Facebook Twitter Google+ LinkedIn Joan den astean aurreratu genuen bezala, astean zehar, eta bereziki gaur, Arizmendi ikastolak bat egin du AEK-k antolatutako Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimenarekin, eta jai giro ederrean ospatu dira Korrika Txiki sinbolikoak ikastolaren gune desberdinetan. Jaiaz gozatzeaz gain, AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa ere egin da. Bildutakoari buruzko informazio […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Basabeazpiko txikiak Bizipoza proiektua jarri berri dute martxan. Bizipoza auzolan, mundu berri bat guztiontzat. Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste honetan bisita pozgarria euki dute Almen gunean. Hara non, Basabeazpikoak egon dira! Oilotegia, baratzea, kanpoko eremuak eta ikasgelak…gauza asko eta asko ikusi zituzten. Eta, batez ere, iaz haien ikaskideak zirenak berriz ere ikusi ahal izan zituzten. Argazkiak.
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Matrikulazioko lehenengo astean, ikastolak ateak ireki dizkie familiei ikastolako hezkuntza eredua, espazioak, egunerokotasuna… ezagutzera emateko. Beti talde txikietan, familia ugari hurbildu dira ikastolara. Hurrengo asterako ere ate irekien hainbat jardunaldi antolatu daude. Matrikulazio kanpainaren barruan egin diren ekintzen artean, Gaztelupeko DBH 1ekoek LH 6ko guraso eta ikasleei BATU proiektua aurkeztu ez […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Arizmendik aurrera jarraitzen du. Ezuste, oztopo eta eragozpen guztien gainetik segitzen du bere hezkuntza-eraldaketan. 2019an Ametsak betetzeko daudelako! izenburuarekin dokumentua sortu zuen eta 2019-2020 ikasturtean zehar aurkeztu zitzaien, bai gurasoei, bai profesionalei. Talde-dinamikak antolatu ziren eta iritziak jaso ziren, baita aldaketa-proposamenak ere. Covid-19 pandemiak lan franko zaildu bazituen ere, denei erantzuten saiatu zen ikastola. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Astelehenean, urtarrilak 18, zabalduko da 2021-22rako matrikulazio epea urtarrilaren 29ra arte. Gaurtik hasita, Basabeazpi gunean 17:30etan, guneetako ateak parez pare zabalduko ditugu Arizmendi ikastolako Hezkuntza Proiektua, egitasmo pedagogikoa, instalakuntzak, espazioak, testuinguruak eta Konfiantzaren Pedagogia gertutik ezagutu ahal izateko. Aurtengo egoera kontuan hartuta, segurtasun neurri guztiak bermatzeko saioak talde txikietan egingo dira. […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn ATE IREKIAK Ate irekietan segurtasun neurri guztiak bermatuko dira, eta, horregatik, talde txikietan egingo ditugu. Txanda hartzeko izena eman beharko duzue. Jarraian, hurrengo egunetan Arizmendi ikastolak egingo dituen ate ireki eta bilera informatiboen inguruko informazioa: ATE IREKIETAKO JARDUNALDI GUZTIAK EGIN DIRA DAGOENEKO ATE IREKIETAKO JARDUNALDI GUZTIAK EGIN DIRA DAGOENEKO ATE […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Haur Hezkuntzan izan zuten formazio egunetan pandemia momentu hauetan ikastolako pedagogia kanpo espazioetara zabaltzea zein garrantzitsua den hausnartu zuten. Naturan heztean kokatzeko formazio txiki bat jaso zuten eta ikasturte honetarako hainbat erronka ezarri. Azkeneko urteetan indar handiak jarri ditugu Konfiantzaren Pedagogia ikastola barruan garatzeko: familiarizazioan, espazio eta denboren diseinuan, proiektuen garapenean, […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Gauzak bihotzetik egiten direnean Basabeazpikoek egin zutena bezalako ekimenak ateratzen dira. Argitxori deitu zioten ikastolara etortzeko, Euskaraldia hasten zela gogorarazteko. Baina ez hori bakarrik, Aretxabaleta osoan ibili ziren etxean konfinatutako haur eta familiei sorpresa emateko. Musikaz, dantzaz eta “Zuek zarie euskararen benetako altxorra, Basabeazpiko altxor bizixa, segi euskaraz bizitzen” oihukatuz bazter […]
Facebook Twitter Google+ LinkedIn Iritsi da Euskaraldia, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko garaia! EUSKALDUNTASUNA Arizmendi ikastolako pertsona-ereduaren ezaugarrietako bat da. Ikastola euskaraz sortutako eskola da, euskararena eta euskararentzat; herriarena herriarentzat. Hori guztia BAZARA batzordeak lantzen du, ikasle eta irakasleez osatutako foroa. BAZARAko ikasleen batzordeek hainbat ekimen egiten dituzte gazteen euskararen erabilera areagotzeko. Horren erakusgarri, herriko euskara […]
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.
Behar-beharrezko cookie-ak
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak gaituta egon behar dira uneoro zure cookie lehentasunak gorde ahal izateko.
Ezgaitzen badituzu ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Beraz, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean berriz ere cookie-ak gaitu ala desgaitu beharko dituzu.
Hirugarrenen cookie-ak
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa jasotzeko, hala nola bisitari-kopurua, kokapena eta orrialderik ezagunenak.
Cookie hau edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.
Mesedez, lehenik eta behin gaitu Behar-beharrezko cookie-ak zure lehentasunak gorde ahal izateko.