Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskal Idazleen Elkarteak aurrera ateratzen duen programa da “Idazleak ikastetxeetan”. Programaren helburua, idazleak eta ikasleak aurrez aurre jarriz, ikasleak euskal literaturara hurbiltzea eta gozatzea da. Honen harira, Iñaki Friera eta Iñaki Zubeldia idazleak izan ditugu ikastolan. Lehena Gaztelupeko Batxi 1ekoekin eta bigarrena Arimazubi 4. mailakoekin. Iñaki Friera idazle barakaldoarra Batxilergoko ikasleek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astelehenean, martxoaren 25ean, Eskolako Agenda 21eko jarraipen bilera ospatu zen Kulturaten. Iazko gaia ura izan zen eta iaz Udaletxean izandako foroan hartutako konpromisoen inguruan hitz egin zuten bertan. Honetarako, Arrasateko ikastetxe guztiak elkartu ziren, eta hauen artean, Arizmendiko Gazteluondo, Arimazubi, Santa Teresa eta Gaztelupeko guneetako ordezkariak alkatesarekin bildu ziren. Jarraipen […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko 5. eta 6. mailakoek euskarako arloan bertsolaritza lantzen dute. Asteartean, Maider Arregi, bertsolari oñatiarra, eta Oihana Arana, Almenen ikasten ari den bertsolari eskoitzarra, Arimazubin egon ziren bertso saiotxo bat ematen ikasleekin batera. Maider duela gutxi ospatu den Oñatiko VI. Bertsolari Txapelketako txapeldun berria da eta Oihana Gipuzkoako eskolarteko txapelketaren finalean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain dela aste batzuk, Arimazubiko guraso talde batek bideratuta euskara bultzatzeko jolas bati ekin zioten. Ikasle bakoitzak, zikloka, koloretako 5 txartel zituen aste guztirako. Jolastokian gazteleraz egin eta ikasle batek entzunez gero txartel bat eman behar zion gazteleraz hitz egiten entzundako ikasle horri. Gelako ikasleen txartel guztiak zenbatu eta denok ikusteko […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan. Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Dinamika interesgarria jarri dute martxan LH3ko irakasleek. Matematika manipulatiboen ildoari bete-betean heldu diote aurten. Iaz LH1 eta LH2 hasi ziren eta aurten Lh3k eman dio segida. Horren harira, ikasleak biderketa taulak ikasten joateko jolasak sortu dituzte, esate baterako; astero ebazteko erronka logiko/matematikoak ere jarri dizkiete ikasleei eskura, bakoitzaren ekarpenak jasoaz erantzuten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urriaren 19an, Arimazubin, KIVA eguna ospatu zuten. KiVa abestiarekin bideo bat grabatu eta ikasle bakoitzak esku bat margotu zuen, jarraian, esku horiekin irudiak egiteko maila guztietan. Ikasleek abestia grabatzen eta irudiak egiten ondo pasatzeaz gain oso motibatuta egon ziren. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean, irailak 21ean, Arimazubiko ikasle eta irakasle guztiak txangoan joan ziren. 1. ziklokoak Garagartzara, 2. ziklokoak Udalara eta 3. ziklokoak Besaidera. Eguraldi zoragarriak lagunduta, bertan norberak eramandako bokadiloa jan eta egun polita igaro zuten. Argazkiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.