Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ibiltari oraingoan ere Arizmazubiko gaztetxoak! Alde batetik, bosgarren mailakoak Txanelan landu duten gaiari amaiera emateko asmoz, Eureka zientzia museoan (Donostian) izan dira. Goizez, planetarioa eta museoa bisitatu zuten eta arratsaldez, berriz, Txuri Urdin izotz parkean patinatu. Bestalde, seigarrenekoak Meatzerrekara joan dira Agenda 21 programaren baitan uraren ingurukoak ikastera (Udalatx azpiko uren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan Arrasateko udal ordezkariek Haurren Kontseiluaren berri eman diete Arimazubiko bosgarren mailako ikasleei. Kontseilu hori alkatetzaren aholkularitza organoa da, eta bere helburua da haurrengan proposamenak egiteko ahalmena sustatzea, euren iritzi eta ikuspuntua kontuan hartuz, bizitzeko leku aproposagoa eraikitze aldera. Kontseilua bosgarren eta seigarren mailetako 18 ikaslez osatuko da azaroaren 27an […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bosgarren mailako ikasleek ura izan dute aztergai Udalako Ingurugiro Eskolan, izan ere, ura da aurtengo Agenda 21 egitasmoaren gaia. Ikasleek azalpenak entzun ostean, zenbait ondorio atera zituzten, bertako errekako uraren kalitatea neurtu zuten (besteak beste, detergente arrastorik zuen ala ez aztertuz), Inuztegiko putzuan biodibertsitatea aztertu, batera eta bestera irteeratxoak egin eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo Arimazubikoek KiVa eguna ospatu zuten. Horretarako, aurreko astean programaren aurkezpena egin eta gero, gaia landu zuten hainbat baliabide erabiliz: bideoa, abestia… Atzokoan, berriz, denetariko jarduerak egin zituzten, hala nola, abestia elkarrekin kantatu, logoa koloreztatu, programarekin bat egiten duen eskua margotu, guneko argazkia egin konpromisoa erakutsiz…. KiVa ikastola gara! oihukatu zuten […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Dagoeneko Arimazubiko lehenengo ziklokoek egina dute ikastaroa, eta asteon, laugarren mailakoak hasi dira. Hiru astez arituko dira, egunean ordubete eginez. Kanpainaren asmoa da ikasle guztiei aukera ematea igerian ikasteko edo hobetzeko. Ikastaroaren amaieran, azken egunean, ur-jolasak egingo dituzte, eta aita-amak zein aitona-amonak ikustera joan ahal izango dira. Arimazubikoez gain, gainerako guneetakoek […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Laugarren mailako ikasleak, Txanelan lantzen ari diren gaia aprobetxatuta, Gatzagan izan dira aste honetan. Mendi buelta bat eginez, Hiruerreketara (Deba jaiotzen den lekura) joan ziren, eta ondoren, Gatzagako Gatz Museoa eta Jakion enpresa bisitatu zuten. Ederto pasatu zuten irakasle zein ikasleek! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurten Ikastolaren Egunaren ekintza gehienak, aurrekoetan bezala, ostiral arratsaldez ospatuko diren arren, goizetik hasiko da jaia. Alde batetik Olarteko haurrek 10:30ean danborrada egingo dute Olartetik Seberora eta ondoren herriko plazara. Bestetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek ginkana egingo dute Biteri plazan 9:00etan hasi eta 12:00ak bitartean. Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean Ospakizunaren irekiera 17:15ean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Blogak erakutsi nahi du matematika beste era baten ere bizi daitekeela “Matematiketan.eus. Matematikak eskuetara” izenburuarekin argitaratu berri du Leire Arana zientzia irakasleak seme-alabekin zein ikasleekin matematika lantzeko erabilgarri izan dakigukeen bloga. Egitura samurra du: gaiak, etapak, filosofia…. Eta dagoeneko zenbait post idatzi ditu; azkenekoak, esaterako, hauexek: “Multiplo komunetako txikiena txaloka” edo […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolak Camptecnologico-rekin batera robotikarekin lotutako udalekuak jarriko ditu abian Pazko Astean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilei begira antolatuko dira udalekuok martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean. Goizez izango dira, eta bertan sei tailer landuko dituzte. Horien bitartez gazteen sormen gaitasuna suspertu nahi dute. Laugarrenez jarriko ditu abian ikastolako Hezkuntza ez formalak […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Azken asteotan, “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolaren markoa” liburuaren aurkezpena egin da bailaran eta gizartean, oro har. Orain liburua salgai dago ikastolako idazkaritzetan eta ELKAR saltokietan 19,50 euroren truke. Liburua gaztelaniaz zein euskaraz dago eta hezkuntzaz jakin-mina duten guraso eta profesionalentzat argitaratu du Arizmendi Ikastolak, eta egile nagusia Amaia Antero ikastolako Berrikuntza […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.