Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn EUSKARALDIKO HAMAIKA KONTU Irailaren 3an eman genuen lehenengo urratsa, ikastolako profesionalok Euskaraldiaren aurkezpena izan genuen Arimazubin. Gurekin izan ziren Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten Euskaraldiaren koordinatzaileak diren Mari Carmen Arrieta, Larraitz Berezibar eta Iker Agirre. Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian izena emateko epea; Belarriprest edo Ahobizi. Hemen ikusi dezakezue parte hartzearen datuak: bideoa. Gauza bat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Dinamika interesgarria jarri dute martxan LH3ko irakasleek. Matematika manipulatiboen ildoari bete-betean heldu diote aurten. Iaz LH1 eta LH2 hasi ziren eta aurten Lh3k eman dio segida. Horren harira, ikasleak biderketa taulak ikasten joateko jolasak sortu dituzte, esate baterako; astero ebazteko erronka logiko/matematikoak ere jarri dizkiete ikasleei eskura, bakoitzaren ekarpenak jasoaz erantzuten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urriaren 19an, Arimazubin, KIVA eguna ospatu zuten. KiVa abestiarekin bideo bat grabatu eta ikasle bakoitzak esku bat margotu zuen, jarraian, esku horiekin irudiak egiteko maila guztietan. Ikasleek abestia grabatzen eta irudiak egiten ondo pasatzeaz gain oso motibatuta egon ziren. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko ostiralean, irailak 21ean, Arimazubiko ikasle eta irakasle guztiak txangoan joan ziren. 1. ziklokoak Garagartzara, 2. ziklokoak Udalara eta 3. ziklokoak Besaidera. Eguraldi zoragarriak lagunduta, bertan norberak eramandako bokadiloa jan eta egun polita igaro zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteburuan, LHko 5. eta 6. mailako bederatzi ikaslez osatutako alebin mailako talde batek Donostiako Santo Tomas lizeoaren aurka jokatu zuen Gipuzkoako Eskolarteko finala, eta baita irabazi ere! Urduritasun eta emozioz beteriko partida izan zen, hiruna amaituta, penaltitan erabaki baitzen irabazlea. Argazkiak. Zorionak futbolari gaztetxoei!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo abiatu ziren Zestoako Sastarrain baserri eskolara lehen zikloko ikasle eta irakasleak eta gaur itzuliko dira. Atzo, besteak beste, Ekain Berriko kobazuloak bisitatu zituzten, ukuiluan nola lan egiten den ikusi eta erlezaintza ezagutu zuten. Gauez, berriz, dantza eta dantza diskotekan! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteburuan, Arimazubi eta Almeneko bederatzi ikaslez osatutako futbol talde bat Gipuzkoako Eskolarteko futbol txapelketako finalerako sailkatu zen. Aurreko larunbatean final laurdenak Andoaineko Aita Larramendi ikastetxearen aurka 3-1 irabazi ondoren, igandean Ordiziako Urdaneta ikastetxearen aurka final erdia 3-0 irabazi zuten. Orain ekainaren 10ean Zubietan finala jokatuko dute. Bederatzikote hori zapatu goizetan […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurrekoan, Veronica Rios bosgarren mailako ikasle baten amaren bisita izan zuten Arimazubin. Txanelan Ipar eta Hego hemisferioaren arteko desberdintasunak landu dituzte, eta horren gainean eman zien hitzaldia Riosek bosgarren mailako ikasleei; Bera Nicaraguakoa izanik, hango zein hemengo GKE batzuk zertan jarduten duten azaldu zien ikasleei. Hausnarketarako aukera ederra eskaini zien! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Maiatzaren 9 eta 10ean Arimazubiko lehenengo mailakoak Udalako Ingurugiro Eskolara joan ziren. Aurtengo gaia ura izanik, bere ibilbidea aztertu zuten eta jhorretaz gain hainbat jolas, ekintza, ikerketa, ibilaldi eta eskulan egin zituzten. Primeran pasatu zuten, eta egun osoa gelakideak elkarrekin egotea ere aberatsa eta polita izan zen! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko ikasle nagusiek, hirugarren ziklokoek, Umezaintza eta Uribarriko ikasleei bisita egin diete asteon. Oraingoan, eskulanak egin dituzte elkarrekin; zapatilak lotzen ikasteko barne-zola edo plantilak. Lokarriak lotzen ikasteko opari bikaina! Argazkiak.