Facebook Twitter Google+ LinkedIn Kontseilu Errektoreak egin duen azken bileraren berri doakizue. – BATZAR NAGUSIA PRESTATZEA Datorren 14an, ostegunean, Arimazubi aretoan BATZAR NAGUSIA egingo dugu. Hori prestatzen jardun dugu. Gure azalpenak hobeto egiteko asmoz, han jorratuko ditugun gaiak eta datuak idatziz emango ditugu. Horretarako batzar txostena ekoitzi dugu. Horren ondorioz, ahozko azalpenak laburragoak egitea lortu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolak “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolako markoa” liburua aurkeztu du gaur goizean Basapeazpin, ikastolak Aretxabaletan duen gunean. Bertan egin den prentsaurrekoan Aitziber Arregi, lehendakaria; Iñaki Etxezarreta, zuzendari orokorra; Amaia Antero, Berrikuntza Pedagogikoen zuzendaria eta liburuaren egilea eta Eli Villar irakaslea eta liburuaren ilustratzailea izan dira. Liburu hau Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrian dauden […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtearekin batera batzuek eskolatzeari ekiten zioten orain hiru aste eta beste batzuk zikloz edo etapaz aldatu ziren. Berrikuntza edo aldaketa horiek guztiak ikasleek behar bezala, poliki eta ahalik eta erosoen bizi ditzaten familiarizazioa egitea garrantzitsutzat jotzen dute Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek. Hori horrela, ekintza plan bat prestatu ohi […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxan dagoeneko ikastolako udalekuak Gaur goizean abiatu dira Acedora eta Zurizara Arizmendi Ikastolako ikasleak. Acedora Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak joan dira eta Zurizara, DBHkoak. Bigarren txanda da honako hau, txikienak asteartean abiatu baitziren Garesera. Oraindik ateratzekoak dira Otsagikoak eta baita Acedo zein Zurizako bigarren txandakoak ere; horiek datorren astean abiatuko dira. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubi margotzen, gurasoekin batera Joan zen larunbatean, guraso batzordeak deituta, Arimazubiko kanpoko patioaren margotze-lanak egin zituzten bertako hainbat gurasok, irakaslek eta ikaslek. Ikastolako irakasle Eli Villarrek diseinua egin ondoren, larunbat goizean patioko paretak margotzen ibili ziren 40 lagun inguru. Ikasle nagusiek, euren artista eskuak erakutsi ondoren, ikasle txikiekin ere arduratu ziren, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Jose Ramon Soroiz euskal aktore ezaguna izan da asteon bisitan Arizmendi Ikastolan Lehen Hezkuntzako guneetan. Lehenengo Arimazubi eta Gazteluondoko laugarren eta bosgarren mailako ikasleekin izan zen, eta hurrengo egunean Santa Teresa eta Almenekoekin. Aktoreak Tramankuluak ikuskizuna antzeztu zien ikasleei. Ekarri zituen tramankuluak aitzakia hartuta, hainbat istorio kontatu zien ikasleei, besteak beste, Paco Aristiren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Korrikarekin bat egin du ikastolak goizean Goizean goiz pasatu da gure bailaratik 19. Korrika. Arrasatera 10:30ak aldera iritsi da bigarrenez. Orduan egin dute bat Arrasateko guneetako ikasle eta irakasleek Korrikarekin. Haur Hezkuntzako irakasle Pili Urizarrek eta Meri Arroyok hartu dute korrikaren lekukoa Arrasateko ikastolako kilometroan, Gaztelupe parean. Arratsaldez egitekoa zen Korrika […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko asteari jarraituz, gaur ere, mozorro festa Haur Hezkuntzan Uribarrikoak aurreko astean hasi ziren inauteriak ospatzen. Urtero gai bat aukeratu ohi dute hangoek, eta horren gaineko mozorroekin etorri ikastolara. Gaueko animalia izan dira aurten: hontzak, sagu zaharrak… Gaur, berriz, etxetik ekarritako mozorroekin desfilea egin dute, hamarretakoa eta dantzaldia. Umezaintzan irakasleak pailazo […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Dantzagela 2.0 proiektua landu zuten Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoek lehenengo hiruhilekoan. Arriaga musikaria aintzat harturik, koreografiak prestatu zituzten Lehen Hezkuntzako lau guneetan. Horretarako Dantzaz Konpainiako dantzariak izan zituzten irakasle eta gidari ikastolako gaztetxoek. Amaiera borobiltzeko, Dantzaz Konpainiek prestatu berri duten Itzalak obraren estreinaldia egin zuten joan zen astean Gazteluondon, proiektuaren amaiera […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolako abesbatzak Tosca operan parte hartuko du datorren martxoaren 28an. Ozenki taldeak antolatuta, Amaia antzokian izango da opera hori eta bertan Rakel Murgiondoren abesbatzako hamar lagun taularatuko dira kantu bidez bi eszenatan. Ozenki taldeak azken urteetan maila bikaineko operak ekarri izan ditu Arrasatera, eta oraingoan ere horrela egingo du. Beraz, […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.