Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturteari itxiera emateko, Arimazubiko ikasle, guraso eta profesionalen Euskara Batzordea elkartu da aste honetan. Ikasturtean egindakoaren balorazioa egin dute, baita aurrera begira landu daitezkeenak aztertu ere. Egindako lana ondo baloratzeaz gain, datorren ikasturtean bide beretik jarraituko dutela ondorioztatu dute. Jakin, LH5 eta 6ko ikasleen Euskara Batzordeak, gurasoekin partekatuko duela bertan landutakoa. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubikoak azken aldian bisita bereziak izaten ari dira, lantzen ari diren PROIak sakontzen jarraitzeko. LH 4koek, “Mugi gorputza” eta “Izan huntsa” PROIei amaiera emateko, Dorleta Sologaistoaren bisita izan zuten. Dorleta, Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietako zikloan irakaslea da; nutrizionista eta erizaina izanik, lokomozio aparatua eta elikadura osasungarriaren inguruan jardun zuen ikasleekin. LH […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arimazubiko LH 5. mailakook kutsaduraren inguruko proiektu batean lanean ibili gara. Galdera gidari batekin hasi ginen: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?” Galdera horri erantzun ahal izateko ikerketa eta esperimentuak egin ditugu. Kutsadura mota desberdinak landu ditugu, beraz, aditu taldeetan banatu gara ikertzeko. Ikertutako kutsadura motak, airearen kutsadura, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte hasierako familiarizazio, mendi irteera eta ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure Ikastolan! Umezaintza gunean, HH urtebeteko haurrak pausoka-pausoka aurrera doaz. HH 5 urtekoak, berriz, zuhaitz motak bereizten eta hauei izenak jartzen ibili dira aste honetan. Arimazubiko gunean, LH 1eko haurrak joan zen ostiralean Garagartzara egin zuten irteeratxoa. Eguna amaitzeko, Iturripen egin […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan berrikuntzaren bila ari gara etengabe, gizarteak aurkezten dizkigun erronka berriei aurre egiteko gai izango diren pertsonak garatzen laguntzea da-eta gure xedea. Zazpi ezaugarri dituen pertsona-eredua definitu dugu (analitiko-kritikoa, barne-sendotasuna duena, eraldatzailea, euskalduna, hurbila-enpatikoa, kooperatiboa-autogestionarioa eta sortzailea), eta inpaktu hau lortzeko, gelatan sistematikoki errepikatzen diren esperientziak (Irakaskuntza Esperientzia Motak edo […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte hasierako ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure guneetan! Gazteluondoko LH 1ekoak Garagartza aldera egin zuten txangoa. LH 2koak, berriz, Udala auzora igo eta bertan pasatu zuten goiza. Arimazubiko LH 3 eta 4koak, Arrasateko ospitale atzetik Kurtzetxikira igo, bertan hamarretakoa jan, eta ondoren Bedoñara jaitsi ziren. LH 3 mailako ikasle baten amonak, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi Ikastolan berrikuntza betean murgilduta gaude azken urteotan. 2009an hasi zen Uribarri gunean, eta ondoren beste etapa batzuetara hedatu zen. Eraldaketa pedagogikoak, eraldaketa arkitektonikoa ekarri du, ikaskuntzak testuinguru berri bat behar duelako. Ikasturte honetan Gazteluondo, Almen eta Arimazubi guneak berriztu eta BATU egitasmo pedagogikoa abian jarri dugu. Ikasleak hasi dira espazio […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolan, bizitzen ari garen eraldaketa pedagogikoaren zerbitzura dauden konfiantzazko espazioak sortzen ari gara. Honen erakusle dira Gazteluondo, Arimazubi eta Almen guneetan estreinatu berri ditugun eremu berriak. Hauek LH 5-6 eta DBH 1-2 etapak batzen dituen BATU egitasmo pedagogiko berriari erantzuten diote. Ikastola ezberdin batekin amesten dugulako!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturte honetan, BATU egitasmo pedagogikoaren lehenengo elementuak esperimentatu ditugu Lehen Hezkuntzako 5. eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan eta honi TRE-BATU izena jarri diogu. Ikastola aurrera eramaten ari den eraldaketa pedagogiko honi jarraipena emateko, hurrengo urtean BATU egitasmoa lau mailetara zabalduko da eta LH 5. mailatik DBH 2. mailara hedatuko da. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn LHko 5.mailako ikasleak Osasuntuber izeneko PROIa lantzen aritu dira. Nola sortuko dugu YouTubeko bideo bat ohitura osasungarriak sustatzeko? galderari erantzuteko, amaierako produktu moduan jarraian ikusi ditzakezuen YouTuberako bideoak sortu dituzte. Proiektuan zehar, ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeko aukera izan dute eta baita sare sozialen inguruko iritzi kritikoa garatzen hasteko ere. Hemen gela […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.