Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskaraldian murgilduta gaudela aitzaki hartuta euskal kantagintzaren bueltan astelehenean mahai-ingurua antolatu dute BATUko arduradunek DBH 1ekoek landuko duten PROIaren izenburuarekin: “Kantatzen duen herri bat”. Mahai ingurua zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da Arizmendiko youtubeko kanaletik. Bertan parte hartu eta sortzen zaizkizuen galderak txat bidez partekatzeko aukera izango duzue. Mahai ingurua […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iritsi da Euskaraldia, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko garaia! EUSKALDUNTASUNA Arizmendi ikastolako pertsona-ereduaren ezaugarrietako bat da. Ikastola euskaraz sortutako eskola da, euskararena eta euskararentzat; herriarena herriarentzat. Hori guztia BAZARA batzordeak lantzen du, ikasle eta irakasleez osatutako foroa. BAZARAko ikasleen batzordeek hainbat ekimen egiten dituzte gazteen euskararen erabilera areagotzeko. Horren erakusgarri, herriko euskara […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskaraldirako astebete geratzen denean Arizmendi ikastolako irakasle, profesional, ikasle eta gurasoek bat egin dute Euskaraldiarekin. Anima zaitez eta eman izena! Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteazkenean, hilak 16, Arimazubiko 3.zikloko ikasleek mendi irteera egin zuten. 5.mailakoak Kurtzetxiki eta Bedoña aldean egon ziren eta 6.mailakoak aldiz, Udala eta Besaiden. Argazkiak. Gaurkoan aldiz, Gaztelupeko DBHko 3. mailakoak izan dira mendira joan direnak. Gela bakoitzak leku desberdin bat aukeratu du: Besaide, Bedoña, Kurtzetxiki, Udala… Argazkiak. Eguraldi aparta bidelagun, baso […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtearen hasierak sentsazio asko dakartza berekin: urduritasuna, ziurgabetasuna, ilusioa, poza, lagunekin eta irakasleekin berriz elkartzea… Are gehiago ikasturte honetan, hainbeste denbora ikastolara joan gabe egon ondoren. Berezia eta bizia izan da guztiontzat: irakasleentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Arauak eta protokoloa bete beharra, azken orduko aldaketak eta egokitzapenak, beldurrak… Eragozpen guztien gainetik, poza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ekainaren 18an HHkoentzat HOGEILEKU martxan jarri bazen, lana bateratzeko zailtasunak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua, astelehen honetan Lehen Hezkuntzakoak izan dira ikastolara itzuli direnak. Almen, Arimazubi eta Santa Teresan elkartuko dira uztaila osoan zehar. Guztira 90 ikaslek baino gehiagok eman dute izena. Segurtasuna bermatzeko, hainbat taldetan banatu dira, batzuk goizez eta besteak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gazteluondo eta Arimazubiko 4. mailakoek, berrogeialdian, ipuin bat sortzen aritu dira meet bidez. Ipuinak sortzeko orduan, ilustrazioak aukeratu behar izan dituzte. Eta zorionekoak! Aukeratutako ilustrazioen sortzaileekin, Artur Laperlarekin eta German Ycobalzetarekin, online egoteko aukera izan dute. Ikasleek aukeratutako ilustrazioak erakutsi dizkiete, eta haiek, era berean, hainbat aholku eman dizkiete ilustrazioak egiten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean, martxoaren 5ean, Arimazubiko 2.zikloko 4.mailako ikasleek Roser Ballesterosen bisita izan zuten. Roser Ballesteros Piktoidazkera metodologiaren sortzailea da. Kataluina aldetik gurera aurten heldu den metodologia berritzaile hau Arimazubi eta Gazteluondoko 4.mailako ikasgela batzuetan esperimentatzen ari dira. Roserrek Euskal Herri ingurura bisita egin behar zuela aprobetxatuz gelan solasaldi bat antolatu zuten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.