Arimazubi gunea Arrasate

GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Arimazubin, Euskal pilota gertutik ezagutzen

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko bosgarren mailako ikasle talde batek pilotaren gaineko lau lan saio egin ditu azken hilabetean zehar, Euskal Federazioko bi pilotarien eskutik.  Horretarako Euskal pilotaren unitate didaktiko bat landu dute, hiru saio praktiko egin dituzte Arrasateko Uarkape frontoian eta beste bat, azkena, ikastolan bertan. Euskal pilotak dituen hainbat modalitate (esku pilota, pala, […]

GEHIAGO >

Arimazubiko ikasleak Udalan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan,Arimazubiko beste talde batzuk dagoeneko egina duten moduan, hirugarren eta laugarren mailako ikasle talde bana izan da Udalako Ingurugiro Eskolan. Uraren zikloari buruz gehiago jakiteko, jolasak eta zenbait  ikerketa eta esperimentu egin dituzte. Horretaz gain, eta eguraldia lagun ez izan arren, errekaren inguruan irteera bat ere egin zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Txapelgames: jolasten ikastearen artea

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joko hezitzaile bilduma bat aurkeztu du Gestionet enpresak. Eduki osoa euskaraz dago, eta arlo askotariko jolasak dira: osasuna eta higienea, ortografia, literatura, geografia, musika, mitologia…. Profesionalentzat ez ezik, Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoentzat ere interesgarria! Informazio gehiago.

GEHIAGO >

Edorta Aiastui tronpeta irakaslearen saioa Arimazubin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek bertako aita eta tronpeta irakaslea den Edorta Aiastuiren bisita izan berri dute. Bigarren mailako Unai Gartzia ikaslea tronpeta ikasten ari da berarekin Arrasateko Musika Eskolan, eta bien eskutik tronpeta jotzeko oinarrizko teknika irakatsi zieten ikasleei. Ondoren, erritmo biziz, lau kanta eskaini zituen Unaik. Bukatzeko, erraza […]

GEHIAGO >

Metodologia aktiboak helburu, bost tailer martxan Arimazubin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtarrilean hasita, Arimazubiko arratsaldeak guztiz bestelakoak dira lehenengo zikloko ikasleentzat, izan ere, modu ludikoan eta metodologia aktiboak ardatz hartuta, arratsaldero ikasleek bost tailerretan hartzen dute parte: Hizkuntza, Matematika, Artistika, Gorputz Adierazpena eta Natura. Tailer bakoitza hainbat mikroespaziotan banatuta dago, eta ume bakoitzak gura duen tailerrera joateko aukera dauka.  Astelehenetik ostegunera daude […]

GEHIAGO >

Jostailu bilketa Arimazubin lau ikasleren ekimenari esker

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetako protagonistak, hauexek: Markel Sola, Laia Mena, Haizea De Tena eta Noa Bellido. Gabon aurretik Olentzeroren jatorriaz aritu ziren gelan, eta, opor ostean, etxe askotan egiten den jostailu garbiketaz. Hori kontuan hartuta, Arimazubiko laugarren mailako ikasle horiei zera bururatu zitzaien: gelaz gela pasatzea etxean soberan zituzten jostailuak eskatzera. Horrela, jostailu […]

GEHIAGO >

Nerbio Sistemaren inguruko saioa, ama baten eskutik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko hirugarren mailako ikasleak gorputza lantzen ari dira Txanelan. Bada, asteon, gaian sakontzeko aukera bikaina izan dute, izan ere, bertako ikasle baten ama den Ana Rodriguez adituak nerbio sistemari buruzko saioa eskaini die. Argazkiotan ikus daitekeenez, saioa teorikoa ez ezik, praktikoa ere izan da. Rodriguez fisioterapeuta da eta EHUko irakaslea.

GEHIAGO >

Arrasateko LHko laugarren mailakoak “Labirintoaren erbestean” saioan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Eguaztenean, irakurketarekin lotutako saio baten parte hartu zuten LHko laugarren mailakoek, Kulturaten. Ikasleak taldetan banatuta labirintoan zehar abiatu ziren. Ibilbidean talde bakoitzak ipuin bat sortu zuen bidean aurkitu zituzten hainbat sekretu tarteko. Ederto ibili ziren! Gazteluondokoen argazkiak.

GEHIAGO >

San Nicolas Eguna, hainbat gunetan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Santa Teresakoek gunean bertan zein Eroskin ospatu zuten eguna. Guraso ugari hurbildu ziren, eta, hotzari aurre eginda, gustura ibili ziren. Arimazubin, berriz, aurten bolo bolorako irakasleek hirugarren mailako ikasleak izan zituzten lagun. Olarteko argazkiak ere badira.

GEHIAGO >
10 / 13« First...89101112...Last »