Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain arte ERDU, GURA, IZEN eta PRO osatzen zuten Arizmendiko egitasmo pedagogikoa. Kide berria jaio da familian: BATU. BATU bi etapa batuko dituen egitasmoa da, LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa hain zuzen ere. Duela 10 urte, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago da BATU. Lehenengoa Haur Hezkuntza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean, Arimazubi gunean, KIVA eguna ospatu zuten. Baita giro ederrean ospatu ere! Finlandian garatu eta arrakasta handiz txertatu duten eskola jazarpenaren aurkako programa da KiVa. Egunari hasiera abestia entzunez eta abestuz eman zioten, ondoren talde bakoitzak bere pankarta prestatu zuen eta jolasteko tartea hartu ondoren, denok jolastokian elkartu ziren egindako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko 3. ziklokoek Narbartera irteera egin zuten irailaren 23 eta 24an, familiarizazio ekintzen barruan. Bertan ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan zuten gure gaztetxoek. Besteak beste, arroilak, ferrata bide txikia, rapel, zuhaitzen arteko soka zirkuituak etab. Etxera leher eginda iritsi baina esperientzia zoragarria bizi izan zuten! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte bukaera dela eta San Juanak datozela aprobetxatuz, asteartean, ekainak 18an, Arimazubi guneko ikasle guztiak danborrada egin zuten. Arimazubi plazara joan ziren eta danborraz alaitu zuten goiza. Ostean, Arimazubi guneko jolastokian jarraitu zuten danborra jotzen. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehen arratsaldean, musika eskolako hainbat irakasle eta ikasle joan ziren Arimazubiko aretora. Bertan, LHko lehenengo eta bigarren ziklokoak, Uribarriko 5 urtekoak eta Umezaintzako 5 urtekoak egon ziren. Instrumentu desberdinak erakutsi zizkieten eta ikasle batzuk instrumentu horiek probatzeko aukera ere izan zuten. Bestalde, musika talde horretan, Arimazubiko 4. mailako bi ikasle ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero bezala, herriko ikasleek Agenda 21 egitasmoaren baitan landutakoak Arrasateko zinegotziei helarazi zizkieten asteartean egindako plenoan. Aurtengo gaia baserria izan da, eta horrekin lotutako hainbat irteera eta azterketa egin dituzte Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneetako ikasleek, Arrasateko beste ikastetxekoekin batera. Arrasaten 200 baserri inguru daudela ondorioztatu dute Agenda 21 […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilean, DES erakundeak antolatutako jardunaldietan, Kirola eta ohitura osasuntsuaren kontzientzia sortzeko aurkeztutako proiektuetariko bat da No elevators day. Aste honetan Arizmendiko hainbat guneetan igogailua alde batera utzi eta erronka politak jarri dituzte ohitura hauek sustatzeko. Lehenik eta behin, ikasleek 8milako 14 mendiak ikasi zituzten. Ikasleek zenbat metro egiten zituzten jakiteko zotzak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikastolako bizitzaren formatu berria izango ote da? Gazteak eta teknologia berriak bat datozela garbi dago. Azken aldian Arimazubin gertatu denaren berri izan nahi baduzu hemen egin duten albistegia. Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko 2. mailakoak “Gure hobe beharrez izan gaitezen garbiak” proiektua lantzen aritu dira. Jolastordu ostean patioan geratzen den zaborraz kezkatuta, irtenbideak topatzeari ekin diote. Hasiera batean, guneko ikasle guztiei beraiek talde txikietan prestatutako galdetegia pasatu diete. Hainbat egunetan galdetegiko emaitzak aztertu ondoren, gomendioak eta irtenbideak atera dituzte. Azken aste honetan gelaz […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean 6. mailakoek azoka solidarioa egin zuten Arimazubi plazan. Aurrez lan handia egin eta beraiek egindako produktu mordoa saldu zuten. Ateratako dirua, 953,60 euro guztira, AMS (Activos por un Mundo Solidario) GKEari eman zioten. AMSko ordezkari bat etorri zen ikasleei feedback-a egitera eta azokan lortutako dirua jasotzera. Ikasleak, irakasleak… oso […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.