Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko ikasle berri batek duen ikusmen urritasuna dela eta, sentsibilizazio saioa jaso dute irakasleek. Ikusmen murriztua duten ikasleen inklusioa lortzeko IBT-CRI Donostiako teknikaria den Esther Reoyok ekarritako tresnei esker, ikaslearengana nola hurbildu ikasteaz gain, egunerokotasunean dituen zailtasunak beraien azalean bizi izan zituzten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko 1go mailako ikasleak gorputza eta elikadura osasuntsua lantzen ari dira. Bertatik bertara animali ezberdinen gorputzeko atalak ezagutzeko aukera izan dute ikasle baten amari esker. Azalpenak adi adi entzun ondoren, ausartenek aukera izan dute organo ezberdinak ikutzeko. Izugarri gozatu dute. Eskerrik asko Zorione! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehean, Arizmendiko Lehen Hezkuntzako 1-4 maila bitarteko ikasleen gurasoek Gozamenezko irakurketari buruzko formazioa jasotzeko aukera izan zuten Intza Alkainen eskutik. Intzak, irakur zaletasuna sustatzeko gomendio batzuk eman zizkien. Horretaz gain, berak ekarritako liburuak ikutu, irakurri eta horietaz gozatzeko aukera izan zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gaztelupeko DBHko hirugarren mailako ikasleek, Heziketa Fisikoa ikasgaian hainbat trebetasun landu ondoren, postu ugariz osatutako feria antolatu zuten atzo Gaztelupen. Ikasle nagusiek denetariko jolas guneak jarri zituzten: malabarak, punteria eta trebezia jolasak… eta baita dotore mozorrotu ere. Gonbidatu gisa Arimazubi, Gazteluondo zein Santa Teresako ikasleak izan zituzten. Argazkiotan ikus dezakezuenez, ederto […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteartean Santa Agedako koplak herrietako eta ikastolako bazterretan entzun ziren. Almeneko LH3 eta 4koak Aretxabaletara joan ziren Basabeazpikoekin bat egin eta herria kantuz alaitzera. Arimazubiko 1go ziklokoek Uribarriko 4 eta 5 urteko laguntxoekin batera atera ziren. Santa Teresakoek Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten eta Umezaintzakoak aste guztiko entsaioak egin, makilak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehen arratsaldean Arimazubiko 1go mailako haurrak “Lehen Gizakiak” gaiari amaiera emateko etxekoentzat ikasitako guztiarekin antzerkia prestatu eta emanaldia eskeini zieten. Haurrek lan aparta egin zuten eta gurasoak egindakoaz gozatzeko aukera izan zuten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn BATU Proiektu Pedagogiko berriaren diseinua amaitu ondoren ekoizpen fasera pasatzeko ordua heldu da: otsailean LH5n eta martxoan DBH1n egingo da. Horretarako, PROI metodologiari buruzko formazioa jasotzen ari dira ekoizpenean arituko diren LH eta DBHko irakasleak, Agurtzane Mujika eta Mireia Muruamendiaraz Berrikuntza Pedagogikoaren Lantaldeko kideen eskutik. Guztira 28 irakaslek hartu dute parte […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan elkartuta egon dira Aretxabaletako Otaloran gura ikastolako 16 lankide Riedulab aholkularitza taldeko bi kiderekin. Lan-talde honen helburua beste urrats bat da LH5-6 eta DBH 1-2 ikasturteetarako sortzen ari garen eraldaketa prozesuan. Asteotan izena jarri diogu, gainera etapa horretarako proiektuari; BATU. Kontua da, Otaloran elkartu den taldean 3 gauza uztartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Orain arte ERDU, GURA, IZEN eta PRO osatzen zuten Arizmendiko egitasmo pedagogikoa. Kide berria jaio da familian: BATU. BATU bi etapa batuko dituen egitasmoa da, LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa hain zuzen ere. Duela 10 urte, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago da BATU. Lehenengoa Haur Hezkuntza […]