Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteburu honetan ospatzen dira Aretxabaletan San Migelak. Arizmendikoak ere bertan izango dira. LHkoek Almenen prestatu dituzten hainbat produktu salduko dituzte: krispetak eta sagar dultzea esate baterako. Batxilergokoek taberna jarriko dute pintxo eta edariekin eta errifak salduko dituzte otarra zozketatzeko. DBHko ikasleak, berriz, umeentzako tailerrak dinamizatzen egongo dira. Animatu, beraz, etorri festa […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzako 3-6 bitarteko hezitzaileek irakurketa eta idazketa formazioa jaso dute. Agurtzane Mujikak, HHko Berrikuntza Pedagogiako zuzendariak, izan du ikastaroa emateko ardura. Hiru orduko saioa izan zen. Lehenengo zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa. Helburua, Konfiantzaren Pedagogiarekin koherentea den irakurketa-idazketa proposamena garatzea eta adostea eta gune bakoitzean nola gauzatuko den irudikatzea.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Errealeko neskek Kopa irabazi izana ospatzeko Gipuzkoan egin zuten biran Aretxabaletan geldialdia egin zutenez han joan ziren Basabeazpiko ume eta Almeneko neska-mutil mordoa ospakizunean parte hartzera. Gaztetxoenen eta ez hain gazteen ilusioa nabaria zen herriko plazara bidean. Zorionak irabazleei! Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Txema Garabideko langilea da, bertako lan talde teknikoaren koordinatzailea, eta ostegunean Basabeazpin egon zen ipuinak kontatzen. Garabide gobernuz Kanpoko Erakundea da eta, lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dute euskararen esperientziatik abiatuta. Basabeazpiko umeak goxo-goxo egon ziren Txemak kontatutako istorio ederrekin. Mila esker Txema, plazer bat izan da!
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Asteburuan festa-egun polita ospatu ahal izan zuten Basabeazpin eta Almenen; Udaberri Jaixa, hain zuzen ere. Ekintzaz betetako programaz gozatzeko aukera izan zuten: ibilibide mitologikoa, ginkana herrian zehar, kalejira plazara bidean ikastolako erraldoi eta buruhandiekin, plazako talo eta eskulanak, bazkaria Almeneko frontoian, jolas eta dantzak, Argitxoren bisita, txokolatea eta bizkotxoa… Gero, hainbat […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bukatu da Basabeazpiko “familientzako euskararen jolasa’. Egunero egiten diren akatsak zuzentzea zuen helburu, eta gogoz lanean jarraituko dute. Galdera guztiak asmatu dituztenen zerrenda zakuan sartu eta Leirek eta Aintzanek Libe Zubillaga ikaslearen izena atera dute. Libek Klikak ekarritako oparia jaso du, dorsala eta buff-a. Zorionak Zubillaga Olabe eta parte hartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn 3, 2, 1, 0 Txis Pun! Korrika! Atzo abiatu zen 21. Korrika Garesetik, ttur-ttur, astiro-astiro, herriz-herri ibiliko da gau eta egun, egun eta gau. Euskara lau haizetara zabalduz, gure hizkuntza, gure herriko zazpi lurraldetan bizirik dagoela erakutsiz. Egin dezagun ikastolan KLIKA euskararen alde!!!! Jose Aranan asteartean eman zioten hasiera KORRIKAri. Eskoriatzako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan. Txaranga bagenuela eta zirkua ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hau zen falta zitzaiguna: ikastolako txaranga! Zirkua montatzeko zerbait falta bazitzaigun, hori ere badaukagu dagoeneko. Ostegun gizen eguna. Hasi dira Aratusteak Aretxabaletan. Basabeazpin goizean-goiz peluka koloretsuak jantzi, tututak ahoan eta kalez-kale jaien hasiera iragartzera irten ziren. Giro ederra sortu zuten Arizmendiko txarangarekin. Ikusi ikusi bideoa… Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3-6ko irakasleek PROI metodologian sakontze formazio saioa izan zuten Almenen. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ohiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen den metodologia da eta ikasteko zein irakasteko beste modu bat proposatzen du. Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, metodologia honen bitartez ikasleak goi mailakoak diren prozesu kognitiboak (pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea) […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.