Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da. Zure konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gure cookie politikara jo.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bukatu da Basabeazpiko “familientzako euskararen jolasa’. Egunero egiten diren akatsak zuzentzea zuen helburu, eta gogoz lanean jarraituko dute. Galdera guztiak asmatu dituztenen zerrenda zakuan sartu eta Leirek eta Aintzanek Libe Zubillaga ikaslearen izena atera dute. Libek Klikak ekarritako oparia jaso du, dorsala eta buff-a. Zorionak Zubillaga Olabe eta parte hartu […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn 3, 2, 1, 0 Txis Pun! Korrika! Atzo abiatu zen 21. Korrika Garesetik, ttur-ttur, astiro-astiro, herriz-herri ibiliko da gau eta egun, egun eta gau. Euskara lau haizetara zabalduz, gure hizkuntza, gure herriko zazpi lurraldetan bizirik dagoela erakutsiz. Egin dezagun ikastolan KLIKA euskararen alde!!!! Jose Aranan asteartean eman zioten hasiera KORRIKAri. Eskoriatzako […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ostegun gizenean edo eguen zurian eman genion hasiera Aratusteei Basabeazpiko txarangarekin. Hemendik aurrera irudimena eta jai giroa. Jose Aranakoak, Almenekoekin batera, Urdeilardero ospatu zuten. Eskoriatzako kaleetan abestu ondoren herriko plazan amaitu zuten txistorra jaten. Almenekoak nonahi ibili dira: Aretxabaletan Basabeazpikoekin, Eskoriatzan Jose Aranakoekin eta Almenen bertan. Txaranga bagenuela eta zirkua ere […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Hau zen falta zitzaiguna: ikastolako txaranga! Zirkua montatzeko zerbait falta bazitzaigun, hori ere badaukagu dagoeneko. Ostegun gizen eguna. Hasi dira Aratusteak Aretxabaletan. Basabeazpin goizean-goiz peluka koloretsuak jantzi, tututak ahoan eta kalez-kale jaien hasiera iragartzera irten ziren. Giro ederra sortu zuten Arizmendiko txarangarekin. Ikusi ikusi bideoa… Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Atzo, arratsaldeko 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3-6ko irakasleek PROI metodologian sakontze formazio saioa izan zuten Almenen. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ohiko irakaskuntza tradizionaletik aldentzen den metodologia da eta ikasteko zein irakasteko beste modu bat proposatzen du. Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, metodologia honen bitartez ikasleak goi mailakoak diren prozesu kognitiboak (pentsamendu analitikoa, kritikoa eta sortzailea) […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan. Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendi ikastolaren marko pedagogikoa da Konfiantzaren Pedagogia. Eta hauxe da oinarri-oinarrian dagoen ideia, haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza eta segurtasuna duten heinean garatzen dituztela euren gaitasunak eta hezitzaileon egiteko garrantzitsua dela hori lortzeko behar dutena eskaintzea. Arizmendik pedagogia hau etapa bakoitzera eramateko duen Hezkuntza Proiektua ezagutzeko gune desberdinetan ate irekiak antolatu ditugu urtarrilaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Duela egun batzuk, goizeko eta arratsaldeko freskuraren bueltan, bihotzak ederki berotu zituzten auzolanean Basabeazpin. Altzari berriak sortzeko, guraso eta irakasle, lixagailu, zulagailu, zerra zein brotxa eskutan, imajinazioa aidean jarri eta handien mundutik mundu txikiak eraiki zituzten. Auzolanean gure ikastola egurrez janzten. Hori baita ikastola: auzolanean eraikitako mundua mugimenduan. Mila esker parte […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Basabeazpiko ikasleak, proiektu interesgarria landu dute Aretxabaletako inguruetan: txakur kaken arazoa. Informazioa bildu, arazoa lokalizatu eta Udaletxean ere azaldu dute arazoa. Azaro inguruan konturatu ziren herriko lorategi eta berdeguneak txakur kakaz beretik zeudela eta ezin zela bertan jolasik egin. Hau horrela ikerketa prozesu baten ostean, konponbideak emateko helburua jarri zioten euren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko astean Almeneko 6.mailakoek jolas ezberdinak prestatu zituzten Jose Aranako 4 eta 5 urteko haurrentzat, Basabeazpiko 5 urteko haurrentzat eta familia kideentzat. Ingeleseko proiektua izan da eta ederto ibili ziren denak. Argazkiak.