua F. Iñurrategi Baltistan Fundaziorako

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo Arimazubiko seigarren mailakoek azoka solidarioa egin zuten Arimazubiko plazan. Bertan saldu zituzten produktuak eskulanetan egindako lanak ziren, pultserak eta giltzariak, besteak beste. Pintxo gaziak eta gozoak ere prestatu eta saldu zituzten. Ateratako dirua, ikasleek bailarako GKEen artean botazioa egin ondoren, aurten ere Felix Iñurrategi Baltistan Fundaziorako izatea erabaki zuten. Hortaz, […]

GEHIAGO >

Natura tailerreko ikasleak Fermin Lezeta basozainarekin lanean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko lehenengo zikloko natura tailerreko ikasleak F. Lezeta basozainarekin ibili dira lanean. Lau saiotan kaskabeltza eta amilotxarendako kabi-kutxak nolakoak diren eta nola egiten diren ikasi dute. Txori horiek zuhaitz zaharretan egin ohi izan dituzte habiak, baina aspaldi honetan inguruetan zuhaitz zahar gutxi ditugunez bost kabi-kutxa egin dituzte. Ikastolan bertan jarri dute […]

GEHIAGO >

Arimazubiko ikasleek Fernando Morillo idazlearen bisita izan dute

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Maddi eta Euskal Piratak irakurri dute laugarren mailako ikasleek gelan. Euskal Herriko piraten abentura ugaritan murgilduta ibili eta gero, Fernando Morillo idazle azpeitiarrarekin solasean egiteko aukera izan dute. Idazleak arratsalde osoa eman zuen eurekin, eta amaieran hainbat liburu eman zizkien ikasleei, sinadura eta guzti. Argazkiak.

GEHIAGO >

Uribarri eta Umezaintzako bost urtekoak bisitan Arimazubin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, Uribarri eta Umezaintzako bost urteko haurrak Arimazubiko lehenengo zikloko ikasleei bisita egiten izan ziren. Hainbat txokotan gustura aritu ziren elkarrekin ikasle guztiak. Argazkiak.

GEHIAGO >

Arimazubikoek Txanelan ikasitakoak erakutsi dizkiete guraso eta aitona-amonei

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurrekoan, bosgarren mailako ikasleek Euskal Herriari buruz ikasitako guztiarekin erakustaldi polita eskaini zieten guraso eta aitona-amonei. Makina bat txiste kontatu zituzten eta euskal kantutegiko abesti pila bat kantatu zituzten. Umorea eta giro ona ez zuten faltan izan! Argazkiak eta bideoa.

GEHIAGO >

Arimazubin adinen arteko interakzioaren onurak bultzatzen matematika tarteko

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubin badaramate hainbat urte adinen arteko interakzioan eragiten. Eta onurak nabarmen ikusten dituztelako aurten matematikako bi lan saio egin dituzte. Laugarren mailakoek lehenengokoekin matematika manipulatiboa landu dute eta seigarrenekoek hirugarrenekoekin, berriz, problemen ebazpenak. Datorren astean bosgarren eta bigarren mailakoen txanda izango da. Kurtsoa amaitu orduko, irakurketa eta idazketa saioak ere egingo […]

GEHIAGO >

Arimazubiko ikasle nagusiak Umezaintzan eta Uribarrin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaur zortzi, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Umezaintzan eta Uribarrin izan ziren bertako haurrei ipuinak irakurtzen eta txotxongilo ikuskizunak eskaintzen. Txikiak aho zabalik egon ei ziren. Hara joan aurretik, Arimazubiko lau gelak nahasturik ipuinak aukeratu zituzten, prestatu eta txotxongilo saioa moldatzeko makina bat lan egin zuten. Horretaz gain, beraiek propio egindako […]

GEHIAGO >