Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikastolako irakasle baten erronka onartu eta… Basabeazpiko Miren Arietaleanizbeaskoa, Irati Gorostiza eta Eneritz Urrutia irakasleek, Arantza Tellaetxe gurasoak eta Aranhe Galindez almeneko ikasleak, ilea moztu dute “mechones solidarios” elkarteari emateko. Kanpaina honek kimioterapiarekin tratatutako emakume eta neskentzako ileordeak egiten laguntzea du helburu. Ilea Amaia Gorostiza ile-apaintzaileak moztu eta Eskoriatzako Ixkur ileapaindegiaren […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Euskaraldirako astebete geratzen denean Arizmendi ikastolako irakasle, profesional, ikasle eta gurasoek bat egin dute Euskaraldiarekin. Anima zaitez eta eman izena! Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Basabeazpiko 5 urteko haurrek “Atxabalta Zuhaitzen Herbarixua” osatu dute. Azken urteotan barne testuinguru aberatsetan lan egin dute, baina gaur egungo egoerak herriko testuinguru ezberdinak ezagutzera eraman dituzte, herriko txokoak ikastola bihurtuz. Horretan zebiltzatela, udazkenarekin batera, konturatu ziren hosto desberdin asko zeudela lurrean, eta hosto horiek pixkanaka bildu, ikastolara ekarri, identifikatu eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Bihar urriak 31, Gaba Baltza da… Arimak kalera ateratzeko eguna, Arimen gaua. Gaur arratsaldean, denetariko ekintzak egin dituzte Basabeazpin, karetak prestatu, mozorroak egin, Gaba Baltzeko dantzak eta abestiak ikasi…. Argazkiak. Abestia: Oilarrak kurruku ta astuak arrrantza Norbaitek askoratuta jaiki die antza!! Arima zuriz bete da gure gaba baltza. Hildakuak eta […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Ikasturtearen hasierak sentsazio asko dakartza berekin: urduritasuna, ziurgabetasuna, ilusioa, poza, lagunekin eta irakasleekin berriz elkartzea… Are gehiago ikasturte honetan, hainbeste denbora ikastolara joan gabe egon ondoren. Berezia eta bizia izan da guztiontzat: irakasleentzat, ikasleentzat eta gurasoentzat. Arauak eta protokoloa bete beharra, azken orduko aldaketak eta egokitzapenak, beldurrak… Eragozpen guztien gainetik, poza […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurreko larunbatean ospatu zuten Udaberri Jaia 2020! Koronabirusak ezin izan du Basabeazpikoen festa geratu. Taloak, trikitixa, paella eta sahieski ederra, tailerrak, karaokea eta ohi bezala, eguna bukatzeko txokolate gozoa. Nola ez, Argitxo ere bertan izan zen. Antolaketa ere bikaina, bai muntaketan bai desmuntaketan. Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Martxoaren 8a badator aurten ere, beste urte bat gehiago borrokan, aldarrikapenez jositako egunak, txikitatik hazi eta nagusienera arte, ikastolako komunitate oso elkarlanean…Arizmendi ikastolan berdintasunean hazi eta bizi gura dugu, horregatik ikastolan egunero da Martxoak 8a!! Jarraian igandeko Martxoaren 8ko egun haundiaren lagin txiki bat. Argazkiak eta bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Herve Tullet-en munduan murgilduta ibili dira Basabeazpiko 4 urtekoak. Bere hitzen eta marrazkien munduak liluratuta utzi ditu, eta ze polita izan den esperientzia hori bizitzea. Koloreak nahasten eta formekin esperimentatuz arteaz gozatu dute. Proiektua bukatzeko ikastola arte taillera bihurtu dute. Bideoa.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Batatoz, badatoz Aratusteak!! eta badator Arizmendiko txaranga!! Aratusteei ongi etorria emateko Basabeazpiko haurrak eta Almeneko 5 eta 6.mailakoak elkarrekin, peluka buruan eta turuta eskuan Aretxabaletako kaleak alaitu dituzte. Herrian Aratusteen poztasuna eta alaitasuna zabaldu dute. Familiak, langileak eta ikasleak elkarrekin txarangan, zein momentu politak!! Handiak txikien gidari, txikiak handien bidelagun…. aurrera […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.